Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abendua, 2012

Oporrak hartu aurretik, kantuan aritu dira Udarregi ikastolakoak

By on 2012-12-21 in

Eguberrietako oporrak kantuan hartzen dituzte Udarregi ikastolako ikasleek eta irakasleek. Kalejiran ibili dira abenduaren 21ean.

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi ikastolako ikasleak eta gurasoak kalejiran ibili dira San Tomas egunean. Goiz partean, LH eta DBHko ikasleak aritu dira gabon kantuak abesten. Eguerdian Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izan da. Argazkia: Joxean Rodriguez.

By on 2012-12-21 in
Udarregi ikastolako ikasleak eta gurasoak kalejiran ibili dira San Tomas egunean. Goiz partean, LH eta DBHko ikasleak aritu dira gabon kantuak abesten. Eguerdian Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izan da. Argazkia: Joxean Rodriguez.

Udarregi ikastolako ikasleak eta gurasoak kalejiran ibili dira San Tomas egunean. Goiz partean, LH eta DBHko ikasleak aritu dira gabon kantuak abesten. Eguerdian Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izan da. Argazkia: Joxean Rodriguez.

Jarraitu Irakurtzen »

Gaztelekukoak ez dira aspertuko Eguberri hauetan

By on 2012-12-21 in
Gaztelekukoak ez dira aspertuko Eguberri hauetan

Buesa Arenara saskibaloi partida ikustera, Txuri Urdinera, Realekoen entrenamendu saioen zelaira… Eguberriotan ez dira herrian geldituko Gaztelekukoak. Abenduak 22, larunbata15:45 Gaztelekutik Txuri Urdin Izotz Jauregira irteera. Nori zuzendua: DBH 1. Abenduak 23, igandea15:45 Gaztelekutik Buesa Arenara saskibaloi partida ikustera. Nori zuzendua: DBH 2,3,4. Abenduak 24, astelehena10:00 Olentzerori abestera irteera. Nori zuzendua: DBH 1. Urtarrilak 2, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kantuan aritzeko deialdi ugari datozen egunetarako

By on 2012-12-21 in
Kantuan aritzeko deialdi ugari datozen egunetarako

Igande honetan, abenduak 23, Gabonetako Kontzertua egingo da 12:30ak aldera Salbatore Parrokian.Partaideak: Zumaiako San Pedro Abesbatza, Zumarte-Txiki Abesbatza, Zumarte Talde Bokala, Zumarte Gazte Abesbatza. Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.   Eta astelehenean abenduak 24, gabon kantak abesteko hitzordu ugari ipini dira: 09:00 Aginagan: Parrokiatik irteera. Antolatzailea: Parrokia.10:00 Kaxkoan: Gaztelekutik, DBH 1ekoak. Antolatzailea: Gaztelekua.17:00 Kaxkoan: Parrokiak antolatutako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gabonetako ekitaldi guztiak, NOAUA!ko gehigarri berezian jasoak

By on 2012-12-21 in
Gabonetako ekitaldi guztiak, NOAUA!ko gehigarri berezian jasoak

Abenduaren 24an gabon kantak abestera irteteko hainbat hitzordu deitu dituzte. Ekitaldiok eta eguberrietako gainerako deialdiak eta informazioak, eguberrietako gehigarrian jaso ditugu. Web orrialde honetan ikusgai duzue, Hemeroteka atalean. Esteka zuzena hauxe duzue: Eguberriak 2012 gehigarri berezia. Eskubitara ageri den agendan erreparatzen baduzue, egunez egunekoan klikatuz ere jasoko dituzue eguberrietako deialdi denen xehetasunak.

Jarraitu Irakurtzen »

Badatoz Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak

By on 2012-12-21 in
Badatoz Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak

Argiaren Lagunak taldekoen eskutik, urtero eguberrietan Pirritx, Porrotx eta Marimotots Oiardo Kiroldegian izaten ditugu. Aurten, “Sentitu, pentsatu, ekin!” izeneko ikuskizunarekin datoz larunbatean, abenduaren 22an. Bi saio eskainiko dituzte; lehena 16:00etan, bigarrena 18:30etatik aurrera. Sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira, 7 eurotan, Marije arropa dendan, Bordatxo tabernan edo Kiroldegian bertan. Emanaldi egunean ere, sarrera eskuratzeko […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lokal komertzial izandako etxebizitzek tasatuen pareko izaera izango dute

By on 2012-12-21 in

Lokal komertzialak etxebizitza gisa erabiltzeko ordenantza onartuta zegoen lehendik ere. Etxebizitza horiek saldu edota alokairuan jarri nahi duenak, gaurko plenoan onartu diren oinarriak jarraitu beharko ditu. Tasatuen izaera izango dute etxebizitza hauek. Honek zer esan nahi du? Finean, zozketa bidez esleituko direla. Beraz, bi zerrenda osatuko dira: salmenta bidez esleituko diren kasuentzako zerrenda bat; alokairuan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Igerilekuen inguruko ordenantza, behin betiko onartua

By on 2012-12-21 in

Igerilekuen instalazioa arautzeko udal ordenantza ekaina partean abiatu zen. Alegazioak egiteko epean, hiru aurkeztu ziren. Bat onartu da (15 metro kubikoko igerilekuak ere kontuan hartzea), eta beste  bi alegazioak atzera bota dira. Ordenantza honetan igerilekuen erabileraz gain, arau-hausteak eta zigorrak ere zehaztuta geratu dira. Dagoeneko igerilekua dutenek 10 hilabeteko epea izango dute arautegi berrira egokitzeko.Mertxe […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.