Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

EKAINAK 21: sarrera erosteko azken aukerak eta azken oharrak.

By on 2015-06-19 in

donostia kartela

Kaixo lagun!

Dagoeneko gainean dugu ekainaren 21a eta egunaren inguruko xehetasun gehiagoren berri dugu. Egunean zehar egongo den giroaz gain (kale animazioa, musika, taloak, edariak, haurrentzako gunea, etab.) ekitaldi nagusian parte hartuko duten aurkezle eta musika taldeen berri ere izan dugu .

CHyDv0YWEAAmOir

Bestalde antolakuntzatik ohar garrantzitsu bat eman digute: saiatu garraio publikoa erabiltzen. Autobus eta tren zerbitzua errefortzatua izan da. Autobus zerbitzuari dagokionean joateko 10:05 eta 11:05etako autobusa da errefortzatu dena eta bueltakoan 20:00, 21:00, 22:00 eta 22:30etako zerbitzuak errefortzatuko dira. Trenari dagokionean, ohiko zerbitzuaz gain joaterakoan 10:54 eta 15:54etan trena egongo da, eta baita bueltakoan 20:20, 21:20 eta 0:41etan ere. Kontutan izan egunean bertan festa gunearen inguruko hainbat aparkaleku Gipuzkoako gainerako txokoetatik antolaturiko autobusak aparkatzeko egokituko direla.

Usurbilen dagoeneko ia 200 herritarrek eskuratu dute igandeko ekitaldirako txartela! Oraindik eskuragarri daude Lizardi liburudendan, Bordatxo eta Artzabal tabernatan. Honez gain, mahai ibiltarian ere eskuratu ahal izango dira eta baita egunerako propio egindako kamiseta ere. Mahaia ostiral iluntzean 18:30-21:00 bitartean eta larunbatean 12:00-14:00 artean ipiniko da Sutegi aurrean. Hau izango da azken aukera Usurbili egokituriko 17. ateko sarrera erosi ahal izateko. Egunean bertan ere sarrerak salgai egongo dira, baina ezingo da atea aukeratu.

Igandekoa izugarria izango da eta laguntza handia beharko da aurrera ateratzeko. Turnoak betetzen amaitzeko 15 pertsona falta zaizkigu oraindik mini estadioko txoznan 21:30-1:00 bitartean edariak zerbitzatzeko. Koadrilan apuntatu nahi? Prest bazaude, ipini mesedez gurekin kontaktuan lehenbailehen.

Igandean ikusiko dugu elkar!

Herri bat gara. Erabakitzeko Eskubidea dugu. Herritarron garaia da.    
Gure esku dago!

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.