Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa maiatza, 2016

Hauteskunde, diru kontu, hezkuntza eta ingurumen gaiez jardun dute osoko bilkuran

By on 2016-05-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Hauteskunde, diru kontu, hezkuntza eta ingurumen gaiez jardun dute osoko bilkuran

Ekainaren 26an Espainiako Gorteetako hauteskundeak izango ditugu. Hauteslekuetako mahaikideak nortzuk izango diren zozketa bidez hautatu berri ditu Usurbilgo Udalak, astearte arratsalde honetan egin den osoko ohiko bilkuran. Bozketa egunez mahaietan egotea tokatu zaizuenoi, Udaltzaingoaren jakinarazpena helduko zaizue egunotan. Zozketa honekin hasi da beraz, Usurbilgo Udalaren maiatzeko osoko ohiko bilkura. Baina gehiagorako ere eman du hitzorduak. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erraustegia geratzeko, sinaduren katea osatzeko deia GuraSOS taldetik

By on 2016-05-31 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Gipuzkoa osora hedatu nahi du erraustegiaren aurkako gurasoen mugimenduak, kaleratua duen manifesturako atxikimendu bilketa kanpaina. Erronka honetarako guztion laguntza eskatzen dute; gutako bakoitzak beste 10 lagunen sinadurak biltzea eta hamar pertsona hauetako bakoitzak aldi berean, beste 10 lagunenak eskuratzea proposatzen digute. Atxikimendu katea osatu nahi dute modu horretan. Gogoan izan, Zubietan eraiki asmo duten erraustegia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gipuzkoa Zutik ekimena, aste osora luzatzeko asmoa dute

By on 2016-05-31 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Bigarren gaua igarota, hirugarren eguna du gaur Gipuzkoa Zutik-en erraustegiaren aurkako kanpaldiak Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiko egoitza aurrean. Eta aste osoa bertan igarotzeko prestatzen ari direla berri eman du, kanpaldi gunetik bertatik zuzeneko kontakizuna egiten ari den Argia hedabideak. Arratsaldero hitzaldi, asanblada eta kontzertu bana programatu dituzte, momentuz ostiralera arte. Eta 24 orduz etenik izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Giza-katearen oihartzuna, Europako Zero Zabor mugimendura heldu da

By on 2016-05-31 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak igandean Donostiako Onkologikoa Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lotu zuen giza-katearen oihartzuna Europako Zero Zabor mugimenduraino heldu da. Osasunaren aldeko eta erraustegiaren aurkako mobilizazioaren arrakasta nabarmendu dute, web orri bidez zabaldu duten albistean. 5 kilometro inguruko giza-katea osatzeko gutxienez 5.000 lagun behar izan arren, azkenerako maiatzaren 29ko ekimena erraustegiaren aurkako “erakustaldi handian” bilakatu zela azpimarratu dute. Giza-katea […]

Jarraitu Irakurtzen »

Komikigile gazteen sormena ikusgai Sutegin

By on 2016-05-31 in Aisia, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Komikigile gazteen sormena ikusgai Sutegin

Ikasturte amaiera ate joka dugun honetan, balantzeetarako eta eginiko lanketak jendarteratzeko garaia da talde askorentzat. Tartean, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta, azken hilabeteotan Potxoenean bideratu duten komikigintza tailerrekoena. Aurten larunbatez, ekainaren 4an ospatuko den Ikastola Egunaren harira deitu diren ekimenen artean, Joseba Larratxe marrazkigileak bideraturiko ikastaro honetan LH eta DBHko ikasleek eginiko sortze […]

Jarraitu Irakurtzen »

Antolaketa lanak bideratzeko, Santueneko Jai Batzordearen bilera 19:30etan

By on 2016-05-31 in Jaiak, Jendartea with 0 iruzkin
Antolaketa lanak bideratzeko, Santueneko Jai Batzordearen bilera 19:30etan

Astearte honetan, maiatzaren 31n arratsaldeko 19:30etan Santueneko frontoi atzeko lokalean bilduko da Jai Batzordea. Bilera irekia izango da. “Antolaketa lanetan parte hartu nahi duenak edo proposamenak egin nahi dituenak ager dadila bilerara”, luzatu dute gonbita. Santueneko jaiak, aldaketarik ez bada behintzat, irailean ospatuko dira; hirugarren asteburuan egokitzen badira, irailaren 15etik 17ra. Auzoetako jaietan azken aurrekoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urberritzen prozesuko jardunaldi bateratua ostiralean

By on 2016-05-31 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Urberritzen prozesuko jardunaldi bateratua ostiralean

Donostia-Beterriko eskualdeko udalek (Beterri) eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Berrikuntza eta Garapenerako Agentziak, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin azken hilabeteotan garatu duten Urberritzen prozesua borobiltzeko garaia da. Prozesuak emandakoa plazaratu eta tokiko garapenean berrikuntza sozialak duen garrantziaz gogoetako egiteko jardunaldia antolatu dute ostiral honetan, ekainaren 3an, Donostiako EHUko Enpresa eta Ekonomia Fakultateko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udako aisialdi ekimenak bideratzeko lanetan antolatzaileak

By on 2016-05-31 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Udako aisialdi ekimenak bideratzeko lanetan antolatzaileak

Usurbilen eta Zubietan bezala, Aginagan ere udako txokoak antolatu dituzte uda parterako. Ekainaren 23tik 30era, uztailaren 1etik 15era eta uztailaren 18tik 29ra, 3-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat. Txokoak goizez izango dira, astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00 artean ludotekan. 10:00ak arte hartuko dituzte haurrak. Txokoetan izen emateko epea zabalik izango da ekainaren 5era arte, aginaga@eskolatxikiak.org helbidean. Prezioa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.