Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa iraila, 2012

Futbol Eskolari loturiko guraso bilera antolatu du Usurbil FT-k. Hitzordua, larunbat goiz honetarako, irailaren 29rako finkatu dute; 11:00etan, Artzabalen.

By on 2012-09-28 in
Futbol Eskolari loturiko guraso bilera antolatu du Usurbil FT-k. Hitzordua, larunbat goiz honetarako, irailaren 29rako finkatu dute; 11:00etan, Artzabalen.

Futbol Eskolari loturiko guraso bilera antolatu du Usurbil FT-k. Hitzordua, larunbat goiz honetarako, irailaren 29rako finkatu dute; 11:00etan, Artzabalen.

Jarraitu Irakurtzen »

Estropada lehia ikusgarria, larunbatean Aginagan

By on 2012-09-28 in
Estropada lehia ikusgarria, larunbatean Aginagan

Datorren astean hasiko diren San Praixkuetarako girotzen hasteko aukera izango da larunbat honetan, irailaren 29an, Aginagan ospatuko diren estropaden bidez. Gizonezkoen VI. Trainerila txapelketa ospatuko da, eta iragartzen joan garen moduan, estreinakoz emakumeen arteko lehia ere ospatuko da Oriako uretan. Festa giroa, 15:00etatik aurrera joango da nagusitzen erriyo bazterrean. Arraunlarien etorrera, entrenamendu saioak, eta noski, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bi eskubaloi partida, larunbatean Kiroldegian

By on 2012-09-28 in
Bi eskubaloi partida, larunbatean Kiroldegian

Bi eskubaloi taldeek etxean jokatuko dute asteburuan; kadete eta infantil mutilek hain zuzen. Bi neurketok larunbat honetarako iragarri dituzte, bat goizean, bestea arratsalderako. Hona hemen, zehaztasun gehiago: 11:00 Kadete mutilak: Usurbil KE-Saieko16:00 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Saieko Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Jarraitu Irakurtzen »

Elkarretaratzea eta Jokin Errastiren erakusketa irekiera, hilabeteko azken ostiral honetan

By on 2012-09-28 in

Iraileko azken ostirala dugu gaur. Hilero moduan, Herrirak euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea deitu du, 20:00etan frontoian. Aipatu mobilizazioa, hain zuzen, Jokin Errasti aginagarrak kartzelan hamar urte bete dituen honetan burutuko da. Urteurren hau dela eta, Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak erakusketa antolatu du Sutegin. Gaur arratsaldeko 19:00etan irekiko dute eta bi orduz, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Dantza Taldekoen bilera, gaur 16:30etan Agerialden

By on 2012-09-28 in
Dantza Taldekoen bilera, gaur 16:30etan Agerialden

2012-2013 ikasturterako ordutegiak finkatzeko bilera deitu dute Dantza Taldekoek, gaur arratsaldeko 16:30etarako Agerialdeko gimnasioan. Taldean parte hartu asmo duenak, izena eman dezake, helbide honetara idatzita: dantzataldea@usurbil.com. Dantza Taldeko ikasle eta irakasleek irailaren 4an Azpeitiara egin zuten txangoan ateratako argazkia da ondokoa. “Azpeitiko igerilekuan izan ginen goizean eta gero Leaburura joan ginen”, berri eman dute taldetik. 

Jarraitu Irakurtzen »

IV. Topa Eszenika amaitzeko, hitzordu sorta asteburuan

By on 2012-09-28 in
IV. Topa Eszenika amaitzeko, hitzordu sorta asteburuan

Asteburuan amaituko da Txerriki taldeak antolaturiko IV. Topa Eszenika. Egun osoko egitaraua antolatu dute larunbaterako. Girotzen hasteko ordea, gaurko “Ispilua” izeneko antzezlana programatu dute Sutegin, 20:15etatik aurrera. Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldearen obra da “Ispilua”, “bikote baten arteko erlazioa. Gaur egungo bizitzan gure gizarteak gugan eta gure bikote bizitzarengan duen eragina. Gizarteak markatzen dizkigun arazoei nola aurre […]

Jarraitu Irakurtzen »

Erretzeari uzteko ikastaroa antolatu dute

By on 2012-09-28 in
Erretzeari uzteko ikastaroa antolatu dute

Erretzea uztekotan denak, orain du aukera; Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuek ikastaro bat antolatu dute. Erretzeari uzteko ikastaroa, eta bertan, bi alderdi jorratuko dituzte; “tabakoarekin ikusi beharra duten bi dependentzia lantzen ditugu: dependentzia fisikoa eta psikologikoa”.  Ikastaroa urriaren 30ean hasi eta abenduaren 18an amaituko da. Saioak astean behin izango dira, asteartero, 18:30-19:45 artean, Artzabalen. Ikastaroa, Minbiziaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gazte mugimendu berri bat aurkeztuko dute, gaur arratsaldean

By on 2012-09-28 in
Gazte mugimendu berri bat aurkeztuko dute, gaur arratsaldean

Gaur argituko da, ondoko argazkian ageri eta azken asteotan Dema plazan eskegita egon den pankartaren edota web orrialde honetan agertu diren mezuen esanahia (“Txirrita@Txirrita @gazteak tabernarako atea zabalik ikusten diat, hobe duk paso egitea eta kaleari eskua hartzea. #guprestzu?”, “LazkaoTxiki@joxemiel @Franco hirekin eskua gonapean edukitzea ere pekatu huan. #guprestzu?”).  “#guprestzu?” hashtag formatuan luzaturiko galderaren bidez, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.