Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abendua, 2015

Aniztasuna txapeldun, 6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketan

By on 2015-12-31 in Aisia, Ekonomia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Haurrak, gazteak, helduak, guraso eta seme-alabak, lagun koadrilak, mozorrotuta batzuk, irribar handiz eta ilusioz denak… Jai giroan osatu dute usurbildarrek, herriko ostalaritza eta merkataritzaren alde herri erdigunea inguratu duen 4 kilometroko Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketako ibilbidea. Parte hartze jendetsu bezain anitza aurten ere. Irudiotan bildu dugu, urtea agurtzeko Hurbilago Elkarteak seigarrenez antolatu duen ekimena:

Jarraitu Irakurtzen »

Maialen Garagarza eta Joseba Larratxeren diseinua izango du, Usurbilgo Herritar Txartel berriak

By on 2015-12-31 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Maialen Garagarza eta Joseba Larratxeren diseinua izango du, Usurbilgo Herritar Txartel berriak

2016an esku artean izango dugun Usurbilgo Herritar Txartelak badu jada bere diseinua; Dema plazako lurzoruko harrien irudi bana izango du txartel berriak, alde banatan. Ospatu berri den 6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketaren amaieran eman dute ezagutzera, txartel berriko izena eta irudia hautatzeko, azken hilabeteotan antolatu den txapelketako lan saritua. Herritar gehienen bozkek erabaki dute, ondoko […]

Jarraitu Irakurtzen »

3 zenbaki saritu, Hurbilagoren Gabonetako Zozketan

By on 2015-12-31 in Aisia, Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
3 zenbaki saritu, Hurbilagoren Gabonetako Zozketan

Zenbaki sarituak ditu bai, baina momentuz sariok jaberik ez dute. Ikusmina sortu du, 6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran ospatu den zozketa bikoitzak. Lehenbizi, Usurbilgo merkatari eta ostalarien elkarteak, opari mordoa banatu du parte hartzaileentzat. Saltoki ezberdinek eginiko ekarpenak aurten, opari fisikoak, aurreko urtera arte erosketa baleak zozketatzen baitzituzten. Nobedade gehiago ere izan da; sarien […]

Jarraitu Irakurtzen »

17:00etan abiatuko da frontoitik, 6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa

By on 2015-12-31 in Aisia, Ekonomia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin

Lasterkariok prest? Urtea pauso azkarrean eta jai giroan agurtu nahi duzuenok hitzordua duzue, arratsaldeko 17:00etan frontoitik abiatuko den 6. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketarekin. Usurbilgo aipatu elkarteko kide diren establezimenduetan edo hurbilago.com atarian sartuta doan apuntatu zaitezkete, herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzearen alde, ostegun honetan, abenduaren 31n ospatuko den herri lasterketarako. Partaideek bi itzuli eman beharko dizkiote, tokiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

2015a agurtzeko topa berezia, euskal presoen eskubideen alde

By on 2015-12-31 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
2015a agurtzeko topa berezia, euskal presoen eskubideen alde

Ostegun iluntzeko 19:30ak alderako finkatu du hitzordua Dema plazan, Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak. Topa berezia egitera animatzen dituzte herritarrak, euskal presoen eskubideen alde. Hain zuzen, urte garai honetan ere etenik ez baitute, euskal presoen eskubideen aldeko elkartasun ekimenek. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak honako hitzorduok antolatu ditu, Xabier Aranburu “Xomorro”, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga herriko presoen […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Borondateen kriseiluak” atzeratua eta piroteknia gaiak ez erabiltzeko deia

By on 2015-12-31 in Jendartea with 0 iruzkin

Azken aldian euririk apenas egin duen, lurra lehor dago eta sute arriskua handia da inguruotan. Urte garai honetan, suziri, bengala, petardo eta antzekoak botatzeko ohitura geroz eta handiagoa dela jakinik, “edozein artefaktu mota” jaurtitzea saihestea eskatu du Foru Aldundiak, udaletara helarazi duen ohar bidez. Zuhurtziaz eta arduraz jokatzea eskatzen diete herritarrei. “Gailu horien berezko arriskuari zoruaren egoerarena […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aros DJ-arekin 2016ko lehen gaupasa, Askatasuna plazan

By on 2015-12-31 in Jendartea with 0 iruzkin

Erlojuari begira igaroko ditu batek baino gehiagok datozen orduak, 2015eko azkenak. Gauerdiaren zain izango dira batzuk, besteak gauerdi ostean urte berriari parrandan ekiteko irrikitan. Goizaldeko 01:00ak aldera irekiko dituzte hainbat taberna, eta ordurako Askatasuna plazako oholtza gainean beharko du Aros DJ artistak ere. Denetariko abestiekin, dantza giroa goizaldera arte Kaxkoan.

Jarraitu Irakurtzen »

Jon Uriberi gorazarre, larunbaterako deitu dituzten ekitaldietan

By on 2015-12-31 in Jendartea with 0 iruzkin
Jon Uriberi gorazarre, larunbaterako deitu dituzten ekitaldietan

“Joan zinen arren, oso gertu sentitzen zaitugu, Jontxu!”. Hala da, eta horren erakusle astebururako antolatu den oroimen eguna. Bi urte beteko dira larunbatean Jon Uribe gure artetik joan zenetik, eta iaz bezala, urtarrilaren 2rako ekitaldi ezberdinokin oroitu nahi dute, herrian eta herritik kanpo hain maitatua zen gaztea: Urtarrilak 2, larunbata 14:00 Bertso bazkaria Usurbilgo Gaztetxean, Beñat […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.