Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abendua, 2013

Lasterketa hasi aurretik, parte hartzaileek beroketa ariketa egiteko maisu bikaina izan dute aurten; Bordatxoko Paulino, ETB-ko izar berria. Urtea agurtzeko Euskal Telebistak gaur gauean eskainiko duen saio berezian agertuko da usurbildarra.

By on 2013-12-31 in

Jarraitu Irakurtzen »

Mirotz Ullateren omeneko eskubaloi txapelketa amaieran, parte hartzaileekin ateratako irudia da. Infantilen arteko neurketak jokatu ziren igandean egun osoz Kiroldegian. Nesketan txapeldun amaitu zuten usurbildarrek. Mutiletan etxekoak bigarren.

93.300, 66.202 eta 69.187, Hurbilagoren gabonetako zozketako zenbaki sarituak

By on 2013-12-31 in
93.300, 66.202 eta 69.187, Hurbilagoren gabonetako zozketako zenbaki sarituak

Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketan izena emana zuten partaide guztiak, antolatzaileek frontoian kokatua zuten helmugara iritsi eta bertan geratu dira. Denek zekiten eta, gaurko kirol ekimenean doan apuntatu izanaren truke, opari ederrak irabazi zitzaketela. Eta aurreikuspenek ez dute hutsik egin. Hurbilago Elkarteko kide diren jatetxe, taberna eta saltoki bakoitzak opari eder askoak eman dituzte gaurko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbildarrek lasterka agurtu dute, 2013ko azken arratsaldea

By on 2013-12-31 in
Usurbildarrek lasterka agurtu dute, 2013ko azken arratsaldea

Tipi-Tapa antolatzen duten bakoitzean tabernak betetzen dituzte eta urtero, gaurko egunez herriko merkataritza eta ostalaritzaren alde lasterketa egiteko gonbita luzatzen dutenean ere hor dira usurbildarrak. Bidera ateratzeko prest. Herritar mordoa ikusi dugu gaur korrika, IV. Hurbilago San Silbestre ekimeneko lau kilometroko ibilbidea osatzen. Helduak, gazteak eta aipatzekoa aurten, gaztetxoen parte hartzea. A ze sasoia duten. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Herrian falta direnak gogoan izan dituzte, San Silbestre lasterketan

By on 2013-12-31 in
Herrian falta direnak gogoan izan dituzte, San Silbestre lasterketan

Gure artean ez dauden zenbait herritar gogoan izan dituzte usurbildarrek, gaur arratsaldean ospatu den Hurbilago San Silbestre lasterketan. Martxan jarri berri den “Denak ala inor ez” gazte dinamika berriko eragileek, gaurko kirol ekimenean, kamiseta urdinekin parte hartzeko gonbita luzatua zieten herritarrei. Deialdiarekin bat egin eta preso eta iheslari usurbildarren eskubideen aldarria, Kaxkoa zeharkatu duen lasterketara […]

Jarraitu Irakurtzen »

Larra DJ, 2014a dantzan estreinatzeko

By on 2013-12-31 in

Gauerdiko hamabi mahats aleak jan, petardo artean 2014ari harrera egin eta afalorduan irentsitako jan edanari buelta eman ostean, kalera ateratzeko plana izango du zuetako batek baino gehiagok. Ohi bezala, zenbait taberna gau osoz irekita egongo dira gaurkoan. Elkarri topa eginez ikusiko ditugu hainbat koadrila, senide eta herritar, goizaldera arte. Baten batzuk balantzaka, bihar goizera arte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Adi, erregeak iragarri baino lehenago helduko dira eta Usurbila

By on 2013-12-31 in
Adi, erregeak iragarri baino lehenago helduko dira eta Usurbila

Hala jakinarazi dute kabalgata antolatzen dabiltzan Ziortza Gazte Elkartekoek. Usurbila iristeko gogotsu omen dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar, eta antza, atzerapenik ez bada, bost egun barru, iluntzeko 19:00ak alderako frontoira iristen ikusi ahal izango ditugu. Ohi bezala, Urdaiagatik abiatuko dira, Santuenea, Kalezar, edota Kaxko inguruak zeharkatu ostean iritsiko dira, antortxeroen laguntzaz pilotalekura. Antortxeroak aipatu ditugula, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Otarrainxka pintxoak, 2014ko lehen Tipi-Tapan

By on 2013-12-31 in
Otarrainxka pintxoak, 2014ko lehen Tipi-Tapan

Egunotako jan edanarekin hasi aurretik, egin ezazue lekutxo bat igande honetako Tipi-Taparentzat. Urtarrilaren 5ean ospatuko den 2014ko lehen ediziorako pintxo goxo askoak prestatuko dituzte eta, Txiribogan, Aitzagan, Xarman, Txirristran, Bordatxon, Artzabalen eta Txapeldunen. Otarrainxkarekin eginiko mokadu bereziak hain zuzen. 2 eurotan dastatu ahal izango dituzue, ohi bezala, edari eta guzti. Zazpi taberna hauetan barrena osatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.