Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urtarrila, 2014

Urtarrilaren 11n Bilbora joateko autobusak Usurbildik

By on 2014-01-02 in

Bi autobus zerbitzu antolatu dituzte; lehenengoa goizeko 10:00etarako, bigarrena arratsaldeko 15:00etarako. Tantaz Tanta bilguneak euskal preso eta iheslarien eskubideen alde, Bilbon deitu duen egun osoko ekimenera joateko autobus zerbitzuez ari gara. Izena emateko zerrendak ohiko lekuetan jarri dituzte jada. ATXIKIMENDUAK BILTZEN“Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” lemapean, preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Eguberrietako azken ekintzak Gaztelekuan

By on 2014-01-02 in

Mus txapelketa, Santo Tomas Azoka, zinera, edota karsetara irteera bana… Ekimen eskaintza zabala antolatu dute eguberriotan Gaztelekukoek. 12-16 urte artekoentzako aisialdiko eskaintza azken txanpan da. Asteartean, urtarrilak 7, itzuliko baitira ikasgeletara. Aurretik, gabonetako oporraldiko azken ekintzak burutuko dituzte: URTARRILAK 2, OSTEGUNAEkintza: Donostiako Zientzia Museora irteera.Ordua: 15:00.Tokia: Gaztelekua.Nori zuzendua: DBH 2. URTARRILAK 4, LARUNBATAEkintza: Txuri Urdinera irteera.Ordua: 14:50.Tokia: Gaztelekua.Nori zuzendua: DBH 1. Antolatzailea: Gaztelekua.

Jarraitu Irakurtzen »

Urte berria estreinatzeko… Andatzara

By on 2014-01-02 in
Urte berria estreinatzeko… Andatzara

Urte berriari ongi etorria, parrandan eman diote batzuk. Urte zahar gauean ireki zituzten tabernen bueltan jende mordoxka bildu zen, baita Askatasuna plazan Iñaki Larrañaga “Larrak” eskaini zuen dj saiora ere. Eguna argitu arteko parranda giroa egon zen Usurbilen. Eta atzo goizean beste herritar batzuk hartu zieten lekukoa. Usurbildar talde batek mendian eman baitio ongi etorria […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kirol instalakuntzak baliatzeko abonu eskaintza zabala

By on 2014-01-02 in
Kirol instalakuntzak baliatzeko abonu eskaintza zabala

Igerilekua, gimnasioa, frontoia… 2014an ere Usurbilen ditugun kirol instalakuntzak baliatzeko Udalak abonu mota eskaintzaren berri zabaldu du, kaleratu duen eskuorri batean. Erabiltzaileentzako honako prezioak finkatu dituzte urte berri honetarako: URTEKO BAZKIDETZAKBanakako heldua: 157 euro.Banakako gaztea: 99 euro.Familiarra: 239 euro. SARRERAK18 urtez gorakoak: 5,90 euro.18 urtez beherakoak: 3,70 euro. ERRESERBAK ETA ZERBITZUAKSquasha: 5,20 euro.Frontoia (argia barne): […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gabonetako gehiegikeriei aurre egiteko, ikastaro eskaintza zabala Kiroldegian

By on 2014-01-02 in

Eguberrietan jan-edanarekin zertxobait pasatzekotan denak, hemen du estreinatu berri dugun 2014. urtea sasoiko hasteko errezeta ezin hobea; gabonetako gehiegikeriak kirola eginez erretzea. Oiardo Kiroldegiak prest du hurrengo hiruhilekorako, urtarriletik martxorako ikastaro eskaintza. Hemen, jardueron berri, ordutegi eta guzti: Sabeleko gimnastika: astelehen eta asteazkenetan, 16:00. Zumba gazte: ostiraletan, 18:00. Cicling gazte: ostiraletan, 17:00. Entrenamendu funtzionala: astearte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Odol ematea, ohi baino astebete beranduago

By on 2014-01-02 in

Urtarrilean egokitzen da, bi hilean behin Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak deitu ohi duen hitzordua. Oraingoan ordea, odola ematera joan asmo duzuenok astebete gehiago itxaron beharko duzue. Berez, bi hilean behin lehen astelehenetan finkatu ohi dute hitzordua. Oraingoan ordea, urtarrileko lehen astelehena Errege Egunez egokitu da, jai eguna. Honenbestez, datorren odola emateko saioa, urtarrilaren 13an izango […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.