Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urtarrila, 2014

Santa Agedako koplak berritzeko garaia da

By on 2014-01-31 in

Otsailak 4, asteartea 15:00-16:30 Udarregi Ikastolako LH eta DBHkoen kalejira. Antolatzailea: Udarregi Ikastola. 18:30 Kantu eskea Usurbilen, bertsolari eta trikitilariek lagunduta. Makila eskuetan eta egoki jantzita agertzea eskatzen da. Antolatzailea: Kantu Taldea. Iluntzean, kantu eskea Zubietan. 18:30ean, Kaxkapetik. Antolatzailea: Zubieta Lantzen.

Jarraitu Irakurtzen »

Berriro lurjausia izan da Urkamendi eta Iarbe lotzen dituen bidean behera. Urkamendi eta Imindos lotzen dituen bidea erdi itxirik dago atzo arratsaldetik. Udal teknikariak goizean izan dira bertan. Duela gutxi hor inguruan eman zen beste lurjausi bat

By on 2014-01-31 in
Berriro lurjausia izan da Urkamendi eta Iarbe lotzen dituen bidean behera. Urkamendi eta Imindos lotzen dituen bidea erdi itxirik dago atzo arratsaldetik. Udal teknikariak goizean izan dira bertan. Duela gutxi hor inguruan eman zen beste lurjausi bat

Berriro lurjausia izan da Urkamendi eta Iarbe lotzen dituen bidean behera. Urkamendi eta Imindos lotzen dituen bidea erdi itxirik dago atzo arratsaldetik. Udal teknikariak goizean izan dira bertan. Duela gutxi hor inguruan eman zen beste lurjausi bat

Jarraitu Irakurtzen »

Langile bat larriki zaurituta Luzuriagan

By on 2014-01-31 in

Alduntzar enpresako 38 urteko errumaniarra da, atzo Victorio Luzuriaga enpresan lanean ari zela larriki zauritutako langilea. “Makinen prebentzio lanetan ari zela lubaki batera erori zen eta zainketa intentsiboetako unitatean dago egoera larrian”, LAB sindikatuak berri eman duenez. Argitzeke daude oraindik, ezbeharraren nondik norakoak. Enpresako Langileen Batzordeak informazio gehiago jaso bezain laster, jakinaraztekoak direla adierazi dute. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Ikurrinak, zazpi guneetan eskuragarri

By on 2014-01-31 in
Ikurrinak, zazpi guneetan eskuragarri

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren errekerimenduz lehenik, eta epai bidez gero, beste hainbat erakunde bezala, Usurbilgo Udala ere Espainiako bandera jartzera behar dute. Beranduenez, otsailaren 3rako, hau da, datorren astelehenerako. Usurbildarren borondatearen aurkako neurritzat jo dute epaia, Usurbilgo Udalean ordezkaritza duten EH Bildu, Hamaikabat eta EAJ-PNV taldeek. Espainiako banderak ez dituela usurbildarrak ordezkatzen gogorarazten dute. Usurbildarrei etxeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azken ostiraleko elkarretaratzea, 20:00etan Mikel Laboa plazan

By on 2014-01-31 in

Urtarrilak 31 ditu gaur, hilabeteko azken ostirala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazio eguna. Ohi bezala, elkarretaratzerako hitzordua, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Mikel Laboa plazan. 

Jarraitu Irakurtzen »

Ekainaren 8ko giza-katea bultzatzeko, argazki erraldoia igandean

By on 2014-01-31 in
Ekainaren 8ko giza-katea bultzatzeko, argazki erraldoia igandean

Gure Esku Dago bilguneari loturiko Usurbilgo lan taldeak “Baietz 400! erronka” sustatzeko, argazki erraldoian parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, igande eguerdiko 13:00etan Sutegi aurrean. Lehenago, ostiral arratsalde honetan, bilera deitu du lan taldeak, 18:00etan Potxoenean.  Euskaldunon erabakitze eskubidearen inguruan indarrak biltzen lanean diharduen taldea da Gure Esku Dago. Lehen bilerak egiten hasi dira, eta aipatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Asteburu bete ekitaldi, Usurbilgo Gaztetxean

By on 2014-01-31 in
Asteburu bete ekitaldi, Usurbilgo Gaztetxean

Argazki proiekzio, kontzertu gau eta bakarrizketa saioa antolatu ditu Usurbilgo Gazte Asanbladak, ostiral honetatik igandera. Tailandiako berri jaso nahi duenak gaur gauean du hitzordua, Alkartasuna Kooperatibaren egoitza ohian. Larunbat gauean kontzertuak: Malder taldekoak eta estreinako diska kaleratu berri duten usurbildarrak oholtza gainean. Luken Arkarazo, Beñat eta Joanes Txueka anaiak eta Jokin Irastorza, edo bestela esanda, Odolaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Santa Ageda bezperarako prestaketak, azken txanpan

By on 2014-01-31 in
Santa Ageda bezperarako prestaketak, azken txanpan

Asteartean Usurbilen Kantu Taldeak entsegu saioa deitu zuen moduan, otsailaren 4ko kantu eskea prestatzeko hitzordua antolatu du Zubieta Lantzenek, ostiral honetarako, urtarrilaren 31rako, iluntzeko 19:00etan Zubietako Kaxkape egoitzan.  Usurbildar eta zubietarrek, datorren asteartean berrituko dute, Santa Ageda bezperako usadio zaharra, makilak eskutan eta hitzorduotarako egoki jantzita. Hauek dira gaurkoz, otsailaren 4rako kantu eskean irteteko deituak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.