Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urtarrila, 2016

Parte hartzaile kopuru ederra, abian den Irisasi BTT proban

By on 2016-01-31 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin

Iaz 350 izan ziren parte hartu zutenak. Aurtengorako 459 lagunek izena emana zuten aurrez. Eta kirolari gehiago animatu dira igande goiz honetan, azken orduan. Martxan den Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” 2016ko parte hartzea itzela izaten ari da. Proba hasi aurretik Mikel Laboa plazak zuen itxura horren guztiaren erakusgarri. 09:30ak inguruan abiatu dira txirrindulariak Andatza aldera. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Irisasi BTT probako usurbildarrak, iruditan

By on 2016-01-31 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Irisasi BTT probako usurbildarrak, iruditan

Akabo, parte hartzaile kopuru itzela bildu duen 2016ko Irisasi BTT proba. Tantaka iritsi dira Andatzako mendi buelta egin duten txirrindulariak. 560 bat guztira, marka guztiak hautsi dituzte aurtengoan. Irudiotan, helmugako azken metroetan erretratatu ahal izan ditugun hainbat herritar:

Jarraitu Irakurtzen »

1.185 eskaera, erraustegiari buruzko herri galdeketa egiteko

By on 2016-01-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Azaroan jendaurrean aurkeztu zuten usurbildar eta zubietarrez osaturiko Erraustegia Erabakia plataforma erraustegiaren inguruko galdeketa egitea eskatzeko sinadurak biltzen aritu da azken hilabeteotan. Guztira, 1.185 usurbildarren atxikimenduak jaso dituzte. “Helburutzat markatu genuen sinadura kopurua erraz gainditu dugu”, zioten plataformako kideek, bildutako sinadura guztiok Usurbilgo Udalari emateko, larunbat eguerdi honetan, udalbatza aretoan egin den ekitaldian. Zorion eta esker hitzak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herritarren mandatua betetzeko, Udala “egin ahalak eta bi egiteko” prest

By on 2016-01-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Erraustegiaren inguruko herri galdeketa antolatzea eskatzeko, hilabeteotan bildutako 1.185 usurbildarren sinadura entregatu dizkio Erraustegia Erabakia plataformak Usurbilgo Udalari, larunbat eguerdi honetan udalbatza aretoan ospatu den ekitaldian. Pozik eta galdeketa antolatzeko gogoz jaso ditu Udalak, usurbildarren eskaerok. Xabier Arregi alkateak adierazi duenez, “eskaera bat egin diguzue, kontsulta bat antolatzeko, Usurbilek erraustegia egin nahi duen edo ez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mikel Laboa plaza, energia berriztagarrien gunea gaurkoan

By on 2016-01-30 in Hezkuntza, Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Mikel Laboa plaza, energia berriztagarrien gunea gaurkoan

Energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren azoka ospatu da larunbat goizean Mikel Laboa plazan. Lanbide Eskola eremu honetan egiten ari den lanketaren erakusleihoa izan da. Hainbat sistema ikusi eta ezagutzeko aukera egon da; eguzki panelak, berotze sistemak, ibilgailu elektrikoa… Sutegi erakustareotan ere, etxeko argi eta bestelako kontsumoen inguruko argibideak eskaini dituzte hitzaldi batean. Arlo honetan emateke izan ditzakegun […]

Jarraitu Irakurtzen »

459 lagun apuntatuta Irisasi BTT probarako, aldez aurreko izen ematea itxita

By on 2016-01-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin

350 lagun apuntatu ziren iaz. Aurten, antolatzaileek aldez aurretik zabaldu duten epean, ehun kirolari gehiago, 459 guztira. Jendetza espero da beraz, igande honetan ospatuko den Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” proban. Aldez aurretik izen emateko zegoen epea itxi dute antolatzaileek, baina igande goizean bertan, oraindik apuntatzeko aukera egongo da 09:15ak arte. Gogoan izan, 500 lagunentzako lekua dagoela, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Artze, goian behean

By on 2016-01-30 in Kultura with 0 iruzkin

Kanpai-hotsak urrunean, haizearen zurrunbiloa, hitzak hegan… Modu iradokitzailean abiatzen da Joxan Artzeren inguruko bideo instalazioa. Eta giro horretan jarraituko du amaierara arte. Konturatu orduko, bisitariak Joxan Artzeren unibertsoan murgilduta ikusiko du bere burua. Alberto Lizarraldek eta Carlos Rodriguezek zuzendu dute erakusketa, Donostiako San Telmo museoak, EHUko Mikel Laboa katedrak eta Morgancreak lagunduta. Instalazioa, Joxan Artzeren […]

Jarraitu Irakurtzen »

2016ko Argia Sariak, jabeen eskuetan dira

By on 2016-01-29 in Euskara, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
2016ko Argia Sariak, jabeen eskuetan dira

Banatu berri dituzte Atxega Jauregian, 2016ko Argia Sariak. 27. edizio honetako sarituen artean, iaz NOAUA! Kultur Elkarteak proiektaturiko “Loreak” filma dago. Merezimenduzko Argia Saria jaso du Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren lanak, “euskal zinemarentzat orain arte ireki gabeko ateak zabaldu dituelako”. Ondoko irudian dituzue aurtengo sarituak, eta segidan, arloz arlo, sari bakoitza nork jaso duen: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.