Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa martxoa, 2013

Udal baratzen zozketa apirilaren 9an egingo da

By on 2013-03-27 in
Udal baratzen zozketa apirilaren 9an egingo da

Udal baratzen zozketan parte hartuko duten herritarren behin betiko zerrenda argitaratu du Usurbilgo Udalak bere web orrian. Baratzen zozketa, aldiz, apirilaren 9an izango da, asteartez, arratsaldeko 19:00etan Sutegi Kultur Etxeko auditoriomean. Bien bitartean, zozketan parte hartuko dutenen behin betiko zerrenda Usurbilgo Udalaren web orrian topatuko duzue. Hauxe esteka: Udal baratzak.

Jarraitu Irakurtzen »

Ramon Uribe bisitatzeko asmoa du udal ordezkaritza batek

By on 2013-03-27 in

Udal ordezkaritza batek Ramon Uribe Navarro usurbildarra bisitatzeko asmoa du. Hori ahalbidetzeko, Espetxe Erakundeei eskutitza bidaltzeko baimen eskaera aurkeztu zen atzoko plenoan. Hamaikabat eta PSE-EE alderdietako ordezkariek abstentzioaren alde bozkatu zuten. Bildu, Aralar eta EAJ-PNVk eskaera bideratzearen alde agertu ziren. 

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi ikastola, Garbitania edota Teresaenea, azken plenoan hizpide izan diren kontuak

By on 2013-03-26 in
Udarregi ikastola, Garbitania edota Teresaenea, azken plenoan hizpide izan diren kontuak

Martxoari dagokion ohiko plenoa egin da gaur arratsaldean. Ohi bezala, ezer baino lehen, aurreko plenoko aktak izan dituzte hizpide. Otsailaren 26ko ohiko osoko bilkuraren aktak onartu dira, Luismari Ormaetxeak proposatu dituen zuzenketa batzuk ontzat eman ondoren. Aurreko ohiko plenoan, 197/2006 doktrinaren (Parot doktrina delakoaren) inguruan mozio bat aurkeztu zuten Bilduk eta Aralarrek. Pleno hartan berak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil FTren bazkidetza kanpainak martxan jarraitzen du

By on 2013-03-26 in
Usurbil FTren bazkidetza kanpainak martxan jarraitzen du

Usurbil FT-koek apirilaren 2tik 6ra antolatu dituzten kirol txokoei esker, jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute 6-12 urte arteko haurrek. NOAUA!ren azken zenbakian mintzatu gara horretaz Usurbil FTkoekin. Bide batez, bazkide kanpaina martxan jarraitzen duela azpimarratu digute Nagore Unanuek eta Ainhoa Aizpuruak. Bazkidetza kanpaina abian duzue. Bazkide izateko zer egin behar da?Nagore Unanue. Batetik, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Teresaeneko gazteak: “Okupazioa aukeratu dugu etxe batean bizitzeko, ez etxe bat izateko”

By on 2013-03-26 in
Teresaeneko gazteak: “Okupazioa aukeratu dugu etxe batean bizitzeko, ez etxe bat izateko”

Atxegalde ondoan kokatua dagoen Teresanea eraikinak bizilagunak ditu hilabete hasieratik. Talde batek, hutsik zen eraikina okupatu du. NOAUA!rako honako elkarrizketa eskaini dute. Zerk bultzatu zaituzte Teresaenea okupatzera?Gutxi batzuen mesedetan ezarririk dagoen gizarte eredua salatu eta beste era batean bizitzen saiatzeko gogoak bultzatu gaitu Teresaenea okupatzera. Egungo errealitatean, argi dagoen moduan, etxebizitza ereduak, banketxeen azpijokoek eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Korrika 18, Santuenean eta Zubietan

By on 2013-03-25 in

Korrika 18 Aginagatik iritsi zen, Txokoalde ondotik igaro eta Usurbilgo Kaxkora iritsi zen. Kaxkotik Kalezarrera igo zen Korrikaren karabana. Eta Bizkarreko zubitik Santuenerako bidea hartu zuen. Zubietan, Herri Batzarrekoek eta Eskola Txikikoek hartu zuten parte. Bideo honetan daude pasarte esanguratsuenak. 2013ko martxoaren 23an.

Jarraitu Irakurtzen »

Korrika 18, Usurbilgo Kaxkoan

By on 2013-03-25 in

Larunbata, arratsaldea eta eguraldi ona. Kontestu honetan, inoizko Korrikarik jendetsuena izan da aurtengoa. Azkenaldian astean zehar eta desorduetan igarotzen zelako. Bideo honetan, Kaxkoan nahiz Kalezarren lekukoak izan zituen eramaleen irudiak ikusiko dituzue. 2013ko martxoaren 23an.

Jarraitu Irakurtzen »

Korrika 18, Aginagan eta Txokoalden

By on 2013-03-25 in

Korrika 18 Aginagako Mapil baserri ondotik iritsi zen gure artera, 2013ko martxoaren 23an, arratsaldeko 15:54an. Aginaga eta Txokoalde arteko lekuko aldaketa denak jasoak daude ondoko bideoan.

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.