Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa martxoa, 2015

Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, bigarren izan zen Amador Granados

By on 2015-03-31 in Kirola with 0 iruzkin
Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, bigarren izan zen Amador Granados

Abiadura olinpikoan, munduko txapeldun izan zen iaz Amador Granadosek osatzen duen hirukotea. Iaz lortu zuten balentria hori ezin izan dute errepikatu aurten, baina bigarren geratu dira, eta emaitzak Rio de Janeiro 2016rako ateak ireki dizkie. Apeldorn hirian (Herbeherak) jokatu zen  Txirrindularitza egokituari dagokion Pistako Munduko Txapelketa. Gauzak ez badira okertzen, Rio de Janeiro 2016ko Olinpiar Jokoetara joateko aukera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Artzeren lanaren berrargitarapena jada Liburutegian!

By on 2015-03-30 in
Artzeren lanaren berrargitarapena jada Liburutegian!

“Ediciones 3e-k berrargitaratu ditu euskal poesia garaikidean oinarrizkoak diren bi liburu: Laino guzien azpitik… Eta sasi guztien gainetik…, Joxan Artzeren poemez eta Jose Luis Zumetaren irudiez osatuak. Joxan Artzek orraztu egin du liburuen edizio berria (…)” Iturria: http://uberan.org/?kaia/category/berria/item/joxan-artzeren-bi-liburu-berrargitaratu-dituzte

Jarraitu Irakurtzen »

Peru Aranburu eta Eneko Agirresarobe, Eskola Kirolako finalean garaile

By on 2015-03-30 in Kirola with 0 iruzkin
Peru Aranburu eta Eneko Agirresarobe, Eskola Kirolako finalean garaile

Donostiako Loiolako pilotalekuan Eskola Kirola egitasmoaren baitan, pilotako finalak jokatu ziren aurreko larunbatean. Iñaki Agirresarobek argazki bat eta kronikatxo hau bidali digu. “Hainbat mailatan jokatu ziren baita nesketakoan ere. Bertan, sailkaturiko herritarrak bagenituen: Peru Aranburu eta Eneko Agirresarobe. 16-15 irabazi zuten Antiguako bikotearen aurka. Partidu borrokatua eta emozioz beterikoa gertatu zen”.

Jarraitu Irakurtzen »

Ikastaro ugari Aginagan

By on 2015-03-30 in Aisia with 0 iruzkin
Ikastaro ugari Aginagan

Aste Santuko Txokoak gaur abiatu dira Aginagan. Baina datozen egunetarako, bada zer aukeratua, helduentzat nahiz haurrentzat. Aste Santuko Txokoak Egunak: martxoak 30, 31. Apirilak 1, 7, 8, 9 eta 10. Ordutegia: sarrera 9:00-10:00 artean, irteera 13:00ean. Pintura ikastaroa haurrentzat Iraupena: apirila-abendua. Ordutegia: 17:00-18:30. Tokia: helduen pintura gela. Oharra: haur kopuruaren arabera zehaztuko da hasteko eguna. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aste Santuan, Kirol Txokoak Usurbil FTrekin

By on 2015-03-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Aste Santuan, Kirol Txokoak Usurbil FTrekin

Martxoaren 27a azken klase eguna izango dute haur eta gaztetxoek. Gero bi asteko oporraldia, aisialdirako tarte zabala. 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoek ordea kirola eginez igaro dezakete oporren azken txanpa, kirol txokoak antolatu ditu eta Usurbil Futbol Taldeak, aipatu adin tartean daudenentzat. Apirilaren 7tik 11ra, goizez eta hiru orduz: 9:30-12:30 artean. Futbola dute ardatz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Apirilaren 2an, Arantzazura mendi irteera

By on 2015-03-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Apirilaren 2an,  Arantzazura mendi irteera

Egun pasa egiteko “irteera oso polita” prestatu du herritar talde batek, apirilaren 2rako. Azken hiru hamarkadetako ohiturari eutsiz, badira “Ostegun Santu” egunez, urtero Usurbildik Arantzazurako bidea oinez osatzen duten mendizaleak. Usurbildarrak eta inguruetako herrietatik etorritako kideek osatzen dute taldea. Goizean goiz, frontoi atzetik abiatu eta tipi-tapa Gipuzkoako mendietatik barrena Arantzazuraino joaten dira oinez. Duela 30 […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ziortzako udako kanpaldian izena emateko garaia da

By on 2015-03-30 in Aisia with 0 iruzkin
Ziortzako udako kanpaldian izena emateko garaia da

Errioxako Peñaloscintosek harrera egingo die beste urte batez, uda honetan Ziortzako kanpaldira joango diren begirale eta LH 5-6ko eta DBHko gazteei. Ohi bezala, uztailean izango da, Santixabelak amaitu ostean helduko dira lehen txandako gazteak. Kanpaldirako antolaketa lanak abiatu dituzte Ziortzakoek. Aurrematrikulatzeko epea zabaldu dute. Irekita egongo da, martxoaren 31ra arte. Plaza kopuru mugatua egongo da. […]

Jarraitu Irakurtzen »

[#Kilometroak15] Apirilean, bi antzezlan

By on 2015-03-30 in #Kilometroak15, Kultura with 0 iruzkin
[#Kilometroak15] Apirilean, bi antzezlan

NOAUA! astekarian aurreratu genuen bezala, bi antzezlan iragarri ditu #Kilometroak15 batzordeak. Alex Tellok zuzenduak dira bi antzezlanak. Apirilak 11, larunbata 19:30 Atea Teatro taldearen “Zu Gabe” antzezlana Sutegin. Sarrera: egunean bertan, 6 euro. Edukia: “Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta justu orain, gehien behar zintudanean azaldu zara”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.