Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urtarrila, 2013

Bost urte bete berri ditu Kultura Aholku Batzarrak. Udala eta herri eragileen bilgunean lanketa desberdinak burutu dira urteotan. Nabarmentzekoen artean, 2011n egin zen parte hartze prozesua.

By on 2013-01-31 in
Bost urte bete berri ditu Kultura Aholku Batzarrak. Udala eta herri eragileen bilgunean lanketa desberdinak burutu dira urteotan. Nabarmentzekoen artean, 2011n egin zen parte hartze prozesua.

Bost urte bete berri ditu Kultura Aholku Batzarrak. Udala eta herri eragileen bilgunean lanketa desberdinak burutu dira urteotan. Nabarmentzekoen artean, 2011n egin zen parte hartze prozesua.

Jarraitu Irakurtzen »

Torturaren inguruko liburu aurkezpena gaur, 19:30etan Sutegin

By on 2013-01-31 in

Aitzaga Elkarteak eta Usurbilgo Udalak ekitaldia antolatu dute gaurko, “Oso latza izan da tortura Euskal Herrian” izeneko liburua aurkeztuko dute, iluntzeko 19:30etatik aurrera Sutegin. Julen Arzuagak idatzitako lan honetan, tortura eta tratu txarrak salatu dituzten hainbat euskal herritarren berri ematen da. Nuria Alzugaraik aurkeztuko du ekitaldia, eta besteak beste, Leire Gallastegi eta hainbat herritarren testigantzak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Andatzakoen urteko batzarra, gaur 19:00etan Artzabalen

By on 2013-01-31 in
Andatzakoen urteko batzarra, gaur 19:00etan Artzabalen

Bilgunearen egoeraren berri eman eta egitasmo berriak aurkezteko bilera deitu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak, gaur iluntzeko 19:00etarako Artzabalen. Hiru puntu tratatuko dituzte aipatu batzarrean. Honako hauek:1-2012. urteko kontuen aurkezpena eta memoria.2-2013. urterako egitasmoak.3-Galderak eta eskaerak. Deba-Zumaia, urteko lehen txangoaAndatzakoek aurreratu dute bestalde, hilero antolatu ohi dituzten irteeren artean, 2013ko lehenengoa zein izango den. Debatik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Inauteri Festako bazkaritarako sarrerak salgai, otsailaren 6ra arte

By on 2013-01-31 in
Inauteri Festako bazkaritarako sarrerak salgai, otsailaren 6ra arte

Denbora askorik ez da jada mozorroa prestatzeko, ate joka baitugu Inauteri Festa. Otsailaren 9an ospatuko da, eta aurten afaririk ez, bazkaria antolatu da Olarrondo jatetxean. Otordurako sarrerak salgai daude 18 eurotan, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Txiribogan. Txartelak eskuratzeko azken eguna, otsailaren 6a izango da.  Gogoan izan, musika izango dela mozorrotzeko aurtengo gaia. Beste nobedade bat, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Matrikulazio epea irekita, Aginagako Herri Eskolan

By on 2013-01-31 in

Otsailaren 8ra arte 2013-2014 ikasturtean matrikulatzeko aukera dute Aginagako Herri Eskolan, 2-12 urte artekoek. Ordutegi honetan: 9:30-16:30 artean. “Eskola bizirik, Agiña bizirik!” lemapean ireki dute aipatu izen emateko tartea. Bertan, 2-12 urte artekoentzat “euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan” dute. “Ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, Internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua…”. Baita, jantoki zerbitzua, […]

Jarraitu Irakurtzen »

5.120 euro bildu dira, Eperra ikastolaren alde

By on 2013-01-31 in
5.120 euro bildu dira, Eperra ikastolaren alde

Zuberoako Eperra ikastolaren alde otarren salmentarekin Nafartarrak taldekoek abenduan burutu zuten kanpainan, 5.120 euro bildu zituztela berri eman dute. Antolatzaileek eskerrak helarazi nahi dizikiete herritarrei. Aurrerantzean ere, Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzen eta udalerri honetan Zuberoaren arteko harremanak sendotzen joateko asmoa dute Nafartarrak taldekoek. Usurbildarren elkartasuna Zuberoara heldu da. Zituzten aurreikuspenak gainditu direla dio, Jojo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bide gorriak eta bizikleta plana hizpide, otsailaren 7ko bileran

By on 2013-01-31 in
Bide gorriak eta bizikleta plana hizpide, otsailaren 7ko bileran

Usurbilgo bizikleta planean sakondu eta Kaxkoko bidegorri sarea definitzeko bilera antolatu du Usurbilgo Udalak, otsailaren 7rako, 19:00etan Potxoenean. Udalerrian bizikleta sustatu nahi duen herritar orori zuzendua dago astebete barrurako finkatua dagoen hitzordua. Bileran, argibideak ematen arituko dira; Ibon Goikoetxea Usurbilgo Udaleko ingurumen teknikaria eta Ander Irazusta, Biziker enpresako mugikortasun aholkularia.  Udalak landua duen herriko bidegorri […]

Jarraitu Irakurtzen »

Munalurrarako PSE-EEk proposaturikoa onartu du Udalak, sozialisten esanetan

By on 2013-01-31 in
Munalurrarako PSE-EEk proposaturikoa onartu du Udalak, sozialisten esanetan

“Munalurrarako sarbidea hobetzea eskatzen du PSE-EEk” izenburupean, udal talde sozialistak NOAUA!ra helarazitako prentsa oharraren berri eman genizuen azaroaren 8an. Bertan, udaletxean Munalurrarako sartu irteerak hobetzea eskatu zutela aipatzen zuen Usurbilgo PSE-EEk. Neurriak hartzea eskatzen zioten gobernu taldeari. Munalurrak hiru irteera, baina sarbide bakarra zuela gogorarazten zuten. Horregatik, besteak beste, “kale baten noranzkoa” aldatzea proposatzen zuten. Neurriokin, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.