Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Etenaldia asteburuko futbol eta eskubaloi neurketetan

By on 2014-02-28 in

Inauteriak tarteko, asteburuan Haranen eta Oiardo Kiroldegian ez da partidarik jokatuko. Bai ordea Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioaren zenbait entrensamendu saio. Oiardon. Usurbil Kirol Elkarteko zenbait jokalari deitu dituzte Usurbilgo zein Gipuzkoako beste zenbait udalerrietan ospatuko diren prestakuntza saioetara.

Gainerakoan, bi kirol hitzordu ostiral honetarako; Udaberri Txapelketari loturiko pilota partidak jokatuko dira Aginagako frontoian, iluntzeko 20:30etan hasita. Lehenago, 19:00etatik aurrera Potxoenean, eskubaloiari loturiko hitzaldia.

Presio egoeretan, erabaki beharra
Eskubaloiko Euskal Federazioak, Usurbil Kirol Elkartearekin batera hitzaldia antolatu dute ostiral arratsalde honetarako, 19:00etan Potxoenean, eskubaloian presio egoeretan erabakiak hartzearen inguruan. Gai honi buruz jardungo du kirol jarduera honetan aditua den Ainhoa Azurmendi psikologoak. Epaileen formazioari loturiko saioa da. Ekitaldia honenbestez, bereziki epaileei zuzendua egon arren, jokalari eta entrenatzaileen interesekoa ere izango dela iragartzen dute, “hauek ere egoera zailetan erabakiak hartu behar baitituzte”.

Antolakuntzatik hitzaldiaren nondik norakoen berri eman dute; “Epaileek ez dute soilik prestakuntza fisiko eta tekniko bikaina behar, baita prestakuntza psikologiko on bat ere, nahiz askotan nahikoa denbora ez zaion eskaintzen. Epailea, jokoaren zati integral gisa, erabakiak hartu beharrean aurkitzen da, presio egoeratan edo aldekoa ez den giroan askotan”. Presiook nola eragiten duten eta erabaki zuzenena hartzeko presio hori nola alboratu, horretaz jardungo dute ostiral arratsaldean Potxoenean. Herrialde mailako federazioek eskubaloiko Euskal Federazioarekin elkarlanean, epaileen formaziorako hilero antolatzen dituzten hitzaldien baitan deitu dute Usurbilgo hitzordua.

Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzeko deituak
Eskubaloi jardunaldirik ez da izango asteburuan, baina Usurbil Kirol Elkarteko jokalari mordoa deitu dute, Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzera. Prestakuntza saio hauetako batzuk, Oiardo Kiroldegian egingo dira:

Martxoak 1, larunbata
9:45 Jubenil neskak Donostiako Gaska Kiroldegian: Ane Encina, Olatz Uli, Natali Izagirre, Maider Zubelzu, Paloma Huguet eta Leire Furundarena.
9:45 Infantil neskak Oiardo Kiroldegian: Enara Egizabal, Naia Marcos eta Maria Elosegi.
11:15 Kadete neskak Oiardo Kiroldegian: Estitxu Berasategi, Ane Irazabal eta Eider Makazaga (infantil mailan).
11:45 Kadete mutilak Donostiako Gaska Kiroldegian: Unai Lejardi.

Martxoak 2, igandea
9:45 Infantil neskak Oiardo Kiroldegian: Enara Egizabal, Naia Marcos eta Maria Elosegi.
10:45 Kadete neskak Ordiziako Majori Kiroldegian: Estitxu Berasategi, Ane Irazabal eta Eider Makazaga (infantil mailan).

PILOTA
Ordua: 20:30.
Tokia: Aginagako frontoia.

Neurketak:
Paleta goma nagusiak 2.maila:
Usurbil (Josu Arruti-Xabier Murua)-Alde Zaharra 1

Paleta goma nagusiak 1.maila:
Usurbil 2 (Xabier Errasti-Haritz Urdanpilleta)-Aia

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.