Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Erraustegiaren kalteak aztertzeko batzordea sortzea eskatu dute EHBilduk eta Podemosek

By on 2016-05-30 in Ingurumena, Jendartea, Politika

Azterketa batzorde hau Gipuzkoako Batzar Nagusien baitan osatzea eskatu dute, erraustegiak herritarron osasun eta ingurumenerako izan ditzakeen arrisku eta kalteak ebaluatzeko. Eskaria astelehen goiz honetan bertan erregistratu dute bi alderdiek aipatu erakundean, Batzar Nagusietan. Ekaineko osoko bilkuran gai honi buruz hitz egitea nahi dute. “Azterketa-batzordearen helburua izango da, ematen dituen ondorioak Gipuzkoako Foru Aldundirako gida izatea, biztanleen osasuna eta ingurumena lehenesten dituen hondakinen kudeaketa-politika diseinatzeko”, berri eman dute.

Aurreko astean, Rivas Aire Limpiok eta Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak (OEIT) Batzar Nagusietako Ingurumen Batzordean erraustegiak dakartzan kalteez ohartarazi ostean egin dute eskaera EHBilduk eta Podemosek. “Rivas Aire Limpio” elkarteak oso datu kezkagarriak eman zituen Valdemingomezko erraustegiak inguruko biztanleriaren osasunean izan duen eragin larriari buruz, eta Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT) mediku-elkarte gipuzkoarrak kalteoi buruzko txosten xehatua aurkeztu eta erraustegiaren eraikuntza baztertzeko eskatu zuten, arreta-printzipioa aldarrikatuta”, berri eman dute.

Rivas Aire Limpiok eta OEIT-k esandakoen ostean, eta erraustegiak dakartzan kalteak kontuan izanik, EHBildu eta Podemosen ustez, “arrazoi nahikoa izan behar dute Batzar hauetan gai horren gaineko hausnarketa lasaia hasteko, atzeraeraginik ez duen eta gipuzkoarren osasunerako kaltegarria izan daitekeen erabakirik hartu ez dadin, kontuan hartuta joan den igandean gipuzkoar asko erraustegiaren kontra mobilizatu zirela Donostian”.

Irudia: ehbildu.eus

batzordeskaera

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.