Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa apirila, 2014

Hurrengo mahaia, maiatzaren 4 igandean

By on 2014-04-30 in

400 Baietz! erronka osatu genuenetik isil antzera ibili gara Usurbilgo Gure Esku Dagoko taldea, baina ez pentsa lokartuta gaudenik! Orduek, egunek, azkar egiten dute aurrera, eta gero eta gutxiago falta da ekainaren 8rako, eta gu ere martxan gaude! Igande eguerdian kaxkoan izango garela jakinarazteko doa mezu hau; 12:00etatik aurrera jarriko dugu mahaia. Metroak erosteko, edozein […]

Jarraitu Irakurtzen »

Maiatzak 1, Langileen Eguna: langile mugimendua Euskal Herrian (zenbait gomendio)

By on 2014-04-30 in

Begira, begira!

Jarraitu Irakurtzen »

Eskubaloi senior taldeen igoera faseak, Usurbilen jokatzea baimendu du Espainiako Federazioak

By on 2014-04-30 in Kirola with 0 iruzkin
Eskubaloi senior taldeen igoera faseak, Usurbilen jokatzea baimendu du Espainiako Federazioak

Berri ezin hobea Usurbil Kirol Elkarteko kideentzat eta baita noski, zaletuentzat ere. Senior mutilen eta nesken igoera faseak etxean jokatzeko, eskubaloi taldeen bilguneak eginiko eskaera aintzakotzat hartu berri du Espainiako Federazioak. Honenbestez, maiatzaren 16-18ko asteburuan jokatzekoak diren estatu mailako txapelketok Oiardo Kiroldegian ospatzeko baimena du Usurbil Kirol Elkarteak. Aurrerago emango dute txapelketa historiko hauen inguruko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Maila igoerari begirako preferenteen futbol taldearen neurketa erabakiorra, larunbatean Haranen

By on 2014-04-30 in Kirola with 0 iruzkin
Maila igoerari begirako preferenteen futbol taldearen neurketa erabakiorra, larunbatean Haranen

Partida garrantzitsua, larunbat arratsaldeko 16:30etatik aurrera jokatuko dute Haranen, Sanpedrotarra taldekoen aurka. Usurbil FT-tik berri eman dutenez, “igoera gertuago izateko final handi bat gainditu beharko dute Sanpedrotarra taldearen aurka. Zaleen laguntza ere ezinbestekoa izango da. Beraz animatuuu!!!! Atera zuen jantzi gorriak armairutik eta gerturatu Haranera herriko mutilak animatzera. Ea guztion artean partida irabaztea lortzen dugun!!!!! Zorten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Maiatzaren lehenean, kalera irtetera deitu dute LAB-ek eta Ernaik

By on 2014-04-30 in Ekonomia, Jendartea with 0 iruzkin
Maiatzaren lehenean, kalera irtetera deitu dute LAB-ek eta Ernaik

Eskualdeko manifestazioa deitu du LAB sindikatuak, ostegun honetan, maiatzaren 1eko Langileen Nazioarteko Egunean. Eguerdiko 12:00etan abiatuko da Hernaniko Gudarien Plazatik. Ondoren, ekitaldia deitu dute Ezkiaga pasealekuan (Tilosetan). Bizi dugun egoera gainditzeko irtenbide propio bat proposatzen du LAB sindikatuak; burujabetza politiko, ekonomiko eta soziala. “Guri dagokigu erabakitzea nola sortu, banatu eta antolatu nahi dugun aberastasuna Euskal […]

Jarraitu Irakurtzen »

Hauteskunde mahai bat gutxiago Kalezarren, maiatzaren 25eko hitzorduan

By on 2014-04-30 in Politika with 0 iruzkin
Hauteskunde mahai bat gutxiago Kalezarren, maiatzaren 25eko hitzorduan

Aginagako Herri Ikastetxean, Santuenea Elkartean, Zubietako Lanbide Eskolan eta Kalezarko Haur Eskolan mahai bana, eta beste hiru mahai jarriko dituzte Udarregi Ikastolan, maiatzaren 25ean ospatuko diren hauteskunde europarren egunean. Zazpi gune guztira, azken hauteskunde deialdian baino bat gutxiago, Espainiako Gobernutik aplikatu dituzten murrizketen eraginez.  Usurbilen, mahai kopurua zortzitik zazpira jaistearen ondorioak Kalezarren nabarituko dituzte. Orain […]

Jarraitu Irakurtzen »

San Marko Mankomunitateko aurrekontuen aurka, auzi-errekurtsoa aurkeztuko du Udalak

By on 2014-04-30 in Ekonomia, Politika with 0 iruzkin
San Marko Mankomunitateko aurrekontuen aurka, auzi-errekurtsoa aurkeztuko du Udalak

Abokatu eta prokuradore bana izendatu ditu Usurbilgo Udalak, San Marko Mankomunitateak 2014rako aurkeztuak dituen aurrekontuen aurkako auzi-errekurtsoan aritzeko. Erabaki honen berri atzoko osoko bilkuran eman zuen gobernu taldeak. Amaitu berri diren oporren aurretik iragarri zuen ordea Usurbilgo Udalak, Hernani, Astigarraga, Pasaia, Lezo eta Oiartzungo udalekin batera, auzitegietara jo zutela, San Markok aurkezturiko aurrekontuei helegitea jartzera. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Izeberg taldearen “Lehenengo ilaran”

By on 2014-04-30 in Kultura with 0 iruzkin

Izeberg taldeak “Lehenengo ilaran” kantua aurkeztu zuen Gazteako XXIII. Maketa Lehiaketara. Finalera pasa dira honako kantuarekin. Iturria: EITB

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.