Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa ekaina, 2014

Lau bikote saritu, Santixabeletako Pala Txapelketan

By on 2014-06-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Lau bikote saritu, Santixabeletako Pala Txapelketan

Saritu talde handi batekin amaitu berri da hastear ditugun jaien atarian, azken asteotan jokatu den Santixabeletako Pala Txapelketa herrikoia: Emakumezkoen Pala TxapelketaTxapeldunak: Miren eta Mirian.Txapeldun ordeak: Alaitz eta Leire. Gizonezkoen Pala TxapelketaTxapeldunak: Enrike eta Jon.Txapeldun ordeak: Xabier eta Haritz. Zorionak denoi!                

Jarraitu Irakurtzen »

Kaxkoa itxuraldatzen hasia, Santixabelak hasteko 24 ordu falta diren honetan

By on 2014-06-30 in Aisia, Jendartea with 0 iruzkin

Gure Aste Nagusi partikularra hasteko egun bat baino ez da geratzen, eta prestaketa lanek abiada bizia hartuko dute datozen orduotan. Adi, Kaxkoa jada, jaietarako apaintzen hasia baita. Anbulatorioko aparkalekua itxita dago, eta laster batean, bertara igotzeko bide bazterrean ere ezingo da aparkatu. Atrakzio parke gunea izango da aurten ere, osasun etxe ataria. Dagoeneko jolas parkeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Pala txapelketako finalak, 17:30etatik aurrera frontoian

By on 2014-06-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Pala txapelketako finalak, 17:30etatik aurrera frontoian

Nortzuk izango ote dira aurtengo txapeldunak? Ordu batzuetan argituko da dena. Santixabelen astea girotzen hasteko, pala txapelketako finalak astelehen honetan, arratsaldeko 17:30etatik aurrera frontoian, ezinduen erakustaldiarekin batera. Memoria freskatzeko, hona hemen iazko pala txapelketako irabazleak, emakumezko zein gizonezkoen mailan:              Kirol agenda zabalaAbiatzear ditugun Santixabeletarako kirol hitzordu ugari igandera arte. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Uztailaren 1a, Santixabeletako XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna

By on 2014-06-30 in Aisia with 0 iruzkin

Interesdunek astearte hau, uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak, Usurbilgo Udal erregistroan. Ekimenean parte hartzeko baldintzak, aurreko urteetakoak dira:-Epea: uztailak 1, asteartea.-Usurbildarra izatea.-6-10 bertso artean idaztea.-Gaia librea.-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.-Lanak helbide honetara bidali: XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa, Joxe Martin Sagardia Enparantza, 20170 Usurbil. Epaimahaikoen erabakiaren  berri, larunbatean Parte hartzaileen artean, epaimahaiak hautaturiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santixabeletako Haurren Eguneko ginkanarako izen ematea, 19:00etan Kiroldegian

By on 2014-06-30 in Aisia with 0 iruzkin

Umeen Eguneko ginkanarako izena eman ez dutenek, horretarako aukera dute oraindik. Astelehen honetan, ekainaren 30ean arratsaldeko 19:00etan Oiardo kiroldegian. Horra hurbildu behar dute 6 eta 12 urte arteko haurren gurasoek. Izen-ematea doan da, nola ez. Uztailaren 3an da Umeen EgunaIkastolatik antolatu dira uztailaren 3ko Umeen Egunerako ginkana taldeak. Baina izango da Udarregi ikastolan ikasten ez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bularreko minbizia prebenitzeko solasaldia, 17:30etan Potxoenean

By on 2014-06-30 in Jendartea with 0 iruzkin
Bularreko minbizia prebenitzeko solasaldia, 17:30etan Potxoenean

Kattalin bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako emakumeen elkarteak eta Usurbilgo Udaleko gizarte zerbitzuen sailak antolaturiko hitzaldia, bularreko minbizia prebentzioaren ingurukoa izango da. Kattalin elkarteko lehendakari Charo Beobidek eta Arrate Plazaola medikuak parte hartuko dute, astelehen arratsalde honetan, 17:30etan Potxoenean hasiko den hitzaldian. Odol ematea, jaien osteanBi hilean behin, hilabeteko lehen astelehenetan izaten da odola emateko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udako ordutegiak indarrean, herriko hainbat udal zerbitzuetan

By on 2014-06-30 in Jendartea with 0 iruzkin
Udako ordutegiak indarrean, herriko hainbat udal zerbitzuetan

Uztaila eta abuztuari begira, urte garai honetara egokitu dituzte hainbat udal zerbitzuetako ordutegiak. Adi, aldaketa hauei: -Oiardo Kiroldegia, uztaila eta abuztuan: Lan egunetan: 7:00-13:00 eta 17:00-21:00. Larunbatetan: 9:00-13:00. Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00. Itxiera egunak: uztailak 2, 3 eta abuztuak 1-24 artean. -Garbigunea, uztailaren 15etik irailaren 15era:Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00. Arratsaldetan itxita.Larunbatetan: 9:00-13:30. -Sutegi udal liburutegia, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Olatz, Patxi eta Xomorro, etxean nahi dituzte usurbildarrek

By on 2014-06-27 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Olatz, Patxi eta Xomorro, etxean nahi dituzte usurbildarrek

Ekaineko azken ostiralean ere herritarrak plazara irten dira, euskal preso eta iheslarien eta euren senideen eskubideak behingoz errespetatuak izan daitezen eskatzera. Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak deituta, Mikel Laboa plazan burutu den mobilizazioa berezia izan da oraingoan. Bost urte bete baitziren aste hasieran, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga atxilotu zituztenetik.  Olatz, Patxi eta Xabier Aranburu “Xomorro” […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.