Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Ekainaren 8ko giza-katean izen emateko aukera igandean

By on 2014-02-28 in

Usurbilgo Gure Esku Dago bilguneak, informazio mahaia jarriko du frontoi inguruan, igande eguerdi partean. Gogoan izan, giza-katean parte hartzeko norberak, Durango eta Iruñea lotuko dituen ibilbideko metro bat erosi beharko duela, 5 eurotan. Usurbilen 400 herritar biltzeko erronka finkatua dago. Atxikimendua adierazi duten herritarren zerrenda Sutegiko erakusketa aretoan dago ikusgai.

Gure Esku Dago Eguna, martxoaren 22an
Ekainaren 8an, Durango Iruñearekin lotuko duen erabakitze eskubidearen aldeko giza-katea girotzen dabil Gure Esku Dago bilgunea. Herritarrekin ondoko argazkia atera zuten hilabete hasieran, azken asteotan informazio mahaia ere jarri dute, baita zenbait kirol ekimen antolatu ere. Hitzordu berri bat finkatu dute, martxoaren 22rako;  larunbat horretan, Gure Esku Dago Eguna ospatuko da Usurbilen.

Momentuz, egitaraua lotzen dabiltza. Baina aurreratu dutenez, eguerdi partean musika emanaldi sorpresa izango omen dugu frontoi inguruan. Gau partean, afaria Usurbilgo Gaztetxean eta ondoren, bertso musikatuak. Afaritarako txartelak, datorren astelehenetik aurrera salgai jarriko dituzte 13 eurotan, Txapeldun, Artzabal, Antxeta, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan.

Afaritarako menua lotua dute: entsaladilla errusiarra, biribilkia saltsan, ijito besoa, edaria eta kafea. Afalosteko bertso musikatuen saioan parte hartuko dutenen zerrenda ere osatua dago jada; Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Iñigo Mantzisidor (Mantxi) eta Manex Mujika bertsolariak. Eta Ixak (kitarra) eta Gari (biolina) musikariak. Gai jartzailea: Haritz Casabal. 

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.