Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa martxoa, 2014

Gaur amaitzen da logo eta lelo idei zaparrada

By on 2014-03-31 in

Kilometroak 2015 Usurbilen izango da eta Udarregin logotipo eta lelo bila gabiltza. Bidali ideiak usurbilkilometroak@udarregi.com

Jarraitu Irakurtzen »

Oporretarako aisialdi eskaintzan izen emateko aukera dute haur eta gazteek

By on 2014-03-31 in Aisia with 0 iruzkin
Oporretarako aisialdi eskaintzan izen emateko aukera dute haur eta gazteek

Apirilaren 11n izango dute gehienek, azken klase eguna. Hortik aurrera, bi asteko oporraldia, apirilaren 28ra arte. Tarte horretarako, Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak txokoak antolatu ditu. Izen ematea ixtear dute. Usurbilen berriz, Gaztelekuak hiru ekintza antolatu ditu. Eta Usurbil Futbol Taldeak txokoak. Ekimen guztion berri segidan. Aginagako ludoteka, oporretan zabalik Eskola Txikiko Guraso Elkarteak txokoak […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Faustinarekin munduratuz” antzezlana asteazkenean, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean

By on 2014-03-31 in Kultura with 0 iruzkin
“Faustinarekin munduratuz” antzezlana asteazkenean, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunean

“Faustinarekin munduratuz” izeneko antzezlana eskainiko du Eneko Etxebarrietak, asteazken arratsaldean, 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. 4-8 urte arteko haurrei zuzenduriko emanaldia, “Etxeberrietak 4 urteetan zehar munduari bira ematen izan zituen abentura eta esperientzetan oinarritzen da. Bidaia honetan 46.000 kilometro egin zituen pedalei eraginez, 32 herrialdetan. Eneko eta Faustinak, bere txirringak, (txirrinaren bidez hitz egiteko ahalmena duenak) haurrak telebista […]

Jarraitu Irakurtzen »

Susmo taldekoen itzulera kontzertua, larunbatean Akerra Gaztetxean

By on 2014-03-31 in Kultura with 0 iruzkin

Xabier Linazasorok (ahotsa), Danel Santxezek (baxua), Ander Aizpuruak (gitarra), Axier Fernandezek (gitarra) eta Andoni Castrok (bateria-jolea) osaturiko taldea oholtza gainera itzulia da, zenbait emanaldi eskaintzeko. Larunbat honetan, apirilak 5, Akerra Gaztetxean joko dute, gauerditik aurrera. Metal eta rock gogorraren artean mugitzen zen boskoteak, herriko beste talde batekin partekatuko du Txokoaldeko oholtza gaina; 3P4 taldearen kontzertua […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santixabeletako Jai Batzordearen bilera, 18:00etan Potxoenean

By on 2014-03-31 in Kultura with 0 iruzkin
Santixabeletako Jai Batzordearen bilera, 18:00etan Potxoenean

Uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren jaiak antolatzen jarraituko dute, Jai Batzordearen bueltan biltzen diren herri eragileetako ordezkariek. Aipaturikoa, festak prestatzen segitzeko urteko bigarren hitzordua, astelehen honetan, martxoak 31, 18:00etan Potxoenean. Laster gainera, Santixabelen berri emango duen egitaraua diseinatzeko lehiaketa deituko dute. Eta honekin batera, iaz egin zuten bezala, herriko festetarako txupinazorako proposamenak biltzeko ekimena ere […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kilometroak 2015erako logotipo eta leloak, ikastolara helarazteko azken eguna

By on 2014-03-31 in Euskara, Hezkuntza with 0 iruzkin
Kilometroak 2015erako logotipo eta leloak, ikastolara helarazteko azken eguna

Astelehen hau dugu, hurrengo urtean Usurbilen ospatuko den ikastolen aldeko jaialdirako lelo eta logotipoak sortu eta Udarregi Ikastolara bidaltzeko azken eguna. Zuen proposamenak idazkaritzan utzi ditzakezue edota helbide honetara bidali: usurbilkilometroak@udarregi.com “Animatu zaitezte eta parte hartu ideien zaparradan! Ikastolak plazer handiz jasoko ditu!”, berri eman dute, 2015. urteko Kilometroak antolatzen hasiak diren Udarregi Ikastolako kideek. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol agendan

By on 2014-03-29 in Kirola with 0 iruzkin
Futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol agendan

Usurbil FT eta Usurbil Kirol Elkarteko taldeek larunbatean jokatuko dituzte etxeko neurketa gehienak, Haranen eta Oiardo Kiroldegian hurrenez hurren. Baina badira herritik kanpora doazen zenbait kirolari ere. Usurbil Kirol Elkarteko bi kide gonbidatu ditu Gipuzkoako eskubaloi selekzioak, igande honetan, martxoaren 30ean, 9:45etatik aurrera Donostiako La Salle Kiroldegian egingo den entrenamendu saiora; Julen Nazabal eta Koldo Diaz, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Soinurbilen berri, ETB1n

By on 2014-03-29 in Hezkuntza, Kultura with 0 iruzkin

Astelehenean hasi zen eta igandean amaituko da Soinurbil, Zumarte Musika Eskolak antolatzen duen Musika Astea. Atzo, ETB1eko Euskal Herria Zuzenean saioan Soinurbili buruzko erreportaje bat eskaini zuten. Hauxe.

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.