Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urria, 2013

Hirugarren postuan sailkatuta, podiuma zapaldu zuen igandean Baxurde Txikiko kide Ion Kortak, Zallan ospatu zen Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituko bosgarren proban. Usurbildarra hamar lasterketez osaturiko zirkuitua osatzen dabil. Zorionak!

By on 2013-10-31 in

Jarraitu Irakurtzen »

Artisautza Azoka ostiralean, epaitzen ari diren Aitzagak antolatuta

By on 2013-10-31 in
Artisautza Azoka ostiralean, epaitzen ari diren Aitzagak antolatuta

Elkartea itxita egon den sei urteetan, eta aurten epaitzen ari diren arren, Aitzagak ekimenak antolatzen jarraitu izan du sorreratik. Usurbilgo kulturgintzan sustraitua dagoen Artisautza Azoka da horren lekuko. Hemezortzigarren ediziora heldu den ekimena, ostiral goiz honetan ospatuko da, 11:00etatik aurrera frontoian. 25 bat artisau espero dituzte pilotalekuan; bitxiak, larrugintza, egur lanketa, otargintza, zeramika, metalgintza… Denetariko […]

Jarraitu Irakurtzen »

LIBRE gunea, ostiraleko Artisautza Azokan

By on 2013-10-31 in
LIBRE gunea, ostiraleko Artisautza Azokan

ETArekin kolaboratzea egozten diote eta bere ondasun guztiak konfiskatzeko arriskuan dago Aitzaga Elkartea. Espainiako Auzitegi Nazionalean, 35/02 sumarioari loturik 36 lagun eta 110 herriko taberna edo elkarte epaitzen ari dira; Aitzaga Elkartea tartean. Atzo hain zuzen, herriko taberna eta elkarteotako ordezkariak deklaratzen hastekoak ziren. Baina azken orduan, Fiskaltzak ordezkari guztioi galdeketa egin asmo ziela ikusita, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bitxien erakusketa inauguratuko dute gaur 20:30etan Artzabalen

By on 2013-10-31 in
Bitxien erakusketa inauguratuko dute gaur 20:30etan Artzabalen

Milimetrotan Bitxigileak taldekoen lana ezagutzeko aukera izango da gaurtik aurrera Artzabalen. 20:30etan inauguratuko dute erakusketa, taldea osatzen duten hiru lagunek; Maider Mendinueta legazpiarrak, Maider Zunzunegi legorretarrak eta haiekin usurbildar batek, Agara Agirrek. Ez datoz esku hutsik. Gaurko inaugurazio ekitaldian, azken egunotan sare sozialen bidez antolatu dituzten lehiaketetan parte hartu dutenen arteko zozketak egingo baitituzte. Batetik, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zaborzaleen Topaketako partaideak, Usurbila datoz larunbatean

By on 2013-10-31 in
Zaborzaleen Topaketako partaideak, Usurbila datoz larunbatean

Zaborzaleen XXIII. Topaketa antolatu du Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundeak, asteburu luze honetarako. Azaroaren 1etik 3ra, Donostiako Uba Aterpetxean. Jardunaldietako egitarau osoa beherago adierazten den arren, badira hitzorduon artean nabarmentzeko bi deialdi. Batetik, jardunaldiotako partaideak Usurbila datozela larunbat goizean. Udalerri honetan 2009ko martxoaren 16tik indarrean den atez ateko bilketa esperientzia ezagutuko dute. Atalluko Garbigunea ere […]

Jarraitu Irakurtzen »

150 euroko erosketa balea zozketatuko da berriz, igandeko Tipi-Tapan

By on 2013-10-31 in
150 euroko erosketa balea zozketatuko da berriz, igandeko Tipi-Tapan

Horixe Hurbilago Elkarteak, Udala eta ibilbide gastronomiko honetan parte hartzen ari diren zazpi tabernarekin batera, Tipi-Taparen bigarren denboraldi honetan txertatu duten berrikuntzetako bat. Lehen bi hilean behin zozketatzen zuten, Hurbilagoren establezimenduetan xahutzeko 300 euroko erosketa balea. Orain aldiz, Tipi-Tapako pintxoak zazpi tabernetan dastatu eta edaritegi guztiotako zigiluak lortzen dituztenen artean, hilero 150 euroko erosketa balea […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Animal Channel” igandean, euskal zinearen zikloa estreinatzeko

By on 2013-10-31 in
“Animal Channel” igandean, euskal zinearen zikloa estreinatzeko

Igandean estreinatuko da, Usurbilgo Udalak udazken eta negu parte honetarako antolatu duen euskal zineaz gozatzeko zikloa. Haurrei zuzenduriko film batekin estreinatuko dute ekimen berria; “Animal Channel” izeneko lanarekin hain zuzen. “Cathy zikoinak eta Nicolás saguak, euren zinema itxi beharko dute. Adorea eta irudimena dute ezaugarri eta horiexek erabiliko dituzte Aita Saguk zuzendutako telebista katea berrian lan egiteko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Futbol eta eskubaloi jardunaldiak bihartik, asteburu luzeago honetan

By on 2013-10-31 in
Futbol eta eskubaloi jardunaldiak bihartik, asteburu luzeago honetan

Gaur osteguna izan arren, asteroko kirol neurketen agenda errepasatzea tokatzen da, asteburu luzeago baten atarian baikaude. Eskubaloi eta futbol neurketak jokatuko dira, estreinatzear dugun urteko azken bigarren hilabeteko lehen egunetan. Eskubaloiari dagokionez, asteburuko lehen neurketa ostiral iluntzean jokatuko da. Larunbatetik aurrera gainerako partidak, albiste honetan beherago adierazi moduan. Neurketokin batera, entrenamendu saio berezietan parte hartzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.