Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa ekaina, 2012

Hasi dira Santixabel jaiak

By on 2012-06-29 in

2012ko ekainaren 27an piztu zen jaietako suziria. Irekiera ekitaldian, Atzegi eta adimen urritasuneko herritarrak izan ziren protagonistak.

Jarraitu Irakurtzen »

Goiko irudikoak dituzue, goizean ospatu den X. Pintura Lehiaketako irabazleak. Denak ere pozik, opariak eskutan antolatzaileekin batera atera duten taldeko argazkian.

By on 2012-06-29 in
Goiko irudikoak dituzue, goizean ospatu den X. Pintura Lehiaketako irabazleak. Denak ere pozik, opariak eskutan antolatzaileekin batera atera duten taldeko argazkian.

Goiko irudikoak dituzue, goizean ospatu den X. Pintura Lehiaketako irabazleak. Denak ere pozik, opariak eskutan antolatzaileekin batera atera duten taldeko argazkian.

Jarraitu Irakurtzen »

Kantu-zikiro-jana, bertso saioa eta batukadaren itzulera larunbatean

By on 2012-06-29 in
Kantu-zikiro-jana, bertso saioa eta batukadaren itzulera larunbatean

Proposamen anitz larunbat hau jai giroan ospatzeko. Eguneko ekitaldi nagusia, 12:00etan hasiko da kantu-jirarekin. Kantu Taldekoek ikasturteari bihar emango diote amaiera, jai giroan eta Kuxkuxtu txaranga lagun dutela Kaxkoan barrena burutuko duten kalejirarekin. Kantuzaleak eta zikiro jana gustuko dutenak, guztiak batera Askatasuna plazan bilduko dira gerom bazkaltzeko. Jan edanarekin batera, txosna gunean kantuan jarraitzeko aukera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Danborrada, Adabegi edota dantzariak igandean

By on 2012-06-29 in
Danborrada, Adabegi edota dantzariak igandean

Santixabel bezpera eguna ospatuko da igandean. Kirol hitzorduetan herri kirolak nagusi, baina izango dugu bestelako ekitaldirik ere. Helduen danborrada esaterako. Aurten ere bi emanaldi eskainiko dituzte; lehenengoa, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bigarrena, gauerdian hasita. Aurtengoan, haur danborradarik ez da ospatuko azkenean. Lehenago, eguna, dultzaineroek esnatuta, zanpantzarrak kalejiran ibilik odira 11:30etatik aurrera. Haiekin Aoizko erraldoiak eta dantzariak. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kirol eskaintza zabala, Santixabel hauetan

By on 2012-06-29 in
Kirol eskaintza zabala, Santixabel hauetan

Kirol udalerri bizia dugu Usurbil, eta hasi berri diren Santixabelak horren lekuko izango dira. Begiratu besterik ez dago, astebururako kirol jarduera desberdinak bilduko dituen hitzorduak deitu direla, asteazkenean pala eta futbol txapelketetako finalak jokatu ostean. Deialdion artean, nabarmentzeko beste lehia baten amaiera. XL. Pilota Txapelketako finalak ospatuko baitira, Santixabel egunean, astelehenean. Hona hemen, jubenil eta […]

Jarraitu Irakurtzen »

Asteburu bete proposamen, ITAYA Gazte Asanbladakoen eskutik

By on 2012-06-29 in
Asteburu bete proposamen, ITAYA Gazte Asanbladakoen eskutik

Txosnak irekita, gazteen sakabanaketa eta lokalismoa irudikatzen zituen parodia eskaini zutenetik, atzotik, jai giro betean dira ITAYA Gazte Asanbladakoak. Egitarau zabala prestatu dute, proposamen berri eta originalekin, hasi berri diren festak amaitu artean. Eurek deitutako hitzordu nagusiak, Askatasuna plazako txosnen bueltan ospatuko dira. Gaur adibidez, tradizionala dugun platano dantza eta DJa izango ditugu txosnetan. Tartean, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Atzegiko kideek piztu dute jaietako suziria

By on 2012-06-29 in
Atzegiko kideek piztu dute jaietako suziria

Emozioa nabaria zen atzoko txupinazo ekitaldian. Herrian ezagunak diren Jon, Josetxo, Gaizka, Albaro, Iosu… oso pozik igo ziren Dema plazako oholtza gainera. Usurbil eta herritarren babesa eta txalo zaparrada jaso zuten guztiek. Eta eurek, Santixabelak goraipatu eta ondo pasatzeko mezua helarazi nahi izan zieten herritarrei. Aurtengoan, adimen urritasuneko herritarrak eta euren senideak biltzen dituen Atzegi […]

Jarraitu Irakurtzen »

Kantak dioen moduan, atzo primeran pasa zuten haurrek

By on 2012-06-29 in
Kantak dioen moduan, atzo primeran pasa zuten haurrek

Etxeko txikienak izan ziren atzo, jaietako jaun eta jabe. Herriko guraso talde batek eurei zuzenduta prestaturiko hitzorduak goizean hasi eta arratsaldera arte luzatu ziren. Bazkalaurretik, taldeetan banatuta ginkana batean parte hartzeko aukera izan zuten. Bitartean, salto eta brinko aritu ziren beste hainbat haur, Dema plazan kokatu zituzten puzgarrietan. Auto txikietan ere gidari trebeak izan daitezkeela […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.