Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

ADOREA

By on 2016-04-29 in

Zure denbora mugatua da, beraz ez alferrik galtzera utzi beste pertsona baten bizitza bizitzen. Ez utzi besteen iritzien zaratekin zure barneko ahotsa isiltzen. Eta, garrantzitsuena honako hau da: izan adoretsu zure bihotzak eta senak esaten dizuna egiteko.

 

STEVE JOBS Apple-n sortzailea izan zen, eta nazioartean enpresaririk ezagunetako bat ere bai. Honako liburu hau argitaratu zuen, eta gaztelerazko itzulpenean honako izenburu hau du liburuak: Yo, Steve Jobs: sus innovadoras e inspiradoras ideas en sus propias palabras.

 

Jende asko hartzen duen gaitz handienetako bat da: besteen onarpenaren beharra. Ez gustatua izatearen beldurra, gustukoa ez izatearena, seinalatua izatea.  Ez da erraza gizarte konbentzionalismoak nahiz familia-presioak bazter uztea, baina berebizikoa da norberak zoriontsu izan nahi badu eta desio duen bizitza eraiki nahi badu. Steve Jobs-ek argi zuen: “Egunero ispiluan begiratzen dut neure burua eta galdetzen diot neure buruari: gaur nire bizitzako azken eguna izango balitz, gaur egingo dudana egin nahiko nuke? Erantzuna “ez” bada bata bestearen atzetik egun gehiegitan, badakit zerbait aldatu behar dudala”. Badago modu bat jakiteko zure bizitza ongi bideraturik dagoela. Askotan errepikatzen baduzu “azkenean ostirala da” edo “uff, bihar astelehena”, badago zerbait ez dabilena ongi.

 

Hausnarketa: 1etik 10era, zein da zure asebetetasun-maila zure lanean?

 

Ikasten eta hobetzen segitu nahi baduzu, honako liburu hau gomendatzen dizut:

 

Vilaseca, Borja, ¿Qué harías si no tuvieras miedo?, Conecta, Barcelona, 2013.

 

Bidaiak jarraitzen du…

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.