Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa otsaila, 2016

Erraustegia ez finantzatzeko deia, Zubietako martxaren amaierako ekitaldian

By on 2016-02-29 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Argiago ezin zuen islatu igande eguerdian Zubietako frontoian eta errebote plazan, Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolaturiko ekitaldiak bildu zituen 2.000 lagunen eskaera; “errausketarik ez” zioen pankarta handi baten bueltan batu ziren Zubietan. Entzungor segitzen duten proiektu honen sustatzaileei zuzenduriko mezu argi eta ozena. Lehenago, frontoian egindako ekitaldian, erraustegia gera dezakegula gogorarazi ziguten, Ane Labaka eta Asier Azpiroz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errausketaren aurkako aldarria, zero punturaino eraman dute

By on 2016-02-29 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Erraustegia kokatu asmo duten zero puntua, proiektu honen aurka igande goizean Zizurkil, Andoain, Hernani, Añorga Txiki, Lasarte, Zubieta eta Usurbiletik oinez abiatu ziren herritar zutabeek inguratu zuten eguerdian. Errausketaren zero gunean elkartu 1.000 herritar gutxienez, goitik behera lokaztua zegoen bidea igo ostean. Lokatz mordoa zegoen bai, baina era berean ez zen lokatz nahikorik atzokon, zero puntura igo eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ehunka usurbildar eta zubietar, errausketaren aurkako martxan

By on 2016-02-29 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Eguraldi iragarpena ez zen onena, baina ez zen inolaz ere etxean geratzeko aitzakia izan. Errausketaren Aurkako Mugimenduak igande honetan antolatu duen martxa jendetsua izan da. Anitza. Aurreikusi bezala, Zizurkil, Andoain, Lasarte, Hernani eta Añorga Txikitik herritar zutabe bana abiatu zen atzo goizean zehar. Zutabe hauei batu zitzaizkien, nola ez, Zubieta eta Usurbildik abiaturikoak. Ezinhobeto erantzun zuten usurbildarrek. Bada zalantzarik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Foncalenteko martxaren ostean, Abian prozesuko herri batzarrak asteotan

By on 2016-02-29 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin

70 bat autobus eta 3.500 bat herritar abiatu ziren otsailaren 20an, Ezker Abertzaleak 40 espetxeetara antolatu zituen martxetara. Usurbilgo Oiardo Kiroldegitik ere autobus bat atera zen Foncalenteko kartzelarantz. 35 herritar guztira. Autobusa, Orio, Zarautz, Getaria eta Zumaiako herritarrekin osatu zuten. Foncalenten ziren larunbat eguerdirako, iluntzean itzuli ziren etxera. Bidaia hartako irudiekin, albiste honi atxikitako bideoa osatu dute. Gogoan izan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Emakumeen Egunari loturiko bertso-afarirako sarrerak salgai Artzabalen

By on 2016-02-29 in Jendartea with 0 iruzkin
Emakumeen Egunari loturiko bertso-afarirako sarrerak salgai Artzabalen

Matrakak, Usurbilgo Talde Feministak prest du Martxoaren 8ari lotuta antolatu dituen ekimenen egitaraua. Lehenengo hitzordua, ostegun honetarako, martxoaren 3rako iragarri du, azken urteotan harrera ezinhobea izan duen bertso-afaria Artzabalen. Berrikuntza batekin aurten, “aukera begetarianoa egongo da!”, ohartarazi dutenez. Sarrerak salgai dira jada Artzabalen. Lilatoirako izen ematea itxita Martxoaren 6an Donostian ospatuko den 27. Lilatoiarekin bat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udal diru-laguntza eskabideak aurkezteko azken eguna gaur

By on 2016-02-29 in Ekonomia, Ingurumena, Jendartea, Kirola, Kultura with 0 iruzkin
Udal diru-laguntza eskabideak aurkezteko azken eguna gaur

Herri eragileek kultur, kirol, gizarte ongizate, ingurumen eta nekazaritza zein abeltzaintza eremuetan egitasmoak sustatzeagatik, Usurbilgo Udalak abian duen diru-laguntza deialdian parte har dezakete. Eskabideak otsailaren 29ra arte aurkez daitezke. Segidan zehatzago, laguntzon berri: Kultura Onuradunak: “Kultur arloan lanean diharduten irabazi asmorik gabeko norbanako, kultur erakunde eta elkarteentzako diru-laguntzak emateko oinarriak, 2016 urtean zehar ekintzak egiteagatik”. Laguntza maila: -Ikastaroak: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Errigoraren oliba olio bidoiak eskatzeko aukera, asteazkenera arte

By on 2016-02-29 in Ekonomia, Euskara, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Eskaintza berri batekin datorkigu Errigora; iaz bezala, Nafarroa hegoaldean ekoitzitako oliba olio birjina estra ekologikoa eta konbentzionala salgai jarri du jada, herriz herri. Tokiko ekoizpena eta euskara sustatu nahi dituzte beste behin. “Euskarari ere on egingo diogu, ekoizleak euskarara erakarriz”, diote kanpainako antolatzaileek. Kalitatezko produktua, euskaraz etiketatua eta bidezko prezioan eskuratzeko aukera dugu beste behin, Errigoraren […]

Jarraitu Irakurtzen »

12. Soinurbil Musika Astea, asteartean abiatuko da

By on 2016-02-29 in Kultura with 0 iruzkin
12. Soinurbil Musika Astea, asteartean abiatuko da

Azken edizioak baino goizago datorkigu aurten, Zumartekoek antolaturiko Soinurbil Musika Astea. Hamabigarrena, aste honetan, martxoaren 1etik 6ra ospatuko da. Salbatore Parrokiako organo erakustaldia, Lezoko Musika Bandaren, Orfeoi Txikiaren eta Tolosako Musika Eskolakoen bisitak, Izeba Tekla txikientzako ikuskizuna eta EuskOrleans taldearen emanaldia programatu dituzte: Martxoak 1, asteartea 18:30 Izeba Tekla ikuskizuna, Sutegiko auditorioan: Sarrera: 2 euro. Egunean bertan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.