Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa maiatza, 2012

“Zerbitzu publikoen defentsan” zioen pankarta eskegi dute eguerdian udal langileek, erregistrora sartzeko dagoen atarian. Modu honetan salatu nahi dute, aplikatzen ari diren murrizketak.

By on 2012-05-31 in
“Zerbitzu publikoen defentsan” zioen pankarta eskegi dute eguerdian udal langileek, erregistrora sartzeko dagoen atarian. Modu honetan salatu nahi dute, aplikatzen ari diren murrizketak.

“Zerbitzu publikoen defentsan” zioen pankarta eskegi dute eguerdian udal langileek, erregistrora sartzeko dagoen atarian. Modu honetan salatu nahi dute, aplikatzen ari diren murrizketak.

Jarraitu Irakurtzen »

Sustapen ekonomiko eta enplegurako eskualdeko lankidetza protokoloa sinatu dute Buruntzaldeko udalek

By on 2012-05-31 in

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek sustapen ekonomiko eta enplegurako eskualde mailako lankidetza protokoloa sinatu dute. Akordio honen baitan, lau helburu bete nahi dituzte sei udalek: sustapen ekonomiko eta enplegu arloan gure lurraldearen egoera zein den jakiteko diagnostikoa egitea; enplegurako eta sustapen ekonomikorako plan lokal edota eskualde mailakoak garatzea, elkarlanaren eta lankidetzaren bidez, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udarregi Ikastolaren urteko batzarra, gaur arratsaldean

By on 2012-05-31 in

Ostegun honetarako, maiatzaren 31rako Udarregi Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak batzar orokorra deitu du. Lehen deialdia arratsaldeko 18:00etarako finkatu du, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Bigarrena ere leku berean baino ordu erdi beranduago, 18:30etarako. Bilkurako gai zerrenda udarregi.com web orrialdean kontsulta daiteke.  Hau gaurkoari dagokionean, eta Ikastola Eguna ospatzeko hiru egun falta diren honetan. Bihar arratsalderako Txan magoa, […]

Jarraitu Irakurtzen »

Jon Maiaren hitzaldia, datorren asteartean

By on 2012-05-31 in

Hilero hitzaldi bat antolatzeko hartu duten ohiturari jarraituz, Jon Maia gonbidatu du Bota Punttubak ekainaren 5ean, Artzabalera. Maialen Lujanbio eta Unai Elizasuren saioen ostean,“Doinua eta Kantaera” izeneko hitzaldia eskainiko du datorren asteartean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “Jon Maiak gidatutako ikastaroa da hau, eta bertan zenbait doinu eta kantaera entzun eta komentatuko dira. Doinuaren […]

Jarraitu Irakurtzen »

Donostiako Udalak 17,3 milioi euro inbertituko ditu Eskuzaitzetan

By on 2012-05-31 in

Atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran, 78 milioi euroko inbertsio plana onartu zuen Donostiako Udalak. Horietatik 17,3 miloi euro Eskuzaitzeta eremura bideratu asmo ditu Gipuzkoako hiriburuko erakundeak. Hedabideen arabera, erraustegia, kartzela eta industria gunea aurreikusiak dauden eremua urbanizatzeko. Atzo onarturiko inbertsio plana, Donostiako Udaleko Bilduk eta EAJ-PNV-k legegintzaldi osorako adosturiko akordioaren baitan kokatu behar da. Hiriburuan […]

Jarraitu Irakurtzen »

Urdaira, larunbateko XV. Aldundiko Sagardo Txapelketako finalean

By on 2012-05-31 in

Gipuzkoako Foru Aldundiaren XV. Sagardo Txapelketako finala ospatuko da larunbatean, eta finalisten artean, Urdaira sagardotegia dago. Aginagakoekin batera lehiatuko dira beste lau sagardo etxe; Alzueta, Ola, Itxas-buru eta Gartziategi. Finala, eguerdiko 12:00etatik aurrera Donostian jokatuko da, Gastronomiako Euskal Anaiartean. Irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, 2.500 bigarren sailkatuak eta 1.000 euro hirugarren geratzen denak. Aurtengo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Gazte bat atxilotu dute, ustez Urbilen ostu eta zaindari bat erasotzeagatik

By on 2012-05-31 in

DV-ren arabera, atzo arratsaldeko 14:30etan gertatu zen guztia, Ertzaintzak Urbil mertakal guneko segurtasun zaindari bat erasotu zutela, horren berri jaso zuenean. Antza, bi gazte kamiseta bat lapurtzen saiatu ziren saltoki batean. Segurtasun zaindari batek ikusi, eurengana joan eta gazteak geldiarazten saiatu zen. Orduan, gazteetako batek ustez hainbat alditan erasotu zuen zaindaria. Beste lekuko eta zaindari […]

Jarraitu Irakurtzen »

Auzolan Elkartearen bilera, ekainaren 9an

By on 2012-05-31 in

Auzolan Elkarteak, Moneta Askeari buruzko seminarioa antolatu zuen joan den maiatzaren 18tik 20ra, eta haren jarraipen gisa, bilera berri bat antolatu dute Usurbilen ekainaren 9rako. Goizez, 10:00-13:30 artean Potxoenean burutuko den bilkuran, gai honi buruzko eztabaida bultzatu nahi dute antolatzaileek, berri eman dutenez, aurreko seminarioan “Euskal Herrirako elkartrukerako moneta aske lokalen sarea abiatzea erabaki ostean”. […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.