Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa urria, 2012

Artisauen biltokian bihurtuko da ostegun honetan, Usurbilgo frontoia 11:00etatik aurrera. Aitzaga Elkarteak XVII. Artisautza Azoka antolatu du. Oraingoan, sei urteren ostean, antolatzaileen egoitza zabalik dela.

By on 2012-10-31 in
Artisauen biltokian bihurtuko da ostegun honetan, Usurbilgo frontoia 11:00etatik aurrera. Aitzaga Elkarteak XVII. Artisautza Azoka antolatu du. Oraingoan, sei urteren ostean, antolatzaileen egoitza zabalik dela.

Artisauen biltokian bihurtuko da ostegun honetan, Usurbilgo frontoia 11:00etatik aurrera. Aitzaga Elkarteak XVII. Artisautza Azoka antolatu du. Oraingoan, sei urteren ostean, antolatzaileen egoitza zabalik dela.

Jarraitu Irakurtzen »

Eguraldiak laguntzen badu, igande honetan jokatuko da errebote txapelketako finala

By on 2012-10-31 in

Luzaz  Gaztek  (Donibane  Lohizune,  Lapurdi)  eta  Kapito  Harri  II-k  (Uztaritze,  Lapurdi)  jokatuko  dute,  igande  honetan,  XLIX.  Enrique Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Sariaren finala: Azaroaren 4an igandea. Eguerdiko 11:00etan, Zubietako frontoian.

Jarraitu Irakurtzen »

2013rako taxi tarifa berriak onartu ditu udalbatzak

By on 2012-10-31 in
2013rako taxi tarifa berriak onartu ditu udalbatzak

Datorren urterako taxi tarifa berriak onartu zituen atzo udalbatzak, urriko osoko ohiko bilkuran. Bozkatu aurretik, azalpenen tartean Jone Urdanpilleta zinegotziak berri eman zuenez, prezio berriak aplikatzeko bi proposamen aurkeztu dira Buruntzaldea mailan. Bat AGITAX Taxiaren Gipuzkoako Elkartearena, bestea G.TAXI Gipuzkoako Taxilarien Elkartearena. Buruntzaldea mailan AGITAX elkartearen proposamena hobetsi zen, eta hauxe da hain zuzen, atzo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kale izendegia eguneratu dute berriz

By on 2012-10-31 in
Kale izendegia eguneratu dute berriz

Udalbatzak Usurbilgo kale izendegia eguneratzea erabaki du berriz, atzo burutu zen urriko osoko ohiko bilkuran. Agerreazpin eraiki dituzten babes ofizialeko etxebizitza berriak direla eta, kale berri bat sortu da bertan. Kale horri Olarriondo izena jartzea onartu zuen udalbatzak iraileko osoko bilkuran, eta horrekin batera, kale horretan dauden etxe atarien zenbaki eta izenak eguneratu zituzten. “Geroztik […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jubenil mutilen eskubaloi partida, gaur iluntzeko 20:00etan

By on 2012-10-31 in
Jubenil mutilen eskubaloi partida, gaur iluntzeko 20:00etan

Jai bezpera honetan, eskubaloi neurketa bat jokatuko da Oiardo Kiroldegian. Jubenil mutilak, C.D.B. Leizaran taldearekin lehiatuko dira, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Ez da ordea, askorentzat hastear den jai egun eta zubi honetarako deitua dagoen partida bakarra. Larunbat honetan, azaroaren 3an, beste bost neurketa jokatuko dira Oiardo Kiroldegian. Honako hauek:  9:30 Alebin neskak: Udarregi 6-Ondarreta.10:30 Infantil neskak: Udarregi B […]

Jarraitu Irakurtzen »

Odola emateko aukera berria, datorren astelehenean

By on 2012-10-31 in

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin antolatu ohi duen odol emate saioa, hurrengoa, astelehenerako, hilaren 5erako antolatu dute. Ohi bezala, 18:00-20:30 artean anbulatorioan. Azken aldiz, iraila hasieran deitu zuten odol emateko hitzordua. Orduko hartan, 52 herritarrek eman zuten odola, haietatik bi, odol emaile berriak. JakinarazpenakOdol Emaileen Elkartetik berri eman dutenez, aurrerantzean egingo diren deialdiak […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kultura Aholku Batzordea, azaroaren 6an bilduko da berriz

By on 2012-10-31 in
Kultura Aholku Batzordea, azaroaren 6an bilduko da berriz

Udal ordezkari eta kultur arloko herri eragileak biltzeko hitzordu berria finkatu dute, datorren asterako. Kultura Aholku Batzordea deitu da, azaroaren 6rako, ohiko leku eta orduan; Potxoenean, iluntzeko 18:30etan. Kultur eragileen arteko komunikazioa eta elkarlana hobetzeko martxan jarri asmo duten web gune berriaren zirriborroa aurkeztu zuten joan den astean. Datorren bilkuran, egitasmo honi loturiko batzorde kideen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Akerra Gaztetxearen 25. urteurrena ospatuko dute, azaroaren 10ean

By on 2012-10-31 in

Txokoaldeko Akerra Gaztetxeak mende laurdena bete du, eta bertako kideak ospatzera doaz. Azaroaren 10ean izango da, egun osoko egitaraua prestatu dute. Adi, ekitaldien artean, kantu bazkaria egingo baita. Otordurako txartelak aldez aurretik salgai egongo dira, Aitzagan eta Irratin, 15 eurotan. Antolatzaileek badute herritarrei jakinarazteko bestelako oharrik ere. Gaztetxearen 25 urteotako ibilbidearen argazki bilduma osatu nahi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.