Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa uztaila, 2012

Urdaiagako Xanixtebanak, abuztuaren 2tik 5era

By on 2012-07-20 in
Urdaiagako Xanixtebanak, abuztuaren 2tik 5era

Oilasko biltzera irtenda hasiko dira, inoizko txupinazo goiztiarrenarekin, datozen Urdaiagako Xanixtebanak; abuztuaren 2an, goizaldeko 5:45etan. Hortik aurrera, lau eguneko jai egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Hona hemen zehaztasun gehiagorekin, hitzordu guztiak: Abuztuak 2, osteguna: Oilasko Biltzaileen Eguna05:45 Txupinazoa!!06:00 Oilasko biltzaileen irteera.14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria Aialde-Berri sagardotegian.Gauean Akerra gaztetxean kontzertuak. Abuztuak 3, ostirala: San Esteban Eguna11:00 Meza nagusia.Ondoren Zahagi Banaketa (Espumosos Txapeldunen eskutik) […]

Jarraitu Irakurtzen »

Olinpiar Jokoetan izango da Oiana Blanco

By on 2012-07-20 in
Olinpiar Jokoetan izango da Oiana Blanco

Uztailaren 27tik aurrera Londresen ospatuko diren Olinpiar Jokoetan parte hartuko du Usurbil Judo Klubeko kide Oiana Blancok. Mundu mailako kirolari onenen artean lehiatuko da, hilaren 28an. 48 kiloz azpikoen mailan parte hartuko du Blancok, beste 13 judokekin batera. Egun horretan jokatuko dira kanporaketa saioak eta baita finalak ere. Olinpiar Jokoen sailkapenean hamaikagarren posturaino heldu da. Basqueteam.com […]

Jarraitu Irakurtzen »

Musika Hamabostaldiko organo kontzertu bat, Usurbilen

By on 2012-07-20 in
Musika Hamabostaldiko organo kontzertu bat, Usurbilen

Aurreko urteen ildotik, uda honetan ospatuko den Donostiako Musika Hamabostaldiko hitzorduetako bat Usurbilen antolatu dute, Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Abuztuaren 5ean hain zuzen. Organo kontzertu bat izango da. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Daniel Zaretsky organista errusiarrak emanaldia eskainiko du Salbatore Elizan. Sarrera doakoa izango da. Musika Hamabostaldiko web orritik iragartzen ari direnez, “Hamabostaldian aurrenekoz, Errusiako organo-jotzaile garrantzitsu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

By on 2012-07-20 in

EH Bildu koalizioak “Murrizketarik ez! Burujabetza ekonomikoa” lemapean manifestazio nazionala deitu du larunbat honetarako, uztailaren 21erako, “Espainiako gobernuak Euskal Herriaren eta euskal herritarren kontra inoiz buruturiko eraso sozial eta ekonomiko larriena salatzeko eta PPk dekretatu dituen azken neurri murriztaile guztiz larrien aurrean”. Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatzekoa da mobilizazioa, arratsaldeko 17:30etan. Bizkaiko hiriburura joateko autobusa antolatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Granollerseko eskubaloi txapelketa, iruditan

By on 2012-07-20 in

Usurbil Kirol Elkarteko lau eskubaloi taldeek parte hartu zuten joan den ekainaren 27an, Granollersen ospatu zen mundu mailako txapelketan. “Mundu mailan eskubaloiko txapelketa handienetako bat da, Kanadatik Australiara eta Errusiatik Txilera, Afrika, Asia eta Europako beste taldeak ahaztu gabe… Munduko ia nazio guztietatik taldeak joaten dira”, adierazi zuten Usurbil Kirol Elkartetik. Txapelketa hartan ateratako hainbat irudi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Oporretara goaz, hurrengo NOAUA! irailaren 7an

By on 2012-07-20 in

Kalean da uda aurreko azken NOAUA!, uztailaren 20koa, beste gaien artean, datozen Zubietako Santio, Urdaiagako Xanixteban eta Atxegaldeko festen egitarauak jasotzen dituena (pdf formatuan ikusgai, web orri honetan bertan). Orain hilabete eta erdiz ez duzue astekari gehiago jasoko, oporretara baikoaz. NOAUA!ko egoitza ere itxita izango da hurrengo asteetan. Abuztuaren 27tik aurrera bueltan izango gara berriz, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Zubietako Herri Jaiak, uztailaren 25etik 31ra

By on 2012-07-20 in
Zubietako Herri Jaiak, uztailaren 25etik 31ra

Santio egunez hasiko dira aurten Zubietako Herri Jaiak. Eta San Inazio egunera arte luzatuko dira. Tartean, zazpi egun, adin eta kolore desberdinetako ekitaldietan murgiltzeko. Haurren eta Oilasko Biltzaileen Egunak, jubilatuena, gaupasarena… Hona hemen, Zubietako Jai Batzordekoek aurtengorako prestatu duten egitarau zabala: Uztailak 25, asteazkena: Santio Eguna09:00 Esnadeia Donostiako txistulari bandaren eskutik. Altzaaaaaaaa oyetik! Eun earra dao ta!11:00 Meza […]

Jarraitu Irakurtzen »

Irteerak egunotan, Gaztelekutik

By on 2012-07-19 in
Irteerak egunotan, Gaztelekutik

Pixkanaka, azken txanpara heltzen ari da Gaztelekutik antolatua duten udako ekintzen egitaraua. DBH 1.mailako ikasleek irteera bana burutuko dute gaur eta bihar; ostegun honetan, Donostiako irlara, bihar Hernaniko igerilekuetara.  Ur jolasak antolatu dituzte 12-16 urte arteko gazteentzat bestalde, datorren asterako. Uztailaren 30ean Gaztelekuan bildu, gunea txukundu eta oporretara joango dira. Hona hemen, Gaztelekutik uda honetarako […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.