Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa otsaila, 2014

Inauterietako ikuskizun bikaina, dantzari apartak ditu Udarregi Ikastolak

By on 2014-02-28 in
Inauterietako ikuskizun bikaina, dantzari apartak ditu Udarregi Ikastolak

Koreografia biziak, mozorro koloretsuak, eta beste behin, ordu eta erdiko ikuskizuna prestatzeko atzean dagoen prestaketa lan handia agerian geratu da aurten ere, Udarregi Ikastolako ikasle eta irakasleek Oiardo Kiroldegian goizean eskaini duten inauterietako ikuskizunean. Ekitaldi honetako epaile bihurtu ohi dira, ikasleak ikustera joandako senide, lagun eta herritarrak. Eta aurtengoan ere, HH, LH eta DBHkoek jaso […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil, mozorrotu eta denboran atzera egiteko prest

By on 2014-02-28 in
Usurbil, mozorrotu eta denboran atzera egiteko prest

Jantziei azken ukituak ematen ariko zarete honez gero. Edo janzteko prest izango zarete agian. Azken osagarriren bat falta bazaizue mugi, ordu gutxi batzuk baino ez baitira geratzen Usurbilgo Inauteri Festarako. Larunbat honetan, ehunka urte atzera egingo dugu; Erdi Aroraino. Pentsa, zer nolako pertsonai eta mozorroak agertuko diren Kaxko ingurura. Guztiak erretratatzeko modukoak ziur.  Eguerdian hasiko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Esku bete lan tabernariek, Inauteri Festa eta Tipi-Taparekin

By on 2014-02-28 in
Esku bete lan tabernariek, Inauteri Festa eta Tipi-Taparekin

Asteburu mugitua datorkie Hurbilago Elkarteko kide diren Txapeldun, Artzabal, Xarma, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernei. Larunbatean Erdi Aroko Inauteri Festan murgilduko dira eta biharamunean, Tipi-Taparen hamahirugarren edizioa ospatuko dute. Asteburu honi begirako prestaketetan aritu dira tabernariak; eurak Erdi Aroz nola mozorrotu eta taberna ere nola dekoratu, lanotan. Emaitza, larunbat honetan, martxoaren 1ean ikusi ahal […]

Jarraitu Irakurtzen »

Garapen bidean diren herrietako hizkuntzak normaltzen lagunduko du Udalak

By on 2014-02-28 in
Garapen bidean diren herrietako hizkuntzak normaltzen lagunduko du Udalak

Horretarako, ondoko argazkian ageri den moduan, Garabide elkarteko lehendakari Andoni Barreñak eta Usurbilgo Udaleko alkate Mertxe Aizpuruak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian, udalbatza aretoan. “Hitzarmenaren bidez, Usurbilgo Udalak 6.000€ko dirulaguntza bideratuko dio 2014 eta 2015 urtean. Garabidek berriz, munduko hizkuntzen biziberritze proiektuak indartzen lagunduko du. Modu intentsiboan, kitxua, nasa, nahuatl eta kaqchiquel herrienak eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azken ostiraleko elkarretaratzea, 20:00etan Mikel Laboa plazan

By on 2014-02-28 in
Azken ostiraleko elkarretaratzea, 20:00etan Mikel  Laboa plazan

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu dute ostiral honetrakol. Gaur iluntzeko 20:00etatik aurrera mobilizatzeko deia egina dago, Mikel Laboa plazan. “Preso eta iheslarien ekarpena konponbidean”, solasaldia martxoaren 6anIazko ekainaren 15ean Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak eta abenduaren 28an, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak urte luzeetako gatazka politikoaren konponbiderako bide-orriak ezagutzera eman zituzten. “Bi ekarpen horien dimentsio […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ekainaren 8ko giza-katean izen emateko aukera igandean

By on 2014-02-28 in
Ekainaren 8ko giza-katean izen emateko aukera igandean

Usurbilgo Gure Esku Dago bilguneak, informazio mahaia jarriko du frontoi inguruan, igande eguerdi partean. Gogoan izan, giza-katean parte hartzeko norberak, Durango eta Iruñea lotuko dituen ibilbideko metro bat erosi beharko duela, 5 eurotan. Usurbilen 400 herritar biltzeko erronka finkatua dago. Atxikimendua adierazi duten herritarren zerrenda Sutegiko erakusketa aretoan dago ikusgai. Gure Esku Dago Eguna, martxoaren 22anEkainaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Etenaldia asteburuko futbol eta eskubaloi neurketetan

By on 2014-02-28 in
Etenaldia asteburuko futbol eta eskubaloi neurketetan

Inauteriak tarteko, asteburuan Haranen eta Oiardo Kiroldegian ez da partidarik jokatuko. Bai ordea Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioaren zenbait entrensamendu saio. Oiardon. Usurbil Kirol Elkarteko zenbait jokalari deitu dituzte Usurbilgo zein Gipuzkoako beste zenbait udalerrietan ospatuko diren prestakuntza saioetara. Gainerakoan, bi kirol hitzordu ostiral honetarako; Udaberri Txapelketari loturiko pilota partidak jokatuko dira Aginagako frontoian, iluntzeko 20:30etan hasita. […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Ahmed, Alhanbrako printzea” igandean, euskarazko zine zikloko azken filma haurrentzat

By on 2014-02-28 in
“Ahmed, Alhanbrako printzea” igandean, euskarazko zine zikloko azken filma haurrentzat

Usurbilgo Udalak negu parterako antolatua duen euskarazko zine zikloa azken txanpa da jada. Datozen bi igandeotan, martxoaren 2an eta 9an, proiektatuko dira haur eta helduei zuzenduriko azken bi filmak; “Ahmed, Alhanbrako printzea” eta “Zorion perfektua”. Haurrei zuzendurikoa izango da lehena, igande arratsalde honetan, 17:00etatik aurrera Sutegin: Martxoak 2, igandea:”Ahmed, Alhanbrako printzea”Ordua: 17:00.Tokia: Sutegiko auditorioa.Sarrera: 3 euro, egunean bertan.Antolatzailea: Usurbilgo Udala.Sinopsia: Irving […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.