Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Erraustegiaren aurkako ekimenek, etenik ez udan

By on 2016-07-12 in Ingurumena, Jendartea

Erraustegiaren aurkako hainbat deialdi egin dira datozen egun eta asteotarako ere. Zubieta gainean eraiki nahi duten plantaren aurkako ekintzen agenda neurri batean, iraila amaieran egingo den herri galdeketari lotua egongo da Usurbilen. Galdeketak eragingo dituen gastuei aurre egiteko kamisetak salgai dituzue NOAUA!n eta kontu zenbaki bat ere bai diru ekarpenak egiteko. Plataforma ostegun honetan bilduko da berriz, antolaketa lanekin segitzeko eta datorren aste hasieran galdeketari buruzko zehaztasun gehiagoren berri emango dute agerraldi bidez.

Bestalde, Gipuzkoa Zutik mugimendua herrietara zabaldu da. Tartean, Buruntzaldeara. Buruntzaldea Zutikek asanblada egin zuen aurreko astean Hernanin. Eskualdeko 100 bat lagun bildu zituen. Astearteroko dinamikari eutsi nahi dio bailara mailarako mugimenduak. Aste batean asanblada egin asmo dute, eta hurrengoan ekintza bat. Asanblada gainera, herriz herri lekuz aldatuko da. Hurrengoa, uztailaren 19koa Usurbilen egingo da.

Proiektuaren esleipena, uztailaren 28an
Foru Aldundia artean, erraustegia eraikitzen hasteko aurrerapausoak ematen ari da. Uztailaren 28an GHK-k erraustegia eraiki eta kudeatzeko proiektua esleituko du eta egun gutxira zabalduko da, enpresek bere eskaintzak egiteko epea. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, hilaren 28an GHK-k Aldundiaren Donostiako Gipuzkoa plazako egoitzan egingo duen bileraren harira deituko duen ekimenari adi egoteko eskatzen ari dira.

Deialdi gehiago. Europan erraustegi gehiago ez eraikitzeko sinadurak biltzen ari dira sarean. Honatx argibide gehiago:

Erraustegiaren aurkako agenda
Uztailak 14, osteguna
18:30 Erraustegia Erabakia herri plataformak, iraila amaierako galdeketa prestatzeko deituriko batzarra Potxoenean.

Uztailak 18, astelehena
Erraustegia Erabakiak herri galdeketari buruzko zehaztasunen berri emango du agerraldi bidez.

Uztailaren 19ra arte
Erraustegiari buruzko herri galdeketa diruz laguntzeko kamisetak salgai 6 eurotan, NOAUA! K.E.-ren egoitzan.
Diru ekarpenak egiteko kontu zenbakia ere zabalik: ES 36- 3035 0140 37 1400030079.

Uztailak 19, asteartea
19:00 Buruntzaldea Zutiken asanblada Usurbilen. Gipuzkoa Zutik mugimendua herrietara zabaldu ostean, ekimen mordoa bideratzen ari dira udalerrietan. Informazio gehiago:

Gipuzkoa Zutik
Facebook: Gipuzkoa Zutik
Twitter: @GipuzkoaZutik

Buruntzaldea Zutik
Twitter: @buruntzazutik

Uztailak 23, larunbata
Bazkalostean, Zubietako jaien baitan bingo herrikoia, Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldearen eskutik.
19:30-20:30 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.

Uztailak 24, igandea
19:30-20:30 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.

Uztailak 28, osteguna
11:00 Erraustegia eraikitzeko proiektua esleituko du GHK-k Foru Aldundiko egoitzan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren ekimena. “Erantzun sendoa emango dugu 11:30ak baino lehenago. Prestatu maindireak eta adi deialdiei!”, iragarri dute.

Uztailak 29-30 aldera
Erraustegia eraiki eta kudeatzeko proiektuaren esleipeneko oinarrien berri emango du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Enpresa interesdunek eskaintzak aurkezteko bi hilabeteko tartea izango dute. Urte amaieran hasi asmo ditu Aldundiak, erraustegia eraikitzeko lanak.

Uztailak 30, larunbata
12:00-13:00 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.

Uztailak 31, igandea
12:00-13:00 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.

Irailak 30, urriak 1,2
Erraustegiari buruzko herri galdeketa Usurbilen.

Deialdi gehiago…
-Europan erraustegi gehiago ez eraikitzeko sinadurak biltzeko kanpaina. Atxikimendua emateko aukera duzue lotura honetan: https://secure.avaaz.org/es/petition/STOP_BUILDING_WASTE_INCINERATORS_IN_EUROPE/?wJuUUkb

Sinatuta, hauxe da hitzez hitz eskatuko duzuna: “Europako hiritar moduan, erraustegi berrien eraikuntza mugatu dezala eskatzen diogu Europako Batzordeari. Errausketak birziklatzearekin lehiatzen du eta badira ebidentziak Europar Batasuneko herrialde askok hondakinak errausteko gaitasun handiagoa dutela erakusten dutenak. Alternatiba gisara, hondakinak sortzen diren gunetik ahalik eta hurbilen murriztu, birdiseinatu, berrerabili eta birziklatzeko pizgarriak aldatu ditzala eskatzen dugu. Europak 2020rako efizientzia helburuak bete nahi baditu, ez dira eraiki behar erraustegi berriak”.


OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.