Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa azaroa, 2015

Otarrak erosiz, lagundu Zuberoako ikastolak

By on 2015-11-30 in Ekonomia, Euskara, Hezkuntza, Jendartea with 0 iruzkin
Otarrak erosiz, lagundu Zuberoako ikastolak

Tokiko produktuak ezagutzera eman eta Zuberoako ikastolen egoera ekonomikoa hobetzen laguntzeko elkartasun kanpaina bueltan da, Nafartarrak taldekoen eskutik. Xiberoko produktu goxoez hornituriko otarrak eskatzeko epea zabalik dago abenduaren 10era arte NOAUA!n eta tabernetan jarriko dituzten zerrendetan. Helbide honetara idatzita ere izena eman daiteke: aihert@gmail.com. Zehaztu zenbat otar nahi dituzuen eta zuekin hartuemanetan jartzeko telefono zenbakia baita. […]

Jarraitu Irakurtzen »

#‎EuskararenEguna‬ hemen da

By on 2015-11-30 in Euskara with 0 iruzkin
#‎EuskararenEguna‬ hemen da

#‎EuskararenEguna‬ ospatuko da ostegun honetan. Zein da zure hitz edo esaera gustukoena? Gure irakurleen hitz edo esamolde gustukoenak batu nahiko genituzke. Ostegunera bitarte, erantzun albiste honi (emailez ere egin dezakezu erredakzioa@noaua.eus posta helbidera idatziz), edota gure sare sozialetan erantzun bestela. Ondoren, konpilazio modukoa egingo dugu eta datorren asteko NOAUA! astekarian emango dugu argitara. Eskerrik asko!  

Jarraitu Irakurtzen »

Gabonetako Haur Parkeko lan deialdian izen emateko aukera zabalik

By on 2015-11-30 in Aisia, Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Gabonetako Haur Parkeko lan deialdian izen emateko aukera zabalik

Abenduaren 28tik 30era Usurbilgo Udalak antolatuta, Oiardo Kiroldegian kokatuko den Gabonetako Haur Parkerako langileak behar dituzte. Interesdunek, jolastoki erraldoia kudeatuko duen Keima enpresara bideratu ditzakete kurrikulumak, azaroaren 30etik abenduaren 6ra. Helbide honetara: monica_keima@sartu.org. Lan deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da begirale titulua izatea eta baita EGA edo baliokidea den titulua ere. Gabonetako Haur Parkearen ordutegia […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil K.E.-ren zuzendaritzarako hautagaitzak aurkezteko aukera, asteazkenera arte

By on 2015-11-30 in Kirola with 0 iruzkin
Usurbil K.E.-ren zuzendaritzarako hautagaitzak aurkezteko aukera, asteazkenera arte

2016ko urtarrilean Usurbil K.E.-k zuzendaritza berria osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea azken txanpan da. Behin behineko hauteskunde-erroldari helegiteak aurkezteko egon zen epearen baitan, helegiterik inork aurkeztu ez eta behin betiko onartu zuten aipatu errolda. Horrekin batera, Usurbil K.E.-ren zuzendaritza berria osatzeko hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu zuten, abenduaren 2ra arte. “Zuzendaritza kide kopuruak bakoitia izan behar du, gutxienez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txertoa hartzeko kanpaina, abenduaren 18ra arte luzatu dute

By on 2015-11-30 in Jendartea with 0 iruzkin
Txertoa hartzeko kanpaina, abenduaren 18ra arte luzatu dute

Astelehen honetan, azaroaren 30ean amaitzekoa zen gripearen aurkako txertaketa kanpaina abenduaren 18ra arte luzatzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Osasun Sailaren esanetan, ez baitute inor txertatu gabe geratzerik nahi. Jada 346.000 txerto jarri dituzte, iaz baino %3,5 gehiago. Azken asteotan nabarmen egin omen du gorantz, txertoa hartzera joan direnen kopuruak. Herritarrak A eta B gripeaz kutsatzea saihestu nahi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udalaren Gobernu Programari eta 2016ko aurrekontuei loturiko bilera erronda, asteartetik aurrera

By on 2015-11-30 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Udalaren Gobernu Programari eta 2016ko aurrekontuei loturiko bilera erronda, asteartetik aurrera

Datorren urterako udal aurrekontuak eta legegintzaldi osorako Gobernu Programa lantzen aritu da udal gobernu taldea. Egindakoa herri eragileekin partekatu nahi dute orain, bestela “prozesu hau herren geratuko dela” uste baitute. Horregatik, bilera erronda deitu du Udalak, abenduaren 1etik 16ra. 8 saio guztira, behar balitz bederatzigarren bat baita. Sektoreka egin eta asko jota, ordu eta erdiz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urteko igande eztitsuena

By on 2015-11-29 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Urteko igande eztitsuena

Aspaldiko Erle Egunik jendetsuena izan da aurtengoa. Eguraldi onak zerikusirik izango zuen horretan. Paseatzeko giro dagoelako. Ohi bezala, eztia eta erlegintza arloko bestelako produktuak erosteko aukera baliatu dute herritar askok. Bien bitartean, epaimahaikideak aurtengo ezti onenak dastatzen (eta bozkatzen) aritu dira. Eta festa biribila izateko, buruhandiak eta erraldoiak ibili dira kalejiran, txikien gozamena eginez. Marrazki […]

Jarraitu Irakurtzen »

17. Erle Eguna gaur

By on 2015-11-29 in Ingurumena, Jendartea, Kultura with 0 iruzkin
17. Erle Eguna gaur

Denetariko produktu gozoz hornituriko 60 bat postu izango ditugu, igande honetan, azaroaren 29an ospatuko den 17. Erle Egunean; ukenduak, kremak, gozogintza postuak… Nobedaderik bada aurtengoan ere; eztiarekin ekoitzitako zerbeza esaterako. Argizaiola postua izango du baita Erle Egunak. Aldaketa gehiago baita, beherago duzuen egitarauan ere. Baina hutsik egingo ez dutenak, ohiko ezti, gozogintza eta marrazki txapelketak ditugu. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.