Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa azaroa, 2014

Ezti-egileen egun ederrena

By on 2014-11-30 in Aisia, Ekonomia, Kultura with 0 iruzkin
Ezti-egileen egun ederrena

  Ezti-egile, erlezain eta sektoreko adituentzat egun seinalatua da azaroko azken igandekoa. Baita aditu (edota aritu) ez den jendearentzat ere. Sustrai erroak dituelako Usurbilgo Erle Egunak. Jendea asko batu da aurtengo edizioan. Eztia eta gozoa erosteko hainbat postu zeuden Dema-plazan ipiniak, eta jende asko ibili da, batzuk zokomiran, besteak erosten. Stand batean ziren Udarregiko ikastolako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kizki lagunez bete da Sutegi ataria

By on 2014-11-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin

Kizki lagunak badira Usurbilen. Eta ez gutxi. Igande honetan ospatu den XVI. Erle Egunean, ia 200 lagunek tartea atera dute, azokara egin duten bisitaren baitan, sagarrak biltzeko. Hala da. Sutegi ataria, sagar bilketarako gunea izan dugu gaurkoan. Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek Goldean Elkartekoekin batera, herritarrak argazki erraldoi baterako hitzartuak zituzten; usurbildarrak, 2009az geroztik eskualde […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo Eragile Feminista berrian parte hartzeko deia

By on 2014-11-30 in Jendartea with 0 iruzkin
Usurbilgo Eragile Feminista berrian parte hartzeko deia

Usurbilek eragile feminista du orain hilabete gutxi batzuetatik. Asteotarako hainbat ekimen antolatu dituzte; hitzaldi, tailer, proiekzio eta elkarretaratze bana. Igande honetan burutu dute momentuz, azken ekintza. Eragile Feminista jendaurrean aurkeztearena. Bilgunean parte hartzera animatu dute, “Autodefentsa feministaz lehertu!” lemapean frontoian egin duten elkarretaratzean.  Usurbilgo Eragile Feministak azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira, Bilgune Feministak […]

Jarraitu Irakurtzen »

#Kilometroak15 ekimeneko denda zabalik

By on 2014-11-30 in #Kilometroak15 with 0 iruzkin
#Kilometroak15 ekimeneko denda zabalik

Tamaina, kolore eta estilo anitz, haur, gazte zein helduentzat. Produktu eskaintza zabala aurki dezakegu ireki berri duten #Kilometroak15 ekimeneko saltokian. Lehen herritarrak hurbiltzen hasiak dira jada Zubiaurrenea 3an kokaturiko dendara. Gunea ezagutzera bat baino gehiago, arropa ikusi eta probatzera, eta baita lehen erosketak egitera ere. Abenduan sartzear garen honetan, garai aproposa honakoa, #Kilometroak15 dendara gerturatu, […]

Jarraitu Irakurtzen »

#Kilometroak15eko ikuskizuna, hunkigarria eta ezin herrikoiagoa

By on 2014-11-29 in #Kilometroak15 with 0 iruzkin
#Kilometroak15eko ikuskizuna, hunkigarria eta ezin herrikoiagoa

Gaurkoaren ostean, ez dago zalantzarik, leloak dioen moduan usurbildarrak onenak “gattunk!”. Ezin besterik esan, #Kilometroak15 ekimena aurkezteko Oiardo Kiroldegian iluntzean ospatu berri den aurkezpen ikuskizunaren inguruan. Leloa, irudia, arropa eta bestelako zehaztasunak ezagutzeko egin berri den ekitaldiak utzi dizkigun bi datu aipagarri hasteko; batetik, Kiroldegira gerturatu den jendetza. Ehunka lagun. Eta adi, ez baita nolanahikoa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrak Kilometroetan “gattunk!”

By on 2014-11-29 in #Kilometroak15 with 0 iruzkin

Aireratu dira sekretuak; badugu Kilometroak 15 ekimeneko leloa eta irudia. Eguerdian aurkeztu dituzte, Udarregi Ikastolako eraikin berrian. “Gattunk!”, horixe duzue hurrengo ikastolen aldeko jaialdirako leloa. Erakargarria, herrikoia, gertukoa eta parekidea, leloaren amaierako n eta k hizkiek adierazten duten moduan. Hauxe, datorren urtebete honetan, sarri ahotan erabiliko dugun hitza. Usurbildarrak jada, Kilometroetan “Gattunk!”. Sortzaileak, etxekoakEtxean, etxekoek sortua da […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mariaje Imaz, Udarregiko zuzendaria: “Ikastolaren hasieran egon zen ilusio berberera hurbildu gaitu”

By on 2014-11-29 in #Kilometroak15 with 0 iruzkin
Mariaje Imaz, Udarregiko zuzendaria: “Ikastolaren hasieran egon zen ilusio berberera hurbildu gaitu”

Bi helburu nagusi izango ditu, gaur aurkeztu den Kilometroak 15 ekimenak. “Udarregi Ikastolako eraikin berriaren finantzaketa eta eraikin honetan lantzen den hezkuntza proiektu pedagogikoa ezagutzera eman eta sakontzea”, Mariaje Imaz ikastolako zuzendariak nabarmendu duenez. Azpiegiturei dagokienez, aipatu moduan, eraikin berria ordaindu eta bertan duten frontoia estaltzeko laguntza bildu nahi dute.  “Erronka handia da”, zioen zuzendariak. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Xabier Alustiza, Udarregi Ikastolako lehendakaria: “2015eko urriaren 4an Usurbilen izango gattunk!”

By on 2014-11-29 in #Kilometroak15 with 0 iruzkin
Xabier Alustiza, Udarregi Ikastolako lehendakaria: “2015eko urriaren 4an Usurbilen izango gattunk!”

Urtean zehar egingo diren ekimenetarako, baina batez ere 2015eko urriaren 4an Usurbila etortzeko gonbita luzatu du Xabier Alustiza Udarregi Ikastolako lehendakariak, Kilometroak15 ekimenaren aurkezpen ekitaldian. “Gipuzkoar guztiei, euskaltzale guztiei, eskatuko dizuegu, tartetxo bat egiteko zuen agendan. 2015eko urriaren 4an Usurbilen espero zaituztegu. Hemen izango gattunk!”, adierazi du, ekimeneko leloa ahotan hartuta. Kanpotik datozenek hain zuzen, hemen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.