Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Langile bat larriki zaurituta Luzuriagan

By on 2014-01-31 in

Alduntzar enpresako 38 urteko errumaniarra da, atzo Victorio Luzuriaga enpresan lanean ari zela larriki zauritutako langilea. “Makinen prebentzio lanetan ari zela lubaki batera erori zen eta zainketa intentsiboetako unitatean dago egoera larrian”, LAB sindikatuak berri eman duenez. Argitzeke daude oraindik, ezbeharraren nondik norakoak. Enpresako Langileen Batzordeak informazio gehiago jaso bezain laster, jakinaraztekoak direla adierazi dute. 2014. urteko lehen hilabetea agurtuko dugun ostiral honetan, bi dira jada lan istripuetan hil diren langileak.

Harpidetu

Albiste hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita daude.

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.