Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urtarrila, 2013

Bost urtez, kultur lanketan

By on 2013-01-31 in
Bost urtez, kultur lanketan

Udalaren eta eragileen arteko komunikazioa sustatu edota herriko kultur taldeen partaidetza eta koordinazioa bultzatzeko berreskuratu zen (1999an sortu baitzen) 2008ko urtarrilaren 30ean, Kultura Aholku Batzardea. Bilguneak bost urte bete berri ditu. Aurreko legegintzaldian jarri zen martxan berriz. Aipatu moduan, orain bost urte burutu zen lehen bilkura, Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Hitzordu hartan, Udala eta eragile […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atzo Orion izandako lurjausi batek, Usurbil aldera zetorren trena errailetik atera eta zauritu bat eragin zuen. Eguerditik iluntzera tren zerbitzua etenda egon zen. Lanen ostean, tren zerbitzua martxan zen berriz iluntzerako.

By on 2013-01-30 in
Atzo Orion izandako lurjausi batek, Usurbil aldera zetorren trena errailetik atera eta zauritu bat eragin zuen. Eguerditik iluntzera tren zerbitzua etenda egon zen. Lanen ostean, tren zerbitzua martxan zen berriz iluntzerako.

Atzo Orion izandako lurjausi batek, Usurbil aldera zetorren trena errailetik atera eta zauritu bat eragin zuen. Eguerditik iluntzera tren zerbitzua etenda egon zen. Lanen ostean, tren zerbitzua martxan zen berriz iluntzerako.

Jarraitu Irakurtzen »

Herri bideen inbentarioa eguneratzeko proposamena, onartua

By on 2013-01-30 in
Herri bideen inbentarioa eguneratzeko proposamena, onartua

Aurretik zegoen akats bat zuzendu eta herri bide berriak jasotzeko, herri bideen inbentarioa eguneratuko du Udalak. Horretarako, udalbatzaren gehiengo osoaren babesa jaso zuen atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran. Udal talde guztiak bi bide berri jasoko dituen inbentarioaren alde agertu ziren, Hamaikat izan ezik, abstenitu  baitziren. Aipatu moduan, aurrerantzean azken hilabeteotan mintzagai izan ditugun bi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil, “Frackingetik aske dagoen udalerri”

By on 2013-01-30 in
Usurbil, “Frackingetik aske dagoen udalerri”

Itaya Gazte Asanbladak, Fracking Ez Araba Plataformarekin batera aurkezturiko mozioa aztertu eta bozkatu zuen udalbatzak, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran. “Fracking” edo apurketa hidraulikoa ikertzeko abian dauden baimenen eteteari buruzko testua hain zuzen. Udalari, udalerri hau “barne hartuko lukeen inongo Ikerketa Baimenik ez ematea” eskatzen du mozioak. Eta horrekin batera, Usurbil “Frackingetik aske dagoen Udalerri” […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atez atekoaren aldeko ekitaldira joateko deia larunbatean

By on 2013-01-30 in
Atez atekoaren aldeko ekitaldira joateko deia larunbatean

Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak larunbaterako, “Erraz eta zentzuz ATEZ ATE ingurumena eta osasuna zaintzen” aldarripean Hernanin iragarri duen agerraldira joateko deia egin du Usurbil Zero Zabor (UZZ) bilguneak. Ekimena, otsailaren 2an, eguerdiko 12:00etatik aurrera burutuko da Ezkiagan (Tilosetan). “Orain daukagu denon artean errauste planta janik gabe uzteko aukera. Hernanin eta gero eta herri gehiagotan… “ondo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udalaren beka deialdi berria, emakume baserritarren historia aztertzeko

By on 2013-01-30 in

Beka deialdi berri batean parte hartzeko epea ireki du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak. Usurbilgo emakume baserritarrek bizi izandako errealitatea aztertu beharko dute egitasmo honekiko interesa dutenek. “Usurbilgo emakume baserritarren inguruko historia jaso, landu eta herritarrei transmititzea” da helburua, deialdiko oinarriek jasotzen dutenez. Ikuspuntu desberdinetatik landu beharko da gaia; historia, ekonomia, antropologia, soziologia, giza zientziak, filosofia… […]

Jarraitu Irakurtzen »

Amaitu da Usurbilen, Sortu eratzeko prozesua

By on 2013-01-30 in
Amaitu da Usurbilen, Sortu eratzeko prozesua

Joan den larunbatean Potxoenean burutu zen hirugarren eta azken batzarrarekin amaitu da Usurbilen, Sortu eratzeko prozesua.  Usurbileginez.com web orrialdetik berri eman dutenez, “Oinarri Ideologiko berriak eta Ildo Politiko berria finkatu ondoren, hirugarren eta azken eztabaida burutu zuen Sortuk pasa den larunbat honetan. Antolaketa Eredua eta funtzionamendu berriaz eztabaidatu dute milaka lagun Hego Euskal Herriko ehunka herri […]

Jarraitu Irakurtzen »

Beste zazpi dominarekin itzuli dira judo klubekoak

By on 2013-01-30 in
Beste zazpi dominarekin itzuli dira judo klubekoak

Urrezko domina gehien lortu dituen judo kluba izan zen Usurbilgoa, asteburuan Lezoko Bekoerrota kiroldegian jokatu zen junior mailako Gipuzkoako Txapelketan. Usurbilgo klubeko zortzi judokek parte hartu zuten lehian, eta zazpik irabazi zituzten dominak. Urrezko lau, brontzezko bi eta zilarrezko bat guztira:-44 kg Paula Vicente (Urrea)-48 kg Naroa Sanchez (Urrea)-52 kg Itsasne Arruabarrena (Urrea)-52 kg Miriam […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.