Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa abuztua, 2012

Azken ostiraleko elkarretaratzea gaur 20:00etan

By on 2012-08-31 in
Azken ostiraleko elkarretaratzea gaur 20:00etan

Abuztuko azken eguna, ostirala, euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea burutuko da gaur arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Abuztuaren 31 honetakoa, ez da deitua dagoen mobilizazio bakarra izango. Gaixo dauden euskal preso politikoak aske uztea eskatzeko, egunotan Iosu Uribetxebarria dagoen Donostia Hospitaletik bere jaioterrira, Arrasatera burutzekoa zen martxa Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu ostean, biharko manifestaldi isila deitu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Espainiar Gobernuak onarturiko BEZ igoera, bihartik indarrean

By on 2012-08-31 in

Egun bat baino ez da geratzen, abuztua amaitu eta prezio igoerekin hasiko dugun irailari ekiteko. Espainiako Gobernuak onarturiko BEZ igoera bihartik aurrera indarrean izango da. Besteak beste, Mariano Rajoyren gobernuak harturiko erabakiak honako aldaketak ekarriko ditu, hedabideetan aurreratzen ari direnez: %4an mantenduko dira: Oinarrizko elikagaiak (esnea, ogia, arrautzak, fruta, barazkiak, sendagaiak) edota ikasleen testu liburuak.%8tik %10era […]

Jarraitu Irakurtzen »

Aire-kalitateari buruzko txostena ikusgai, Udalaren web orrialdean

By on 2012-08-31 in
Aire-kalitateari buruzko txostena ikusgai, Udalaren web orrialdean

Usurbilgo aire-kalitatearen inguruko txostena zintzilikatu du Usurbilgo Udalak web orrialdean. Argitara eman duen albistean aipatzen denez, “2008az geroztik, Buruntzaldeko Udalek eta EHUk eskualdeko airearen kalitatea aztertu dute. Duela gutxi, urtez urte egin diren neurketen txostena kaleratu da. Oro har, Usurbilgo aire-kalitatea ona da. Zenbait parametro neurtu dira eta elementu kutsakorrek gora egin badute ere, arruntak jo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Lagun arteko eskubaloi partidak, larunbatean Kiroldegian

By on 2012-08-31 in
Lagun arteko eskubaloi partidak, larunbatean Kiroldegian

Denboraldi berria hastear duten honetan, Usurbil Kirol Elkartetik lagun arteko bi neurketa jokatuko direla iragarri dute. Partidak larunbat arratsalde honetan ospatuko dira, 17:30etatik aurrera Oiardo kiroldegian. Usurbildarrak C.BM. Huarte taldekoak hartuko dituzte. Hemen, neurketon ordutegiak:17:30 Jubenil mutilak: Usurbil KE-C.BM. Huarte.19:00 Senior mutilak, 2.nazionala: Atez Ate Usurbil-C.BM. Huarte. Tokia: Oiardo Kiroldegia. Eskubaloiko senior taldeek, irailaren 30ean hasiko dute denboraldi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Iñaki Errasti eta Argizka Balentziaga, Kontxako Banderan etzi

By on 2012-08-31 in
Iñaki Errasti eta Argizka Balentziaga, Kontxako Banderan etzi

Itsasoa harro asko zebilela ospatu zen atzo, Kontxako Banderarako sailkapen proba. Atzoko saioak argitu zuen nortzuk parte hartuko duten datozen bi igandeotan ospatuko den arraun munduko lehia preziatuenean. Herritarrak izango dira tartean. Gizonezkoetan hain zuzen, Kaiku Ambilamp taldeak egin zuen atzoko denbora onena. Tartean, Iñaki Errasti aginagarra dago. Emaitza honekin, igandean, Kontxan izango dira, Urdaibai, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Enkarterrietara igandean, Andatza Mendizale Elkartekoekin

By on 2012-08-31 in
Enkarterrietara igandean, Andatza Mendizale Elkartekoekin

Bizkaia aldera, Enkarterrietara mendi irteera antolatu du Andatza Mendizale Elkarteak, igande honetarako, irailaren 2rako. Biltzeko hitzordua, goizeko 6:30etan finkatu dute Oiardo kiroldegi parean. Autobusez egingo dute joan etorria. Izen ematea itxita du antolakuntzak. Ordunte mendilerro ingurura joko dute sei egun barru. “Zeharkaldia, Karrantzako Lanzas Agudasetik irtengo da Balmasedako Pandozales auzoan bukatzeko, zehazkiago, Balmasedatik 1,5km-tara dagoen […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mauritania Eguna Kalezarren, irailaren 8an

By on 2012-08-31 in

Mauritaniako kultura, janari ohiturak, musika… ezagutzeko aukera izango dugu irailaren 8an, udalerrian bertan. Walata elkarte soziokulturalak  Mauritania eguna antolatu du bertan. Goizeko 9:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00ak arte, “Mauritaniako Jaima baten azpian, bisitariek arkumearekin egindako Coscous-a eta arrainarekin egindako arroza dastatzeko aukera izango dute, guztia Mauritaniako tea eta edariarekin lagunduta. Mauritaniako musika entzuteko aukera ere […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atxegalde jai giroan gaurtik, 20:00etan txupinazoa

By on 2012-08-31 in
Atxegalde jai giroan gaurtik, 20:00etan txupinazoa

Iritsi da eguna, gaur lehertuko da festa giroa Atxegalden. Auzoan dena prest dago, asteburu osoz jai giroan murgiltzeko. Antolatzaileek 20:00etan jaurtiko dute, festei hasiera emango dien txupinazoa. Txozna irekiko dute gero eta luntx mundiala ere iragarri dute. Edozein kasutan, txupinazo aurretik herri poteoa iragarria zuten arratsalderako, Dinbi-Danba batukada taldekoekin. Kaxkoko kaleak girotzen aritu dira, txupinazo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.