Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ilargi eklipsea dakar, estreinatu berri dugun udazkenak

By on 2015-09-23 in Jendartea

Udazkenean gara ofizialki. Asteazken goiz honetan, 10:21ean izan dugu urtaro aldaketa. Abenduaren 22ra arte luzatuko da udazkena; 89 egun eta 20 ordu ditugu negua heldu aurretik.

Ilargi eklipsea, igande gauean
Udazken hasiera honek urteko bigarren eklipsea dakar; oraingoan, “Superilargia”ren eklipsea. 1982. urtetik, duela 33 urtetik errepikatu ez den fenomeno berezia ikusteko moduan izango gara igande gauetik astelehen goizaldera bitartean.

Azken hiru hamarkadetan izan ez duen itxura hartuko du ilargiak. Ilargi eklipse osoa izango dugu. Ohikoa baino %30 distiratsuagoa eta %14 handiagoa agertuko zaigu ilargia. Ilargiak Lurraren inguruan duen orbita eliptikoa delako gertatzen omen da ‘superilargia’ren fenomenoa. 2033ra arte ez da errepikatuko datorren aste hasieran ikusi ahalko duguna, beti ere, zerua oskarbi bada. Adituen aholkua; eklipsea egoki ikusteko, urrundu argiaren kutsaduratik, aldendu herri gunetik.

udazkena15

udazkena15

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.