Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Gazteentzako eleberri sentimentalaren booma: Sutegi Udal Liburutegia eta Udarregi Ikastola elkarlanean

By on 2016-03-18 in

Gaur, gazteentzako eleberri sentimentalak duen indarraz jardun dugu Udarreki ikastolako DBH 3. eta 4.go neska mutilekin; Sutegi Udal Liburutegiak antolatuta, Skolastikako Josune Muñoz izan dugu hizlari eta lagun.

Luzea da eleberri sentimentalaren historia: XVIII.  mendera jo behar dugu bere jatorria ezagutzeko. Ordutik ona, eleberri sentimentala ez ezik, eleberri erromantikoa ere ezagutu dugu. Hona hemen bakoitzaren ezaugarriak:

Eleberri sentimentala: Garaiko arau moralak jarraituz, gizonei, eta batez ere emakumeei,  jokamolde egokiak transmititzen zaizkie istorio hauetan, horrela ziurtatuta baitute bikote harreman zoriontsu bat. Adb., J. Austenen lanak: Harrotasuna eta aurrejuzkuak, Watsondarrak.

Eleberri erromantikoa: Amaiera trajikoa duten istorioak, normalean emakume eredugarria gizon ez egokiarekin lotzen delako, izan hau hezur haragizkoa, edo ez. Adb.: B. Stokerren Drakula, edo M. Shelleyen Frankenstein.

Oinarri horretatik abiatuta, azken urteotan fenomeno harrigarri bat ematen ari da: eleberri sentimentaletan ohikoak (eta garaian garaikoak) diren emakume eredugarriak, eleberri erromantikoetan ezagutu genituen gizon ez egokiekin nahasten dira, hauen maitasuna lortu eta mantentzearren edozertarako prest agertzen zaizkigularik aipatu emakumeak. Gainera, asko eta askotan, karga sexual handia dute istorioek.

Honen eredurik garbiena da eskuz esku dabilen hainbat eleberri sail: E. L. Jamesen Las cincuentas sombras de Grey entzutetsua edo F. Mocciaren sorta ezberdinak, eta gazte(txo)en artean, S. Meyerren Crepúsculo edo A. Todden After, baina Blue Jeansen  El club de los incomprendidos ere ez dabil urruti.

230777-800-600

Beraz, liburu hauek gustuko badituzu, irakurri lasai, baina irakurri zure baitan argi gorria piztuta, irakurketa kritiko bat eginez; edo bestela esanda, irakurtzen duzun horrekiko distantzia bat hartu,  fikzioan irakurtzen ari zaren hori, errealitatean gauzatzeko helbururik gabe.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.