Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa uztaila, 2016

Ospakizun asteburu luzea Zubietan, jaiak amaitu aurretik

By on 2016-07-29 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin
Ospakizun asteburu luzea Zubietan, jaiak amaitu aurretik

Umeen Eguneko ekitaldiekin itzuliko da jai giroa ostiral honetan Zubietara. Festak azken txanpan egon arren, ekitaldi bete asteburu izango dute amaitu aurretik: Zubietako Herri Jaiak Uztailak 29, ostirala: Umeen Eguna 10:00 Jolasen hasiera. 13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa. 16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen. Ondoren, jolasen jarraipena. Jarraian, txokolatada eta buruhandiak. 19:30 Ur jolasak. 22:30 Bertsolariak: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urdaiagako jaiak, ate joka

By on 2016-07-29 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Jai Batzordean eman den eraldaketa handiaren isla izango dira abuztu hasiera honetan ospatuko diren Xanistebanak. Hilaren 3an, 5ean eta 6ean Urdaiagan jai izango dute, aldaketekin aurten, antolatzaileek helarazi diguten ohar honetan nabarmendu duten moduan: “Aurreko urteetako San Esteban jaien egitarauak gogoan hartuta, aurtengo jaietan hainbat aldaketa eman direla ikus daiteke. Esaterako, oilasko biltzaileen egunik ez ospatzea, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko ostirala gaur

By on 2016-07-29 in Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko ostirala gaur

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkartasun ekimenek ez dute etenik izango uda honetan. Gogoan izan, azken ostiralak mobilizazio egunak izango direla uztaila eta abuztu honetan; -Uztailak 29, 20:00 Mikel Laboa plazan. -Abuztuak 26, 20:00 Mikel Laboa plazan. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiari loturiko proiektua onartuko dute gaur, mobilizatzeko deia Donostian

By on 2016-07-28 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Erraustegiari loturiko proiektua onartuko dute gaur, mobilizatzeko deia Donostian

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, Zubietako erraustegia eraikitzen hasteko tramitazio prozesua aurreratzen doa. GHK-k ostegun honetan, uztailaren 28an onartuko du erraustegia eraiki eta kudeatzeko proiektua. Proiektua onartuta, eskaintzak aurkezteko bi hilabeteko epea izango omen dute enpresa interesdunek. Maindire txuriekin agertzeko deia Aipatu moduan, gaur esleituko du GHK-k, erraustegia eraikitzeko proiektua. Adi egoteko deia egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Paxkal Irigoyenen emanaldia gaur, Laboaren Uztailari amaiera emateko

By on 2016-07-28 in Aisia, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
Paxkal Irigoyenen emanaldia gaur, Laboaren Uztailari amaiera emateko

Usurbilgo Gaztetxeak antolaturiko Laboaren Uztailari aurtengoz amaiera emateko, Paxkal Irigoyenen kontzertua programatu du ostegun honetarako 22:00etan Mikel Laboa plazan: Uztailak 28, osteguna 22:00 Paxkal Irigoyen. “Dudarik gabe 2014an euskal eszenan entzun dugun proiekturik ederrenetarikoa da. Zezenaren Taldea edo Bilau taldearekin musika estilo ugari jotzen ditu. Oraingoan, Paxkalek proiektu pertsonalagoa eskaintzen du, post rock eta folk orkestralaren mugetan. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hondakinen kudeaketa eredu propioaz ariko dira, gaurko osoko bilkuran

By on 2016-07-26 in Ingurumena, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Hondakinen kudeaketa eredu propioaz ariko dira, gaurko osoko bilkuran

Hondakinak kudeatzeko eredu propio bat garatzeko bidean, hondakinen tratamendu zerbitzua emateko dauden aukerak aztertzeko tartea hartuko du udalbatzak, astearte honetarako Usurbilgo Udalak deitua duen osoko ohiko bilkuran. Jorratzea aurreikusia duten gai zerrendako kontu nagusia izango da honakoa: Osoko ohiko bilkura Eguna: uztailak 26, asteartea. Ordua: 18:00. Tokia: udalbatza aretoa. Gai zerrenda: 1-Aurreko akten onespena: 2016ko apirilaren 26ko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mobilizatzeko deia ostegunean, erraustegiari loturiko proiektua onartzera doaz

By on 2016-07-26 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Mobilizatzeko deia ostegunean, erraustegiari loturiko proiektua onartzera doaz

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, Zubietako erraustegia eraikitzen hasteko tramitazio prozesua aurreratzen doa. GHK-k uztailaren 28an onartuko du erraustegia eraiki eta kudeatzeko proiektua. Proiektua onartuta, eskaintzak aurkezteko bi hilabeteko epea izango omen dute enpresa interesdunek. Maindire txuriekin agertzeko deia Aipatu moduan, uztailaren 28an esleituko du GHK-k, erraustegia eraikitzeko proiektua. Adi egoteko deia egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak sare sozialen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tiburtxio Arrutiren senideak: “Bihotzez, eskerrik asko”

By on 2016-07-23 in Jendartea with 0 iruzkin
Tiburtxio Arrutiren senideak: “Bihotzez, eskerrik asko”

Ostegunean desagertu zenetik, herritar askoren babesa gertutik sentitu dute Tiburtxio Arrutiren senideek. Egun hauetan jaso duten babesa eskertzeko, ondoko idatzia igorri dute NOAUA!ren erredakziora: “Tiburtxio Arruti zenaren emazte, seme-alaba eta gainerako senideok gure eskerrik beroena agertu nahi dizuegu, idatzi honen bidez, joan den ostegunean Aloña inguruko mendi istripuan hil zen Tiburtxioren izenean, haren erreskate-lanetan eskuhartu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.