Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abendua, 2014

Giro hotza uxatu du, Hurbilago San Silvestre lasterketak

By on 2014-12-31 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin

Urte zahar egun honetako hotz handiari, umore onez eta jai giroan aurre egin diete, gaur arratsaldean ospatu den V. Hurbilago San Silvestre herri lasterketako partaideek. Koadrilak, gurasoak, haur zein gaztetxoak… lasterka ikusi ditugu, herri merkataritza eta ostalaritza suspertzearen aldeko ekimenean. Beroketa ariketekin hasi dute martxa, prestatzaile lanetan aritu den Paulinoren laguntzaz. San Silvestre lasterketak emandakoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

4 saritu, Hurbilagoren gabonetako zozketan

By on 2014-12-31 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin

V. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran opari mordoa zozketatu da parte hartzaileen artean. Hurbilago Elkarteko kide diren taberna, jatetxe eta saltoki bakoitzak opari eder askoekin eskertu nahi izan ditu, kirol ekimenean parte hartu duten herritar guztiak.  Baina bazen gehiago ere. Abenduan zehar, Hurbilago Elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egin dituztenek, Hurbilagoren Gabonetako Zozketan parte hartzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko topa 20:00etan Dema plazan

By on 2014-12-31 in with 0 iruzkin
Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko topa 20:00etan Dema plazan

Urte amaiera honetan ere, herrian falta direnak gogoan. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko topa berezia deitu du Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak, iluntzeko 20:00etan Dema plazan. Gabonetarako deituriko ekimenen artean dugu gaurkoa. Gogoan izan bestalde, urtarrilaren 10ean euskal presoen eskubideen alde Bilbon deitua dagoen mobilizaziora joateko autobus zerbitzua antolatu dela Usurbilen. Izen emateko epea zabalik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Korrika batean agurtuko dugu badoan 2014a, San Silvestre lasterketarekin

By on 2014-12-31 in Aisia, Jendartea, Kirola with 0 iruzkin
Korrika batean agurtuko dugu badoan 2014a, San Silvestre lasterketarekin

Jai giroa ziurtatua dago, urteko azken egun honetan. Umore ona, festa eta noski, herri merkataritza eta ostalaritzari geure atxikimendua adierazteko aukera izango dugu. Badator Hurbilago San Silvestre ekimenaren bosgarren edizioa. Abenduaren 31 honetan ospatuko da. 17:00etan abiatuko da, Kaxkoko “merkatalguneari” bi itzuli emango dizkion kirol ekimena. Frontoian hasi eta leku berean bukatuko da. Aurrez eman […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ekin dantzan 2015ari, Aros Dj 1:00etik aurrera Askatasuna plazan

By on 2014-12-31 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Ekin dantzan 2015ari, Aros Dj 1:00etik aurrera Askatasuna plazan

Gauerdiko hamabi kanpai hotsak entzun, mahats aleak jan eta suziri burrunba hotsen ostean, goizaldeko 1:00ak aldera hasiko da festa kalean. Ordu horren bueltan zabalduko dituzten tabernekin batera, Askatasuna plazan parranda goizaldera arte, Aros Dj-rekin. Herria dantzan jarriko du. Aros Dj izango dugu, 2015eko Usurbilgo agendako lehen hitzordua. Goizaldeko 1:00etatik aurrera Askatasuna plazan. Gauean egingo duen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Telebistako antena egokitzeko, beste 3 hilabete azkenean

By on 2014-12-31 in Aisia, Hirigintza, Jendartea with 0 iruzkin
Telebistako antena egokitzeko, beste 3 hilabete azkenean

A zer nolako saltsa sortu den, etxeetako antenen egokitzapen lanekin. Izatez, urte amaiera honetarako, etxe guztietako antenek egokituak behar zuten, urte berritik aurrera arazorik gabe telebista kate guztiak ikusten jarraitu nahi bagenuen. Azkenean ordea, antenak egokitzeko lanen epe muga atzeratu egin dute. Berandu zabiltzatenok adi; lanok burutzeko beste hiru hilabete dituzue, martxoaren 31ra arte.  Atzerapena, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kalezar eta Txaramuntoko haur parkeak eraberritu ditu Udalak

By on 2014-12-31 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin
Kalezar eta Txaramuntoko haur parkeak eraberritu ditu Udalak

Usurbilgo Udala, abenduan zehar bideratu asmo zituen zenbait herri-lan amaituta heldu da urte zahar egun honetara. Kalezar eta Txaramuntoko haur parkeak berrituko zituela iragarri zuten abenduan. Eta obren ardura zuen Benito Urban enpresak, amaitu ditu lanok dagoeneko. Kalezarko haur parkea-Egin diren lanak: “zegoen zorua kendu egin da eta goma berria jarri da azalera guztian. Halaber, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kiroldegia txikien jolastaki handia, ostiraletik aurrera

By on 2014-12-31 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Kiroldegia txikien jolastaki handia, ostiraletik aurrera

Olentzerok opariak utzita alde egin zuen aurreko astean. Baina urte berriak opari potoloago bat dakar etxeko txikienentzat; dibertitzeko gune erraldoi bat. Aurreko urteetan baino beranduago, aldiz hitzorduari hutsik egin gabe, bueltan dator Gabonetako Haur Parkea, urtarrilaren 2tik 4ra Oiardo Kiroldegira. Dinamizatze eskenatokia, jazz dance, esperimentuak egiteko zientziaren karpa, berrerabilera eta birziklapena sustatzeko tailerra, makillatzen ikastekoa, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.