Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa apirila, 2015

Liburuaren hamabostaldia (eta II), Sutegi Udal Liburutegian: Maiatza

By on 2015-04-30 in
Liburuaren hamabostaldia (eta II), Sutegi Udal Liburutegian: Maiatza

Aipatu genizuen bezala, Liburuaren inguruko ospakizunek jarraipena izango dute maiatzean ere Usurbilgo Sutegi Liburutegian. Ikus jarraian egitaraua: 3. Maiatzaren 13an, asteazkenarekin, arratsaldeko 6etan, Yolanda Arrieta Malaxetxebarriaren eskutik, Haur poesia, zer da hori? hitzaldi-tailer praktiko eta dinamikoa. Saioa 0-7 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago. 4. Maiatzaren 27an, asteazkenarekin, arratsaldeko 7etan, III. Gaztelerako literatura […]

Jarraitu Irakurtzen »

Langileen Eguna ostiralean, LAB-ek deituriko eskualdeko manifestazioa Hernanin

By on 2015-04-30 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Langileen Eguna ostiralean, LAB-ek deituriko eskualdeko manifestazioa Hernanin

Eskualdeko manifestazioa deitu du LAB sindikatuak ostiral honetako Langileen Egunerako, maiatzaren lehenerako. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da Gudarien Plazatik, eta amaieran, Tilosetan ekitaldia egingo dute. Deialdia, apirilaren 23an eskualdeko ordezkariekin eginiko batzarraren ostean egin zuten. Zer ospaturik ez, baina harro egoteko arrazoiak badirela aipatzen dute LAB-etik. Harro, aipatu sindikatuko kide izan eta “borrokatzen dugun langileak garelako”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Foru Aldundiko aurrekontuetarako proposamen bilketa, maiatzaren 7ra arte

By on 2015-04-30 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Foru Aldundiko aurrekontuetarako proposamen bilketa, maiatzaren 7ra arte

Izatez ostegun hau, apirilaren 30a zen Gipuzkoako Foru Aldundiak Buruntzaldeko herritarren esku jarri dituen aurrekontuetako 2 milioi euro zertara bideratu nahi diren erabakitzeko, proposamenak biltzeko finkatua zuen epe muga. Azkenean ordea, astebete luzatu dute ekarpenak biltzeko tartea. Maiatzaren 7ra arte, datozen lau urteotan 2 milioi euro zer nolako egitasmoetara bideratu nahi zenuketen proposatzeko aukera duzue. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Buruntzalderako alkategaiak aurkeztu ditu EAJ-PNVk

By on 2015-04-30 in Politika with 0 iruzkin
Buruntzalderako alkategaiak aurkeztu ditu EAJ-PNVk

Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeetarako Buruntzaldeko hautagaiak aurkeztu ditu ostegun honetan EAJ-PNVk, Urnietan ospaturiko ekitaldian. Udal hauteskundeei dagokienez, Usurbilgo zerrenda burua, egun jeltzaleen ordezkaria, Josune Urkola izango da. Eta eskualdeko gainerako udalerrietakoak: -Usurbil: Josune Urkola. -Urnieta: Mikel Pagola. -Lasarte-Oria: Estitxu Alkorta. -Hernani: Andoni Amonarraiz. -Astigarraga: Jesus Mari Santos. -Andoain: Mari Jose Izagirre. Gipuzkoa ireki eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Futbito gauak gaurtik, frontoian

By on 2015-04-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Futbito gauak gaurtik, frontoian

Gazte talde batek prest du Futbito Txapelketako edizio berria. Ostegun eta ostiral gau honetan jokatuko dira, lehen bi jardunaldiak frontoian, iluntzeko 21:00etan hasita. Hemen dituzue, 2015eko lehen neurketen ordutegiak: Apirilak 30, osteguna: 1. jardunaldia 21:00 Truke-Kaltze Team. Epailea: Catenaccio. 21:45 Team Criquet/400-Inter de mitente. Epailea: Truke. 22:30 Recreativo de juerga-ZZZ. Epailea: Inter de mitente. 23:15 Catenaccio-BBK. Epailea: ZZZ. Atsedena: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Senior nesken Santanderreko txapelketa ikustera joateko gonbita Usurbil K.E.-tik

By on 2015-04-30 in Kirola with 0 iruzkin

Senior nesken eskubaloi taldekoek maiatzaren 15etik 17ra Santanderren jokatuko duten Espainiako Txapelketa ikustera joateko gonbita luzatu dute Usurbil Kirol Elkartetik. Zaletuentzako asteburu pasa antolatzen dabiltza eskubaloi elkartekoak. “Senior nesken azken fasea ikustera joateko aukera luzatu nahi die Kirol Elkarte honek zaletuei. Horretarako honako aukera dute bertara gerturatu nahi duten zaleek: maiatzak 15etik 17ra (bi gau), pentsio osoan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil Cup txapelketan izen emateko orriak, Oiardo Kiroldegian dituzue

By on 2015-04-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Usurbil Cup txapelketan izen emateko orriak, Oiardo Kiroldegian dituzue

Maiatzaren 8ra arte izen emate orriak eskuragarri egongo dira Oiardo Kiroldegian. “Talde guztiek 8-12 haurrez osatuta egon behar dute. Urtero bezala, talde bakoitzean, 16 urtetik gorako arduradun batek egon beharko du. Horretaz aparte, aurten berrikuntza bat sartu nahi izan dugu. Talde bakoitzak, epaile lanak egingo dituen partaide bat gehiago bilatu beharko du eta izen emate […]

Jarraitu Irakurtzen »

Asteburu lasaiagoa, eskubaloi eta futbol taldeentzat

By on 2015-04-30 in Kirola with 0 iruzkin
Asteburu lasaiagoa, eskubaloi eta futbol taldeentzat

Ohi baino kirol jarduera gutxiago, luzeagoa izango den asteburu honetan. Futbol neurketa bakarra eta pare bat eskubaloi partida ostiralean eta igandean. Bestalde, Gipuzkoako Selekzioarekin Bizkaiara doaz selekzio arteko txapelketa jokatzera, Usurbil K.E.-ko jubenil eta kadete mailako zenbait jokalari: Futbola Haranen Maiatzak 1, ostirala 16:30 Ohorezko Maila: Usurbil F.T.-Real Union Club SAD Eskubaloia Kiroldegian Maiatzak 3, igandea […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.