Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa maiatza, 2013

Manifestazioa egin zen greba egunean

By on 2013-05-31 in

Maiatzaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan manifestazioa egin zen Usurbilen.

Jarraitu Irakurtzen »

Ikasturteko azken Tipi-Tapa burutuko da igandean. Gulekin eginiko mokaduak dastatu ahal izango dira, Txapeldun, Artzabal, Bordatxo, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. 300 euroko erosketa balea zozketatuko da, 15:00etan Aitzagan.

Imanol Urbieta omenduko dute, igandeko Ikastola Egunean

By on 2013-05-31 in
Imanol Urbieta omenduko dute, igandeko Ikastola Egunean

Ikastola Eguna ospatuko da igande honetan, ekainaren 2an. Goizetik arratsaldera ekitaldi desberdinekin girotuko dute eguna, Udarregiko ikasle, irakasle eta gurasoek. Hona hemen, lotu duten egitaraua: Ekainak 2, igandea9:00-11:30 LH eta DBHko ikasleekin jolasak ikastolako patioan.10:00-13:30 Teknologia eta eskulanen erakusketa ikastolan.12:00 HH-koen ikuskizunak 25 urte, Oiardo Kiroldegian. Imanol Urbietari omenaldia.14:30 Bazkaria frontoian. Sarrerak salgai Ikastolako idazkaritzan.Ondoren, dantzaldia. Gogoan izan, tartean, Haur […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Euskararen espektakulue” emanaldia gaur, 22:00etan Sutegin

By on 2013-05-31 in
“Euskararen espektakulue” emanaldia gaur, 22:00etan Sutegin

Euskararen erabileraz hausnartzera bultzatuko gaituen emanaldia antolatu du Udarregi Ikastolak, Ikastola Egunaren bezperatarako, ostiral honetarako, maiatzaren 31rako. “Euskararen espektakulue” izeneko bakarrizketa saioa hain zuzen, gaueko 22:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Oihan Vega irrati esatari eta telebistako aurkezle ezaguna igoko da kultur etxeko oholtza gainera. Bakarrizketa saioa, musika, kantu eta zineaz lagunduta eskainiko du. Ekitaldirako sarrerak aldez […]

Jarraitu Irakurtzen »

Elkarretaratzea gaur eta Lasterbidean igandean, presoen eskubideen alde

By on 2013-05-31 in
Elkarretaratzea gaur eta Lasterbidean igandean, presoen eskubideen alde

Maiatzeko azken ostiraleko elkarretaratzea burutuko da gaur arratsaldeko 20:00etan, frontoi inguruan. Herrirak deitua da, presoen eskubideen aldeko mobilizazio hau. Igandean, Lasterbidean OiartzunenEuskal Herri mailako herri lasterketa antolatu du Etxeratek Oiartzunen, igande honetan, ekainaren 2an. 8,130 kilometroko eta 4,250 kilometrotako lasterketa bana hain zuzen.  Laskerketak amaituta, 13:00etan sari banaketa eta Etxeraten ekitaldia izango dira. Eta 15:00etan, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil FT-ko kadeteen igoera jokoan

By on 2013-05-31 in
Usurbil FT-ko kadeteen igoera jokoan

Gorriz jantzi eta larunbat arratsaldeko 17:00etan Haranera joateko gonbita luzatu dute Usurbil FT-tik. Kadeteek neurketa garrantzitsua jokatuko dute. Play-off-etako bigarren partida, Irungo Dunboa-Eguzki taldekoen aurka. Irundarren etxean jokatu zuten iragan asteburuan, eta usurbildarrak 0-1 nagusitu ziren. Bigarren neurketa etxean jokatuko dute bihar, Haranen. Usurbil FT-tik berri eman dutenez, “partida zaila izango den arren, gazteek eskura […]

Jarraitu Irakurtzen »

Txapelketaz txapelketa dabiltza eskubaloi jokalariak

By on 2013-05-31 in
Txapelketaz txapelketa dabiltza eskubaloi jokalariak

Usurbil Kirol Elkartetik, eskubaloi taldeetako hainbat jokalarik asteburu honi begira dituzten hitzorduen berri eman dute. Kadete eta jubenil mailatan parte hartzen ari diren neska mutilen eskubaloi taldeek, Euskadiko Txapelketa jokatuko dute larunbat honetan, ekainaren 1ean. Lehia Nafarroan ospatuko da eta Hego Euskal Herriko lau selekzioek parte hartuko dute: Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Bizkaikoek. Gipuzkoako Selekzioan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urdaira sagardotegia, Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketako biharko finalean

By on 2013-05-31 in
Urdaira sagardotegia, Foru Aldundiaren Sagardo Lehiaketako biharko finalean

Sagardogileen elaborazio lana baloratu eta botilaratutako sagardoaren kalitatea saritzeko, hamabigarrenez Sagardo Lehiaketa antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Inoiz baino gehiagok eta iaz baino bederatzi gehiagok, 36 sagardogileek parte hartu dute guztira ekimenean; tartean, Usurbilgo hiruk. Lehiaketara lehen aldiz bost sagardotegi aurkeztu dira eta horietatik hiru finalera heldu dira beste bi sagardotegiekin batera. Guztira, bost ekoizle […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.