Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa uztaila, 2014

Igande honetan, Mami Sakato organojolearen kontzertua

By on 2014-07-31 in Kultura with 0 iruzkin
Igande honetan, Mami Sakato organojolearen kontzertua

Igande honetan, abuztuak 3, Mami Sakato japoniarra arituko da Salbatore elizan. 20:00etan hasiko da saioa. “Mami Sakato japoniarra, Widor, Litaize edo Messiaen bezalako konpositore frantses handien lanekin dator Donostiako Musika Hamabostaldira”, ziklo honen baitan arituko da hain zuzen Sakato Usurbilen.

Jarraitu Irakurtzen »

Autobus zerbitzua hobetzeko konpromisoa hartu du Foru Aldundiak

By on 2014-07-30 in Hirigintza, Jendartea with 0 iruzkin
Autobus zerbitzua hobetzeko konpromisoa hartu du Foru Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak inoizko parte-hartze prozesu zabalena egin du Gipuzkoako bost eskualdetan autobus zerbitzuak berritzeko eta parte hartze prozesu horretan ekarpen eta iritzi asko jaso zituen: 3.300 ekarpen lehenengo fasean eta ia 2.000 bigarrenean. Horietako asko kontuan hartuta, izan ere %75 inguru kontuan hartu dira, lehiaketara atera ditu autobus zerbitzu berriak ezartzeko emakidak. Gaur bertan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aitzaga libre uzteko eskatu dute hainbat lagunek

By on 2014-07-30 in Politika with 0 iruzkin
Aitzaga libre uzteko eskatu dute hainbat lagunek

Gaur arratsaldean Auzitegi Nazionalaren erabakia jakin eta berehala, elkarretaratze deiak egin dira herri askotan. Usurbilen, lagun asko batu dira Mikel Laboa plazan. “Aski da, epaiketa politikorik ez. Aitzaga libre” zioen Sortuko kideek zabaldu duten pankartak. Espainiko Auzitegi Nazionalak erakunde terroristarekin kolaboratzea edo parte hartzea egotzita, hogei lagun zigortu ditu espetxera, herriko tabernen bidez ETA finantzatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gipuzkoako konposta Ekoguneko baratze ekologikoetan erabiliko da

By on 2014-07-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Gipuzkoako konposta Ekoguneko baratze ekologikoetan erabiliko da

Kutxa-Ekoguneak eta Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak hitzarmen bat sinatu dute, materia organikoaren bilketaren eraginez lortzen den konposta ongarri natural bezala erabiltzeko Baratze Parke Sarea osatzen duten 668 baratze ekologikoetan. Hitzarmen honen ondorioz Baratze Parkea Sarearen erabiltzaileek lurzorua mimatzeko eta barazkiak elikatzeko behar adina konpost izango dute eskura, eta bide batez, hondakin organikoen zikloari itxiera emango zaio, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herriaren etorkizuna denon artean eraikitzeko gogoa

By on 2014-07-30 in Hirigintza, Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Herriaren etorkizuna denon artean eraikitzeko gogoa

Etorkizuneko Usurbil marraztera goaz”, hauxe irailetik aurrera sarritan entzungo dugun aldarria. Gogoan izan baita, sigla hauek: HAPO. Uda ostean ezaguna egingo zaizue HAPO edo Hiria Antolatzeko Plan Orokorra. Udalak plan hau herritarrekin batera diseinatu edo marraztu nahi du, abian jarriko duen “Usurbil, oraina da geroa” izeneko parte hartze prozesu berri baten bidez. Egitasmo honen erronka […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santio jaiak, azken txanpan

By on 2014-07-28 in Aisia, Kultura with 0 iruzkin
Santio jaiak, azken txanpan

Gaurko Umeen Eguna eta gero, atseden txiki bat hartuko dute bihar Zubietan. Baina laster nagusituko da berriz ere jai giroa. Asteazkenean, Gaupasa Egunean, goizaldera arte dantza egiteko aukera izango da eta ostegunean San Inazio Egunarekin amaituko dira Zubietako festak. Eta Biharamunean, San Estebango festak hasiko dira. Beraz, festazaleek zorioneko egunak dituzte begibistan. Uztailak 30 asteazkena […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pirinioetako irteera, argazkitan ikusgai

By on 2014-07-28 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Pirinioetako irteera, argazkitan ikusgai

Uztailaren 12an eta 13an, Pirinioetan izan ziren Andatza mendi taldeko lagunak. Joateko aukera izan ez genuenok, ibilbidean zehar eginiko argazkiekin gozatzeko aukera dugu orain. “Estaubéko bailaratik Gavarniera egindako ibilbidearen eta Taillón 3.144 m mendiaren igoerako argazkien albumak ikusgai dituzu, www.andatza.com web orrialdean”, Andatza Mendizaleen Kirol Klubetik aditzera eman digutenez. Hauxe argazki bilduma ikusteko ESTEKA zuzena.

Jarraitu Irakurtzen »

Hamar Zubeldia

By on 2014-07-28 in Kirola with 0 iruzkin

Hamar, bai, Hamar Zubeldia. Baten batek pentsatuko du erratu egin garela goiburuan. I bat falta zaiola izenari. Ba ez. Nahita ipini dugu horrela: Hamar Zubeldia. Aurtengoarekin, bosgarrenez lortu duelako Tourreko hamar onenen artean sartzea.  Balentria, gutxiren esku dagoena. Atzerakoei baino, aurrerakoei begira zela aitortu zuen Tourreko azken erlojupekoaren atarian. Zuzen zebilen Haimar Zubeldia (Trek) usurbildarra. Bi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.