Hemen zaude: Hasiera » Artxiboa otsaila 2015
Honen artxiboa otsaila, 2015
Kilometroak15 ekimeneko oihartzuna Donostiako 26. Lilatoira helduko da igande honetan, martxoaren 1ean. Goizeko 11:00etan Bulebarretik abiatuko den emakumeen lasterketa herrikoiaren abiapuntua, Gattunk gunea ere izango da. Bulebarreko musika kioskoaren ondoan, urriaren 4an Usurbilen ospatuko den jaialdiaren aldeko materiala eskuratzeko aukera izango da; arropa, edota 60.000 euroko saria jokoan jarri duen “Gure Zozketa” ekimeneko errifak. Bertaratzen […]
Jarraitu Irakurtzen »
Tapia eta Leturia Taldearen kontzertuak bihar izango dira. Pluralean, bai, lehen saioko sarrerak berehala agortu zirenez, bigarren saio bat antolatu behar izan zutelako #Kilometroak15 lan taldeko kideek. Lehen saioa 19:00etan izango da (sarrerak agortu ziren aspaldi) eta bigarren saioa 22:00etan izango da. Azken saio honetarako sarrerak geratzen dira oraindik. Gattunk dendan, ikastolako idazkaritzaneta Txirrista tabernan, 15 eurotan. […]
Jarraitu Irakurtzen »
2015erako erronka nagusia eta urteko ekintzen plana aurkezteko ekitaldia deitu du Usurbilgo Gure Esku Dago mugimenduak, ostiral honetarako, otsailak 27, iluntzeko 19:00etan Potxoenean. Hitzordua iragartzeko, hona hemen euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko Usurbilgo lan taldeak zabaldu berri duen mezua: Kaixo lagun!Mezu honen bidez otsailaren 27an arratsaldeko 19:00tan Potxoenean egingo dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu. Bertan Gure […]
Jarraitu Irakurtzen »
Otsaileko azken ostirala honakoa. Euskal presoen eta haien senideen eskubideak errespetatzea eskatzeko eta presoen sakabanaketaren aurkako mobilizazio eguna. Elkarreratatzea Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituta, iluntzeko 20:00etan hasita, Mikel Laboa plazan.
Jarraitu Irakurtzen »
Azkenean bat ez, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko bi emanaldi esklusibo eskainiko ditu Tapia eta Leturia Taldeak Sutegin, larunbat honetan. Lehenengo saiorako sarrerak azkar asko saldu eta deialdiak izan duen begi bistako arrakasta ikusita, “bigarren emanaldi bat egitea erabaki dugu”, adierazi dute antolatzaileek. Egun berean, hau da, larunbatean, 19:00etako saioaren ostean, gaueko 22:00etatik aurrera Sutegin. Bigarren emanaldi […]
Jarraitu Irakurtzen »
Kantuzaleek larunbat honetan dute, otsailaren 28ko kantu-jira. Honakoa berezia izango da. #Kilometroak15 ekimenaren alde Sutegin ospatuko den Tapia eta Leturiaren emanaldi egun eta ordua berean egokitu da. Horregatik, Kantu Taldetik hitzordua eguerdira aurreratu dute. Honenbestez, otsaileko kantu zaleen hitzordua, azken larunbatean, hilaren 28an, baina iluntzean izan ordez, eguerdiko 12:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta. Datorren edizioa […]
Jarraitu Irakurtzen »
#Kilometroak15 ekimeneko oihartzuna Donostiako 26. Lilatoira helduko da igande honetan, martxoaren 1ean. Goizeko 11:00etan Bulebarretik abiatuko den emakumeen lasterketa herrikoiaren abiapuntua, Gattunk gunea ere izango da. Bulebarreko musika kioskoaren ondoan, urriaren 4an Usurbilen ospatuko den jaialdiaren aldeko materiala eskuratzeko aukera izango da; arropa, edota 60.000 euroko saria jokoan jarri duen “Gure Zozketa” ekimeneko errifak. Bertaratzen […]
Jarraitu Irakurtzen »
Lehiatzeko, errepidean nahiz mendian, lanera edo ikastera joateko garraiobide gisa, asko dira, geroz eta gehiago, bizikleta baliatzen dutenak. Baina sarritan, bizikletaren erabileraz haratago ez dugu ezer gehiagorik jakiten. Ezer gutxi dakigu, bizikleta nola zaindu, nola ibil gaitezkeen eroso, eta batez ere, nola saihestu ditzakegun lesioak. Honi guztiari buruz jardungo du, Arkaitz Errazkin, Errazkin bizikletak saltokiko […]
Jarraitu Irakurtzen »