Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Imanol Larzabali eskainitako kantu-jira larunbatean

By on 2016-04-29 in Euskara, Kultura

Kantuzaleak kalera irtengo dira larunbat honetan, apirilaren 30ean. Afal ordura arte luzatuko den kalejira, 19:00etan abiatuko dute Mikel Laboa plazatik. Hitzordu berezia izango da oraingoan, Imanol Larzabal abeslariari eskainitakoa. Bere abestiak kantatuko dituzte. Gogoan izan, ez ahaztu kantu-liburuxka eramatea. Kantu-jiraz gain, asteartero, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolan egiten duten ikastaroan aurkituko dituzue Kantu Taldekoak. Hurrengo entsegu saioa beraz, maiatzaren 3an izango dute.

imanolarzabal

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.