Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa ekaina, 2016

Manifestazio jendetsua, erraustegiaren aurka

By on 2016-06-30 in Ingurumena, Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

“Ez, ez ez, errausketarik ez!”. Urtean zehar beste hainbat mobilizazioetan egin duten bezala, jaien hasieran ere ozen oihukatu dute usurbildarrek, erraustegirik ez dutela nahi adierazteko. Jendetza batu du mobilizazioak. Mobilizazio jendetsu bezain anitza izan da, gaia herritarren artean sortzen ari den kezkaren adierazgarri. Herritar bat baino gehiago ikusi ditugu maskarillekin. Txosnetan hasi eta txupinazoa jaurti […]

Jarraitu Irakurtzen »

Orbeldikoen eskutik, dantza batean hasi ditugu jaiak

By on 2016-06-30 in Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Hala da, Orbeldi taldekoek izan dute eta jaiak hasteko ohorea. Esker oneko agertu dira dantza taldekoak. Azken urteotan bizi izan duten indarberritzearen errekonozimendu gisa hartu dute, jaien hasiera ekitaldian parte hartzeko eskaini zaien aukera. Egun, 4 urtetik hasi eta 70 urtetik gorako kideez osatua dago Orbeldi. Belaunaldi ezberdinek dute tokia dantza taldean. Eta hala islatu nahi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Oilasko biltzaile belaunaldi berria, festetarako gogotsu

By on 2016-06-30 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Jendetsua aurten ere oilasko biltzaileen irteera. Taldea indartzen eta berritzen doa urtez urte. Eta garrantzitsuena, garai bateko ohiturak ez du etenik, bizi asko segitzen du. Goizaldean txosnetatik Aginaga aldera abiatu den taldea Kaxkora itzuli denean, haiekin egin ditugu kalejirako azken metroak. Azaldu digutenez, eskuzabal portatu omen dira herritarrak, goiz osoan zehar etxez etxe egin duten biran. Giro beroa izan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren eta Ucinen aurkako aldarriak jai gunean

By on 2016-06-30 in Ingurumena, Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Inoiz baino biziago dago, ingurumen eta herritarron osasuna arriskuan jar dezakeen erraustegiaren inguruko kezka eta haserrea. Jaietan ere isla nabarmena izango du. Lehen aldarriak dagoeneko kalean dira; Sutegiko horman eta txosna guneko oholtzan, erraustegiaren aurkako ondoko pankarta bana zintzilikatu dute, “zuen errautsetan itoko zarete, errausketarik ez!” diote. Bestalde, frontoi sarreran, udazkenean erraustegiari buruz egingo den galdeketa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kirol inklusioaz marraztu dute 14. Pintura Lehiaketan

By on 2016-06-30 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Sortzaileen herria dugu Usurbil. Eta badirudi datozen belaunaldietan ere sormenaren soka ez dela etengo. Ikusi bestela, haur eta gaztetxo mordoa bildu du ostegun goiz honetan frontoiaren bueltan ospatzen ari diren 14. Pintura Lehiaketak. Bakoitzak lasai marrazteko bere txokoa hautatu du. “Kirola denontzat” hortxe marrazketarako antolatzaileek proposatu dieten gaia. Kirol inklusioaz marrazten dabiltza. Interesgarria izango da, bururatzen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zaindari dantzaria izango dugu jaiotan

By on 2016-06-30 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin

Ondo baino hobeto gordetako sekretua aireratu berri da. Zintzilikatu dute lau egunez, abiatzear diren jaietan zaindari lanak egingo dizkigun maskota. Maskota dantzaria aurtengoan, egileak berak, Jokin Eizagirre usurbildarrak aurreratu zigunez; animalia dantzaria, behi dantzaria. Jaiak hasteko ohorea izango duen Orbeldi Dantza Taldetik festak dantza batean bizitzeko gonbita egina digute. Maskotak ere bat egin du deialdiarekin. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegiaren aurkako manifestazioa gaur 18:30etan txosnetatik

By on 2016-06-30 in Ingurumena, Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin
Erraustegiaren aurkako manifestazioa gaur 18:30etan txosnetatik

Txosna batzordea ere erraustegiaren aurkako borrokara batuko da abiatzear diren festa hauetan. Txupinazoa jaurtid aurretik, ostegun arratsalde honetan, 18:30etan erraustegiaren aurkako manifestazioa antolatu dute. Mikel Laboa plazan kokatua egongo den txosna gunetik abiatu eta Kaxkoko kale nagusiak zeharkatuko ditu. Txosna batzordeak eginiko bileretako batean bururatu zitzaien mobilizazio hau antolatzeko ideia, erraustegiaren aurka dagoen borroka ikusita. Herritarrei […]

Jarraitu Irakurtzen »

Orbeldi Dantza Taldea: “Proposamen bat egingo dugu gaurko txupinazoan”

By on 2016-06-30 in Jaiak, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin

Dantzarako gogoa ez dadila eten jaiotan. Bizi ditzagun jaiak dantzan. Mezu horixe luzatu digute, eta desio horrekin jaietan murgiltzera gonbidatzen gaituzte, festak abiatzeko ohorea izango duen Orbeldi Dantza Taldetik. Haiekin hasi, bizi eta bukatuko ditugu festak aurten. Txupinazoa ostegun honetan 19:00etan jaurtiko dute, udaletxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan. Eta adi; dantza taldekoak ez datoz eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.