Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa azaroa, 2013

“Nik ere gelditu dut” jaialdia, abenduaren 29an Usurbilen

By on 2013-11-30 in
“Nik ere gelditu dut” jaialdia, abenduaren 29an Usurbilen

Errauste planta proiektua geldiarazi izana ospatuko da abenduko eta urteko azken igandean, Usurbilen. Jaialdia gaur eguerdian iragarri dute Gipuzkoa Zero Zabor eta herrietako Zero Zabor taldeetako ordezkariek, frontoian egin duten agerraldian. Errauste planta proiektua gelditu izana mugarri bat dela adierazi dute, “zaborraren eta errausketaren aroari bukaera eman, eta, Zero Zabor aroa abiatzen duen mugarria”. Aro […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Azken bidaia” dokumentala, abenduaren 8an Sutegin

By on 2013-11-29 in

Duela 60 urte baino gehiago, gau batez izandako zorigaiztoko gertaera bat azaltzen du filmak. Pirinioetatik gertu kokaturiko baserri batean sei pertsona atxilotu zituztenekoa. Lagun hauen eta II. Mundu Gerran Cometè Ihesbide Sarea osatu zuten ehunka pertsonen historia kontatzen du filmak. Zuzendariak: Enara Goikoetxea eta Iurre Telleria. Ekoizpen urtea: 2011. Ordua: 18:00. Tokia: Sutegiko auditorioa. Sarrera: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Azaroak 29 gaur, hileko azken ostirala. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak, iluntzeko 20:00etarako Mikel Laboa plazan.

By on 2013-11-29 in
Azaroak 29 gaur, hileko azken ostirala. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak,  iluntzeko 20:00etarako Mikel Laboa plazan.

Azaroak 29 gaur, hileko azken ostirala. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak, iluntzeko 20:00etarako Mikel Laboa plazan.

Jarraitu Irakurtzen »

Sevilla II-ko euskal presoen eskubideen aldeko manifestaziora joateko deia Ernaitik

By on 2013-11-29 in

Manifestazioa igande eguerdiko 12:30etarako antolatu dute Donostian. Bulebarretik abiatuko da, “Sevilla II SOS. Euskal presoak gose greban dagozkien eskubideen alde” lemapean. Hitzordu hartara joateko deia egin du Usurbilgo Ernaik. “Igandeko manifestaziorako 12:00etako autobusean gazteok batera joatea proposatzen dizuegu”, luzatu dute gonbita. Abenduaren 1ean Donostian egingo den manifestazioa, aurreko igandean deitu zuten, duela bi egunera arte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urteko irteeren errepasoa iruditan, Mendi Asteko azken proiekzioan

By on 2013-11-29 in
Urteko irteeren errepasoa iruditan, Mendi Asteko azken proiekzioan

Gaur iluntzeko 19:30etan proiektatuko dute Sutegiko auditorioan, Andatza Mendizaleen Kirol Taldekoek Mendi Aste honetarako iragarria duten azken ikus-entzunezkoa. Oraingo hau, etxekoek egina. Protagonistak ere etxekoak, usurbildarrak ditu. Amaitzear dugun 2013. urte honetan zehar, Andatzakoek hilero antolatu dituzten irteeretan ateratako argazki eta grabatutako bideo bilduma ikusteko aukera izango dute, Sutegiko auditorioa jaisten direnek.  Besteak beste, Deba-Zumaia, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mendi duatloi eta ziklokross proba bana igandean

By on 2013-11-29 in
Mendi duatloi eta ziklokross proba bana igandean

Irailaz geroztik hainbat txokotatik igaro den Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituari amaiera emango dion kirol proba ospatuko da, igande goizeko 11:00etan hasita Zubietan. Herri Batzarrak antolaturiko ekimenean izena emateko epea zabalik dago. Errebote plaza paretik irtengo dira kirolariak eta leku berean izango du helmuga. Hiru sektoretan banatua egongo da, 15 kilometro pasatxoko Zubietako kirol proba:-1. sektorea: […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil Kirol Elkartearen 50. urteurreneko materiala salgai bihar

By on 2013-11-29 in
Usurbil Kirol Elkartearen 50. urteurreneko materiala salgai bihar

Larunbat goizean zehar Oiardo Kiroldegian, herriko eskubaloi taldeek jokatuko dituzten neurketen ordutegian, mende erdia bete duen Usurbil Kirol Elkartearen materiala saltzen arituko dira bilguneko kideak. Goizeko 9:30etatik aurrera Kiroldegian izango dira, aldez aurretik enkargatuak zeuden kamisetak saltzen. Kamiseta gehiago ere eskuragarri jarriko dituzte, baita kirol elkartearen 50 urteotako ibilbidea jasotzen duen liburua ere. Hona hemen, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Manifestazioa larunbatean Donostian, enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan

By on 2013-11-29 in
Manifestazioa larunbatean Donostian, enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan

Langabeziari aurre egiteko mobilizatzera deitzen du LAB sindikatuak bihar, Gipuzkoako hiriburuan antolatu duen manifestazioarekin. Atzoko Mobilizazio Egunaren ostean dator larunbateko hitzordua. Hego Euskal Herri luze eta zabalean elkarretaratzeak antolatu zituzten han eta hemen. Usurbilen, Ugaldea industria gunerako sarreran sindikatuko ordezkaritza talde bat bildu zen, enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan, eta lan harreman eredu berri baten […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.