Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urtarrila, 2013

Udala, herriko emakumeak ageri diren argazki bila

By on 2013-01-29 in

Martxoaren 8aren bueltan ireki asmo duten erakusketa baterako, herriko emakumeak ageri diren argazki zaharren bila dabil Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila. “Azken mendean herriko emakumeen argazkiak erakutsi nahi dira herriari irekiko zaion erakusketa baten bidez”, Udaletik berri eman dutenez, eta honenbestez, emakumeak protagonista dituen koloretako nahiz txuri beltzeko erretratuak behar dituzte. “Usurbilgo emakumeak lanean, dantzan, festa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gure Pakea elkarteko bazkideen arteko txapelketak otsailean

By on 2013-01-29 in

Gure Pakea elkarteak mahai joko eta mugimenduko txapelketak antolatu ditu otsailerako. Izen emateko epea zabalik dago, hilaren 8ra arte. Sariak hilaren 20an banatuko dira, askariarekin batera. Txapeketako joko guztiak arratsaldeko 16:00etatik aurrera ospatuko dira, egunotan: Otsailak 12, asteartea: punttua. Otsailak 13, asteazkena: tutea. Otsailak 19, asteartea: musa. Otsailak 20, asteazkena: toka eta igel jokoa. Sari […]

Jarraitu Irakurtzen »

Itayatik, gaurko osoko bilkurara joateko deia

By on 2013-01-29 in
Itayatik, gaurko osoko bilkurara joateko deia

Urtarrileko azken asteartea gaur, ohi bezala, osoko ohiko bilkura burutuko da, gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Bost puntu ditu udal ordezkariek jorratuko duten gai zerrendak. Akta onarpenekin eta alkatetzako zenbait dekretuen berri ematearekin batera, nabarmentzeko beste hiru gai ere ahotan hartuko ditu udalbatzak. Herri bideen inbentarioa batetik, inbentario hau eguneratzea proposatuko du […]

Jarraitu Irakurtzen »

Korrika Omenaldiak usurbildarrak, baina batez ere Euskal Herri osoko euskaltzaleak batu zituen larunbatean Usurbilen. Jaialdia hasi berritan ateratako irudia duzue hau.

By on 2013-01-28 in
Korrika Omenaldiak usurbildarrak, baina batez ere Euskal Herri osoko euskaltzaleak batu zituen larunbatean Usurbilen. Jaialdia hasi berritan ateratako irudia duzue hau.

Korrika Omenaldiak usurbildarrak, baina batez ere Euskal Herri osoko euskaltzaleak batu zituen larunbatean Usurbilen. Jaialdia hasi berritan ateratako irudia duzue hau.

Jarraitu Irakurtzen »

Kantu-jira ere, Korrika Omenaldiaren baitan ospatu zen

By on 2013-01-28 in
Kantu-jira ere, Korrika Omenaldiaren baitan ospatu zen

Larunbateko Korrika Omenaldiaren baitan ospatu zen urtarrileko kantu-jira. “Ederra eta jendetsua izan zen. Nahiz eta hotzak eta haizeak sudurra gorritu, bihotz berotasunez abestu genuen elkartutako (50 inguru) kantukideek”, berri eman dute Kantu Taldetik. Larunbateko hitzorduaren ostean, entsegu eguna izango dute bihar, ohi bezala, 18:30etan hasita Udarregi Ikastolan.  Kantu Taldeko kideak astebete barru, otsailaren 4an ospatuko den Santa […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atzoko mendi bizikleta probako argazkiak ikusgai

By on 2013-01-28 in
Atzoko mendi bizikleta probako argazkiak ikusgai

Andatzamendizale.info web orrian jaso dituzte antolatzaileek, atzo ospatu zen Irisasi BTT “Hotzak akabatzen” 2013 probako argazkiak. Iaz ez bezala, giro aldetik baldintza hobeagoetan parte hartu ahal izan zuten txirrindulariek.  Batzarra ostegunean Bilgunearen egoeraren berri eman eta egitasmo berriak aurkezteko bilera deitu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, ostegun honetarako, urtarrilaren 31rako. Hitzordua, iluntzeko 19:00etarako finkatu dute […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilen banatu dituzte 2013ko Argia Sariak

By on 2013-01-28 in
Usurbilen banatu dituzte 2013ko Argia Sariak

Azken urteotan bezala, Atxega jatetxean banatu zituzten 2013ko Argia Sariak joan den ostiralean. Hauexek izan dira aurtengo sarituak:-Internet: dantzan.com eta bertsoa.com web orrialdeak.-Prentsa Idatzia: Edu Lartzanguren, Berriako kazetaria.-Irratia: Asier Leoz, Euskadi Irratiko “Portobello” saioagatik.-Publizitatea: “Denbora” (urtarrilaren 12ko Bilboko manifestazioa iragartzeko Herrira mugimenduak prestatutako film laburra).-Telebista: Maddalen Iriartek gidatutako ETB 1eko Azpimarra saioa.-Merezimenduko saria: Euskadi Irratia, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi Ikastolan matrikulatzeko aukera gaurtik aurrera

By on 2013-01-28 in
Udarregi Ikastolan matrikulatzeko aukera gaurtik aurrera

Oraindik 2013-2014 ikasturtea urruti bada ere, irekita dago gaurtik otsailaren 8ra arte, Udarregi Ikastolan aurre matrikulatzeko epea. Izen emateko, Udarregi Ikastolako idazkaritzara deitu eta hitzordua eskatu behar dela adierazi dute udarregi.com web orritik. Eta gaineratu dutenez, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da: Udalak egindako bizikidetza ziurtagiria, familia-liburuaren kopia, gurasoen NANaren kopia, matrikulatu beharreko ikaslearen Gizarte […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.