Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abuztua, 2016

Erraustegiaren aurkako giza-katea, irailaren 11n Kontxan

By on 2016-08-31 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Erraustegiaren aurkako giza-katea, irailaren 11n Kontxan

Errausketaren Aurkako Koordinadora, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace, CCOO, ESK, STEILAS, EHBildu, Ezker Anitza, Alternatiba, Podemos, Equo, Irabazi eta Duintasuna, eragile guztiok Kontxako Banderaren bigarren jardunaldi egunerako erraustegiaren aurka mobilizatzeko deia egin dute . Erraustegiaren aurkako giza-katea antolatu dute irailaren 11rako, goizeko 11:30etan, Donostiako Alderdi Ederretik Kontxako hondartzara jaisteko dagoen arrapalan, “Osasunaren alde, errausketarik ez, ez Zubietan, ez inon. Alternatiba: hondakinen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Granadakoak ere, Usurbilgo hondakinen kudeaketa ereduaz interesatuak

By on 2016-08-31 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Granadakoak ere, Usurbilgo hondakinen kudeaketa ereduaz interesatuak

Euskal Herriko txoko desberdinetatik, Kataluniatik, Bristoletik… Eta orain Granadatik ere bisitan izan ditugu Usurbilen. Udalerri honetako hondakinen kudeaketa eredua ezagutu nahi zuten. Gurean dugun sistemaz interesatuak daude. Astearte honetan egin diete harrera Usurbilgo Udalean. “Granadako (Espainia) Dehesas Viejas herritik bi ordezkari politiko hurbildu dira astearte honetan Usurbilera, hondakinen bilketa sistema ezagutzera. Usurbilgo Udaleko Alaitz Aizpurua zinegotziak ongi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Arnaldo Otegiri babesa adierazteko herri afaria irailaren 8an

By on 2016-08-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Arnaldo Otegiri babesa adierazteko herri afaria irailaren 8an

Euskal Herria Bildu koalizioak Arnaldo Otegi aurkeztu zuen Gipuzkoako zerrendaburu eta eta lehendakarigai gisa, irailaren 25ean ospatuko diren hauteskundeetarako. Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak ordea, datozen bozketetara aurkeztea eragotzi dio Otegiri, “hautaezina” dela esanez. Astearte honetan kaleratu ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Gipuzkoako hautagai zerrendak, Arnaldo Otegiren hautagaitza gabe. EHBilduk Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakiaren aurka helegitea aurkeztuko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Carod-Rovira Usurbilen izango dugu, urriaren lehenean

By on 2016-08-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Carod-Rovira Usurbilen izango dugu, urriaren lehenean

Egunotan etxean jasoko duzuen Usurbilgo Udalaren iraileko kultur agendak aurreratu du albistea; urriko lehen ekitaldia. Josep-Lluís Carod-Rovira Sutegin izango da urriaren 1ean, goizeko 10:00etan Sutegiko auditorioan. Hala dio udal kultur agendak. Hitzaldia eskainiko du, eta, “ondoren, euskal bidearen inguruko mahai ingurua izango da”.

Jarraitu Irakurtzen »

Agerialde parea urbanizatuta, Irazu kaleko lanak martxan

By on 2016-08-31 in Hirigintza, Jendartea with 0 iruzkin

Askorentzako opor garaia izango den uda parte hau baliatu nahi izan du Usurbilgo Udalak, hainbat hobekuntza lan bideratzeko. Ikusiko zenuten moduan, Alperroburu eta Irazu kaleetan hainbat hobekuntza lan egiten ari dira. Agerialde pareko urbanizazio lanak, aurreikusi moduan 2016-17 ikasturtea abiatu baino lehen, garaiz amaitu dituzte eta ondoko argazkietan ageri den moduan geratu da ikastola ingurua. Batetik, goiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Amador Granados Alkorta, Rioko Paraolinpiar Jokoetara doa

By on 2016-08-31 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Amador Granados Alkorta, Rioko Paraolinpiar Jokoetara doa

Olinpiar Jokoen ostean, Paraolinpiar Jokoen txanda Rion (Brasil) irailaren 7tik 18ra. Usurbildar bat izango dugu 175 herrialdeetako 4.350 kirolari batuko dituen mundu mailako txapelketa honen hamabosgarren edizioan; Amador Granados Alkorta. Brasilera bidaiatzeko prest da txirrindularia. Hiru hitzordutan parte hartuko du, berak, egun eta orduotan: -Irailak 10, larunbata: 16:30-17:54  Kilometroko proba -Irailak 11, igandea: 10:47-11:32 Taldekako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildik gertu igaroko da ostiralean, Espainiako Txirrindulari Itzulia

By on 2016-08-31 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Usurbildik gertu igaroko da ostiralean, Espainiako Txirrindulari Itzulia

Oriotik Igeldora igo eta handik Donostiara jaitsiko da, Bilbon abiatu eta Urdazubi-Dantxarinean amaituko den irailaren 2ko Espainiako Txirrindulari Itzuliko 13. etapa. Itzuli osoko jardunaldi luzeena izango omen dute txirrindulariek etzi; 213,4 kilometro bidea osatu beharko dute, helmugara iristeko. Gogoan izan, usurbildar bat ikusi ahalko dugula bidean; Haimar Zubeldia. Hamar etapa jokatu ostean, sailkapen orokorreko 37. postuan da Segafredo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aginagako Pilota Txapelketako neurketa gehiago gaur

By on 2016-08-31 in Kirola with 0 iruzkin
Aginagako Pilota Txapelketako neurketa gehiago gaur

Aginagako XIV. Pilota Txapelketan 20 bikotek hartuko dute parte. Finalak, beti bezala, San Praxku jaietan jokatuko dira. Hauek dira txapelketan arituko diren bikoteak: Santxo-Aranguren, Urbieta-Altuna, Eskudero-Gorrotxa, Exposito-Santxez, Azketa – Katalina, Lizaso-Salegi, Maiz-Esnaola, Iraola-Otaño, Lertxundi-Aranalde, Loidi-Gurutzealde, Urbieta-Iruretagoiena, Urmeneta- Aranburu, Taberna- Mitxelena, Artetxe-Elola, Setien-Etxeberria, Etxezarreta-Gesalaga, Orbegozo-Oliden, Salaberria-Ugalde, Fernandez-Ortiz de Urbina, Chiapuso-Bikuña. Abuztuak 31, asteazkena 19:00 Azketa-Katalina Taberna-Mitxelena Irailak 2, ostirala 19:00 Fdz-Ortiz de Urbina Etxezarreta-Gesalaga Irailak 3, larunbata 11:00 Loidi-Gurutzealde Setien-Etxeberria

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.