Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa martxoa, 2016

Mintzalagun, kide gehiagoren beharrean

By on 2016-03-31 in Euskara with 0 iruzkin
Mintzalagun, kide gehiagoren beharrean

Aitziber, Arantxa, Jexux Mari, Itzalai, Janire… Eta hala hogeitik gora lagun zenbatu genitzake. Hogeitik gora herritar egun, gehiago izan dira azken sei urteotan, eta kide berriak ere erakarri nahi dituzte aurrera begira. Une honetan bereziki bidelagunen beharrean baita, Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak sustaturiko Mintzalagun egitasmoa. Izena emanda dauden zenbait bidaiari (edo “euskaldun […]

Jarraitu Irakurtzen »

10 urte bete ditu, Usurbilgo kultur agendak

By on 2016-03-31 in Euskara, Kultura with 0 iruzkin
10 urte bete ditu, Usurbilgo kultur agendak

Halakoetan esan ohi den moduan, nola pasatzen den denbora. 10 urte bete ditu, udalerri honetako kultur eskaintzaren berri ematen digun hileroko kultur agendak. Usurbilgo Udalak argitaraturiko agenda, 2006ko apirilean kaleratu zen lehen aldiz. Ordutik pentsa zenbat eta zenbat ikastaro, hitzaldi, proiekzio, antzezlan, ikuskizun, kontzertu, aurkezpen, erakusketa, bilera, jaialdi eta abar iragarri dituen eskuorri honek. Eta abar luze […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jubenil nesken lagun arteko eskubaloi neurketa, 17:30etan Oiardo Kiroldegian

By on 2016-03-31 in Kirola with 0 iruzkin
Jubenil nesken lagun arteko eskubaloi neurketa, 17:30etan Oiardo Kiroldegian

Jarduera handiko egunak datoz Usurbil Kirol Elkarteko jubenil nesken taldearentzat. Lagun arteko neurketa jokatuko dute ostegunean Oiardo Kiroldegian. Gipuzkoako Kopari dagokion partida larunbatean, Oiardon baita. Eta hitzorduok, datorren aste amaierarako iragarria duten lehia garrantzitsuaren atariko saioak izango dira; Euskadiko Txapelketako amaiera fasea jokatzeko sailkatu baita eskubaloi talde usurbildarra. Fase horretan, Euskadiko txapeldun amaitu eta gainera, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azken eguna dute langabetuak kontratatuak dituzten enpresek, udal diru-laguntzen deialdira aurkezteko

By on 2016-03-31 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Azken eguna dute langabetuak kontratatuak dituzten enpresek, udal diru-laguntzen deialdira aurkezteko

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek, langabetuak kontratatzeko diru-laguntza deialdia egin dute Lanbiderekin elkarlanean. “Orain gutxi, abenduan, amaitu berri da proiektu honen lehen fasea. Bertan hiru eta sei hilabete arteko kontratuak burutzeko modua izan dute eskualdeko eta inguruko enpresek. Denera 22 izan dira burututakoak”, berri eman du ohar bidez, Usurbilgo Udalak. Egitasmo honen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aldundiak urte amaierarako eraikitzen hasi nahi du erraustegia

By on 2016-03-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Aldundiak urte amaierarako eraikitzen hasi nahi du erraustegia

“Urte amaieran hasiko gara eraikitzen hondakinen arazoari erabateko konponbidea emango dion zentroa”, hitz hauekin iragarri zuen Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatuak, Markel Olano Ahaldun Nagusiarekin batera, aurreko astean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eginiko batzarrean, 2016 hau amaitu baino lehen eraikitzen hasiko direla Zubietako erraustegia. Zehazki lau tratamendu planta kokatu asmo dituzte Zubietan: -“Energia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Apirilaren 4an amaituko da, EH-ko Mugimendu Feministak deituriko manifestazio nazionalerako atxikimendu bilketa

By on 2016-03-30 in Jendartea with 0 iruzkin
Apirilaren 4an amaituko da, EH-ko Mugimendu Feministak deituriko manifestazio nazionalerako atxikimendu bilketa

Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazio nazionala deitu du apirilaren 9rako Gasteizen. Apirileko bigarren larunbatean, 13:00etan abiatuko da Bilbo plazatik, “11 eraso 12 erantzun. Feministok prest!” aldarripean. Mobilizazio honen bidez, indarkeria matxista salatu, mugimendu feministaren kriminalizazioa arbuiatu eta bortizkeriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi dute deitzaileek. Datorren manifestazio nazionalari atxikimendua adierazi zioten, Martxoaren 8ko elkarretaratzean parte hartu zuten usurbildarrek. “Feministok prest!” zioten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Dominaz josia itzuli da Usurbil Judo Kluba, azken txapelketetatik

By on 2016-03-30 in Kirola with 0 iruzkin
Dominaz josia itzuli da Usurbil Judo Kluba, azken txapelketetatik

Azken hilabetean eskuratu dituzten emaitzak, horren guztiaren adierazgarri: Gipuzkoako Kadeteen Txapelketa (Andoain, 16/03/13) Lehen postuan sailkatu ziren Mafer Carazas (-48kg), Alba Vicente (-52kg), Nagore Eizagirre (-63kg), Lorea Etxabe (-70kg), Julen Alzas (-60kg), Paul Pividori (-66kg), Josu Ruiz (-81kg) eta Mikel Formoso (-90kg). Bigarrenean, Paula Santamaria (-70kg), eta hirugarren Irati Borda (-57kg). Unai Gonzalezek (-55kg) eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eraldatzen eta Kooperatzen formazio programetan parte hartzeko aukera

By on 2016-03-30 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Eraldatzen eta Kooperatzen formazio programetan parte hartzeko aukera

Bietan izen emateko epea zabalik egongo da apirilaren 8ra arte. Apirilaren 11tik ekainaren 18ra, astero 3 egunetan izango dira klase presentzialak, Hernaniko Florida auzoa 28an, Gabriel Zelaia eraikinean, doan eta euskaraz. Hernaniko Udalak Donostia-Beterrirekin batera antolaturiko formazio ikastaro hauetan apuntatzeko formularioa, usurbil.eus atarian sartuta bete dezakezue. “Eraldatzen, ekonomia sozial eraldatzailearen (ESE) inguruko formazio saioak izango dira. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.