Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urria, 2015

Liburutegiaren Egunaren inguruko ekitaldiak: argazki eta hitz gutxitan

By on 2015-10-31 in
Liburutegiaren Egunaren inguruko ekitaldiak: argazki eta hitz gutxitan

Urriaren 24a, Liburutegiaren Eguna, Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian Liburutegiak (eta Liburuzainak) literaturan eta zineman ERAKUSKETA abian jarriz, zeinak Azaroaren 7a bitarte iraungo baitu, eta goxoak dastatuz ospatu genuen: Urriaren 28an, ipuin kontaketa Miriam Mendozarekin (4 urteko neska-mutilentzat): Zein ederki pasa genuen! Urriaren 29an, Garazi Kamiorekin bere Orube abandonatuak liburuaz jardun genuen: kontakizunaren estrukturaz (hiru istorio, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Dena eman dute, Zubietako V. Mendi Duatloian parte hartu dutenek

By on 2015-10-31 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Dena eman dute, Zubietako V. Mendi Duatloian parte hartu dutenek

120 bat partaide eta giro ederra larunbat honetan Zubietan ospatu den V. Mendi Duatloi proban. Giro ederra eta lehia bizia. Dena eman dute kirolariek, korrika nahiz bizikleta gainean osatu beharra zuten 22 kilometro pasatxoko ibilbidean. Partaideen artean, baziren etxekoak ere. Podiumean ordea, bertako ordezkaritzarik ez. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren baitan ospatu da larunbat honetako proba. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igandeko kalejirarako karetak lantzen

By on 2015-10-31 in Aisia with 0 iruzkin

Tailer sortzailea inondik ere, larunbat arratsaldean frontoian ospatu dena. Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Txirinbolo saltokiak, karetak egiteko tailerra antolatu dute haur eta helduentzat. Hor ikusi ditugu, margoak, kartulinak eta guraizeak eskutan, aurpegietarako estalki polit askoak lantzen. Gaur landutakoa, igandeko kalejiran erakutsi ahal izango dute gainera. Lauburu Konpartsak erraldoi eta buruhandien kalejira antolatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Erraustegia egingo den ala ez, herriak erabaki dezala”

By on 2015-10-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Erraustegiaren inguruan herritarrak kontsultatzea nahi duen plataforma berri bat aurkeztu du Zubieta eta Usurbilgo herritar talde batek, ostiral eguerdi honetan; Erraustegia Erabakia. “Erraustegia egingo den ala ez, herriak erabaki dezala”, horixe eskatzen dutena. Horretarako, Udalari kontsulta bat antolatzea galdegiten diote. Eskaera honi begira, sinadurak biltzen hastekoak dira. Igandeko Artisautza Azokan topatuko dituzue. Herritarrak, azaroaren 7an 11:00etan Potxoenean […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde

By on 2015-10-30 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde

Euskal preso, iheslari eta haien senideen eskubideen aldeko hileroko elkarretaratzea ostiral honetan, urriaren 30ean izango da, 20:00etan Mikel Laboa plazan, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, elkarretaratze amaieran, Patxi Uranga presoaren urtebetetze eguna datorrela eta, bere zorion agurrerako argazkia aterako da. Euskal herriratzeko eskariak Mobilizaziorako deia, Espainiako Auzitegi Nazionalak 20 euskal presok Euskal […]

Jarraitu Irakurtzen »

30 bat artisau bilduko ditu, igandeko 20. Artisautza Azokak

By on 2015-10-30 in Jendartea, Kultura, Politika with 0 iruzkin

Guztira, 30 postu inguru izango ditu hogeigarren edizioak. Denetariko erakusmahaiak. “Ukendu, txotxongilo, gozogintza, esnekiak, kontserbak, bitxiak, harriak, egurra nola lantzen den, jostailuak, metala, beira, otarrak, zeramika, haziak, larrua, jantziak eta abar ikusteko aukera izango dugu”, antolatzaileek aurreratu dutenez. Hitzordua, oraingoan igandean egokitu den azaroaren lehen egunean urtero legez, goizeko 11:00etatik aurrera Usurbilgo frontoian. Aitzaga, ixteko erabakiaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Tailerra eta kalejira, Lauburu Konpartsarekin hitzordu bikoitza asteburuan

By on 2015-10-30 in Kultura with 0 iruzkin

Sormena landu eta haur bati baino gehiagori ikara sortzen dieten buruhandiei beldurra galtzen laguntzeko ekimena antolatu du Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Txirinbolo dendak, larunbat honetarako, urriak 31, 17:00etatik aurrera frontoian. Karetak lantzeko tailerraz ari gara. Guraso eta haurrei zuzenduriko ekimen honetan, eginak aurkituko dituzten ereduak baliatuz aurpegirako estalkiok landu ahalko dituzte. Beharrezko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aranerreka garbitzeko auzolan deialdia larunbaterako

By on 2015-10-30 in #Kilometroak15 with 0 iruzkin

Urriaren 4ko jaialdian Aranerrekan pilaturiko hondakinak garbitzeko auzolanerako deialdia egin dute Usurbilgo Udalak eta Udarregi Ikastolak, larunbat honetarako, urriak 31, goizeko 09:00etan Puntapaxen. Buztinzulotik Ugartetxeberriraino erreka garbitu nahi da.“Auzolanerako prest legokeenak, arropa zaharrarekin eta katiuskekin etortzea nahikoa luke, handik aurrerakoa antolakuntzak bideratuko baitu”, ohartarazi dute. Eskertza jaialdia azaroaren 7an “Kilometroak 2015 ekimena borobildu eta amaiera bikaina […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.