Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa maiatza, 2014

Aitzaga Elkarteko 20. urteurreneko erakusketen irekiera 18:30etan

By on 2014-05-31 in Kultura with 0 iruzkin
Aitzaga Elkarteko 20. urteurreneko erakusketen irekiera 18:30etan

Bi lekutan zabalduko ditu erakusketak, ekainaren 5ean 20 urte beteko dituen elkarteak; Sutegiko aretoan, eta Aitzaga Elkarteko egoitzan bertan. “Euskal Herriko 1.200 pegatina, kartel historikoak eta 20 urteotako hainbat pasarte jasotzen dituzten argazkiak” bilduko dituzte erakusketok. Lehen egunean, larunbatean bertan, pegatinen jabeak bere bildumaz azalpenak eman eta bitxikeriak kontatuko ditu. Erakusketok arratsaldez egongo dira zabalik, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ekainaren 8ko giza-katean eta autobusetan izen emateko aukera afalaurretik, Gure Esku Dago taldekoen mahaian

By on 2014-05-31 in Jendartea with 0 iruzkin

Astebete ekainaren 8rako, astebete erabakitze eskubidearen aldeko giza-kate historikorako. Azken txanpa honetan, giza-katerako eta autobusetarako izen emate mahaia jarriko du Gure Esku Dago taldeak asteburu honetan, frontoi inguruan: Maiatzak 31, larunbata19:00-21:00 Informazio eta izen emate mahaia frontoi inguruan. Ekainak 1, igandea12:00-14:00 Informazio eta izen emate mahaia frontoi inguruan.Oharra: autobusetan izen emateko azken eguna. Zerrendak, Bordatxon, Aitzagan, Lizardin […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kantu-dantza jira 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta

By on 2014-05-31 in Kultura with 0 iruzkin
Kantu-dantza jira 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta

Larunbat honetan, maiatzak 31, 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuko da, Dantza eta Kantu Taldeek elkarlanean antolaturiko hitzordua. Abestu eta dantzatzeko aukera egongo da.

Jarraitu Irakurtzen »

“Usurbil Dantzan” argitalpen berria, kalean

By on 2014-05-30 in Kultura with 0 iruzkin

Usurbilgo historia zati garrantzitsu bat liburu batean bildua dago, gaurtik herritar ororen eskuragarri; “Usurbil Dantzan. Usurbilgo Dantza-Taldearen historia 1975-2013”. Hiru herritarrek, Maider Errasti Amianok, Axier Otegi Iribarrek eta Ion Markel Saez de Urabain Iparragirrek azken urtebete honetan mamitzen joandako proiektua aurkeztu dute gaur, txiki geratu den Sutegiko erakustaretoan. Abiapuntutik labetik atera arte, liburuaren elaborazio prozesuaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azken ostiraleko elkarretaratzetik, ekaineko hitzorduei begira

By on 2014-05-30 in Jendartea, Politika with 0 iruzkin
Azken ostiraleko elkarretaratzetik, ekaineko hitzorduei begira

Euskal preso eta iheslarien eskubideak errespetatzea eskatu dute beste behin, maiatzeko azken ostiral honetan, Mikel Laboa plazan burutu den elkarretaratzean. Mobilizazio amaieran, ekainera begira jarri dira hitzorduko deitzaileak. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko hiru deialdi finkatuak daude datorren hilerako: Ekainak 14, larunbata“Giza eskubideak, bakea, konponbidea” manifestazioa Baionan. Informazio gehiago: nierebanoa.org edo herriaduguarnas.org Ekainak 15, igandea12:00 Euskal preso […]

Jarraitu Irakurtzen »

Areto futboleko lehen fasea, azken txanpan

By on 2014-05-30 in Aisia, Kirola with 0 iruzkin
Areto futboleko lehen fasea, azken txanpan

Udaberriko ostiral gauetan ikusmina nagusi berriz ere, Usurbilgo Gaztetxeak antolatu duen futbito txapelketari esker. 4. jardunaldi eguna dugu ostiral gau parte hau. Gogoan izan, txapelketako lehen fase honetan bost jardunaldi ospatuko dira. Ondoren, lehen lau taldeak hurrengo faserako sailkatuko dira. Beste ligaxka bat jokatuko dute eta lehen bi sailkatuek, beranduenez, Santixabelen atarian ospatuko den final […]

Jarraitu Irakurtzen »

Euskarazko literatura topaketa III: Mussche. Beste behin, zoragarri!

By on 2014-05-30 in

Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian, hamar lagun, Pako Aristi gidari lanetan, Kirmen Uriberen Mussche eleberriaren dozena bat ale mahai gainean, gaileta batzuk ere bai…eta aipaturiko liburuaz jarduteko         gogo bizia; horiek osagaiak. Gerraren gordintasunaz jardun genuen, Espainiako guda zibileko haurrez, II mundu gerraz eta honen aurkako erresistentziaz, liburua irakurri arte guztiontzat ezezaguna zen Robert Mussche itzultzaile belgiarraz […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hondakinen bilketa zerbitzuagatik norberak berea ordaintzea eskatu dute, San Markoko sei udalek

By on 2014-05-30 in Ingurumena, Jendartea with 0 iruzkin
Hondakinen bilketa zerbitzuagatik norberak berea ordaintzea eskatu dute, San Markoko sei udalek

Haserre erantzun dute, Usurbil, Hernani, Astigarraga, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo udalek, asteartean San Marko Mankomunitateko lehendakari Denis Itxasok hedabideen aurrean eginiko adierazpenei. Agerraldi hartan, atez atekoa indarrean duten sei udal hauei hondakinen gaikako bilketari trabak jartzea leporatzen zien Itxasok. Hitz hauen aurrean, birziklatze-tasa %70-80raino igotzea lortu duten sei udalok prentsa ohar bidez adierazi dutenez, “Denis […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.