Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa iraila, 2015

Usurbil, KMK15 ekimenerako eraldatze betean

By on 2015-09-30 in #Kilometroak15 with 0 iruzkin
Usurbil, KMK15 ekimenerako eraldatze betean

4 egun, #Kilometroak15 egunerako. Usurbil itxuraldatzen ari zaigu, eta nola gainera. Eskenatokiak, hesiak, karpak ugaritzen doaz jaialdi erraldoia gerturatu ahala. Asteazken goiz honetan Santueneko bosgarren gunean muntaketa lan betean zebiltzan.  Eta gainerako guneetan ere, azpiegiturak prestatzen hasiak direla nabari da. Horren adierazgarri, honako irudi bilduma. Laguntzarako deia Laguntza beharko da egunotan, muntaketa lanetan bereziki. Antolatzaileen […]

Jarraitu Irakurtzen »

KMK15 inklusiboa, igandeko zirkuitu, gune eta ekimenetan

By on 2015-09-30 in #Kilometroak15, Jendartea with 0 iruzkin

Usurbilen dugun orografia ezin aldatu noski eta dugun errealitatera egokituko da #Kilometroak15 ekimena ere. Baina inklusibitatearen ikuspuntutik, denok jaialdiaz goza dezagun bazen zer egina. Eta horretan aritu da Guztiok Gattunk batzordea azken urtean. Inklusibitatea ezagutarazi eta hainbat ekimen antolatzearekin batera, urriaren 4rako ere ekarpen ugari egin ditu. Aparteko bide bat edo bide egokitu bat egiteko aukera baztertuta, jendarte […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Hondakinik onena, sortzen ez dena”, KMK15 jasangarrirako leloa

By on 2015-09-30 in #Kilometroak15, Ingurumena with 0 iruzkin
“Hondakinik onena, sortzen ez dena”, KMK15 jasangarrirako leloa

Lelo hau berea egin du urte osoan ingurumen arloan lanean aritu den #Kilometroak15 ekimeneko batzordeak. Eta isla argia izango du urriaren 4an. Jasangarritasunean sakondu nahi baitute. Horretarako hainbat neurri hartzea erabaki dute. Mugikortasun jasangarria sustatzeko bizikletaren erabilera bultzatu nahi dute KMK15 egunera etortzeko. Bizikleta martxa antolatu dute iganderako, Donostian abiatu eta Zubietatik barrena, Santuenera. Santuenean kokatuko den bosgarren gunean, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eraso sexisten aurkako protokoloa landu du KMK15-ek

By on 2015-09-30 in #Kilometroak15, Jendartea with 0 iruzkin
Eraso sexisten aurkako protokoloa landu du KMK15-ek

Jai parekideak sustatzeko batzordea gogor aritu da azken urtean lanean, jorratu beharreko ibilbidea luzea dela jakin arren, hainbat urrats ematen. Jai parekideak ikuspuntu feminista batetik hausnartu eta landu nahi izan dira. Zeharlerro hau, egitarauan, antolakuntzan edota komunikazio mailan txertatu da. Baita #Kilometroak15-en abesti eta bideoklipean ere. Jai parekideetan hezteko saioak eta sentsibilizazio ekimenak sustatu dituzte. Urriaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Emakumeen Mundu Martxarekin bat egin du Usurbilgo Udalak

By on 2015-09-30 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Emakumeen Mundu Martxarekin bat egin du Usurbilgo Udalak

Europa osoa zeharkatzen ari den Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herrian da astebetez. Astelehenean heldu zen Tafallara bost urtean behin antolatzen den ekimena, eta udalerri ezberdinak zeharkatuko ditu igandera bitarte. IV. Nazioarteko Ekintza izango da honakoa, martxoaren 6an Kurdistanen hasi eta urriaren 17an Lisboan amaituko dena. Usurbilgo Udalak Emakumeen Mundu Martxari babesa adierazi eta “bere esku dauden baliabideekin berdintasunaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikasketa-bekak eskatzeko epea zabalik Udarregi Ikastolan, ostiralera arte

By on 2015-09-30 in Hezkuntza with 0 iruzkin
Ikasketa-bekak eskatzeko epea zabalik Udarregi Ikastolan, ostiralera arte

Haur Eskolan, nahiz Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ikasten ari direnek 2015-16 ikasturterako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik izango dute ostiralera arte, urriaren 2ra arte. Honatx eskabideak aurkeztu edo argibide gehiago jasotzeko kontuan hartu beharrekoak: Haur Eskola Epea: urriaren 2ra arte. Eskabide-inprimakia eskuratu eta aurkezteko tokia: Haur Eskolako idazkaritza. Ordutegia: 8:30-12:15. Oharra: eskaintzen diren laguntzak eta diru sarreren taulak idazkaritzan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aginagako Pilota Txapelketako finalerdiak, gaur 19:00etan

By on 2015-09-30 in Jaiak with 0 iruzkin
Aginagako Pilota Txapelketako finalerdiak, gaur 19:00etan

Pilota eta pala txapelketen finalekin abiatuko dira asteburuan Aginagako jaiak. Azken neurketon aurretik finalerdiak jokatuko dira asteazken arratsalde honetan. 19:00etatik aurrera Ariztitxo pilotalekuan: Santxo-Altuna/Quina-Aldape Ojuel-Imaz/Errasti-Gorrotxategi Urriak 2, ostirala 19:30 XIII. Gizonezkoen pala finala Urriak 3, larunbata: San Praixku Bezpera 09:00 Tiro platoa. 11:00 Meza Nagusiaren ondoren, Jubilatuen hamaiketakoa eta bertsolariak Aginaga Sagardotegian. 17:30 Gazteen eskuzko pelota partida. Ondoren, XIII. Gizonezkoen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bertakoa. Sidra MAI-ONA

By on 2015-09-29 in
Bertakoa. Sidra MAI-ONA

MODO museora nola iritsi naizen azaltzea luze jo lezake eta ziur ez dela zuen interesekoa. Han topatukoak ordea arreta merezi du: luzean bezain bat motzean. Museoko fitxak honela dio País: Desconocido. Gaitz erdi. ESPAÑA jar zitekeen. MAI-ONA herriko enpresa haundiena 60. hamarkadan (50 langiletik gora). Herriko ondareak, gurean ez duen oihartzuna du atzerrian. Txaparen jatorria […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.