Euskara eta euskal kultura sustatzea helburu duen elkartea

Honen artxiboa apirila, 2012

Jendetza bildu zuen, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde joan den ostiralerako deitua zegoen elkarretaratzeak. Eragileen parte hartzea bultzatu nahi dute deitzaileek, eta oraingoan herriko kirolari taldeak bertaratu dira.

By on 2012-04-30 in
Jendetza bildu zuen, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde joan den ostiralerako deitua zegoen elkarretaratzeak. Eragileen parte hartzea bultzatu nahi dute deitzaileek, eta oraingoan herriko kirolari taldeak bertaratu dira.

Jendetza bildu zuen, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde joan den ostiralerako deitua zegoen elkarretaratzeak. Eragileen parte hartzea bultzatu nahi dute deitzaileek, eta oraingoan herriko kirolari taldeak bertaratu dira.

Jarraitu Irakurtzen »

Mobilizazioak bihar, Langileen Nazioarteko Egunean

By on 2012-04-30 in

Astearte hau maiatzaren 1a dugu, Langilearen Eguna. Sindikatuek mobilizazioak deitu dituzte bihar eguerdirako hiriburu eta eskualdeetan. Usurbildik gertuen, LAB sindikatuak deituriko manifestazioa dugu, Donostian. 12:30etan abiatuko da Gipuzkoako hiriburuko Bulebarretik. Biharko egunari begira, LAB sindikatutik ohartarazi dutenez, “martxoaren 29an Euskal Herri osoa irten zen kalera. Gure herriak hiru urtetan burutu duen laugarren greba orokorra izan zen. Euskal langileria […]

Jarraitu Irakurtzen »

Mendizaleen astea, Iñurrategiren hitzaldi eta Andatza Egunarekin

By on 2012-04-30 in

Hasi berri dugun aste honetan, mendizaleek hitzordu bikoitza dute. Lehena, ostegun honetan, maiatzaren 3an, Alberto Iñurrategi baitator Sutegira. “Porrotaren alde” izeneko hitzaldia eta diaporama saioa eskainiko ditu 19:00etatik aurrera, NOAUA! Kultur Elkarteak eta Andatza Mendizale Elkarteak antolatuta. Andatza Eguna igandeanUrtero moduan bestalde, maiatzeko lehen igande honetan Andatza Eguna ospatuko da. Hona hemen, hilaren 6rako antolatu […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbil Cup txapelketan, izen ematea irekitzear

By on 2012-04-30 in

Ostiralean, maiatzaren 4an irekiko da Usurbil FT-k antolaturiko Usurbil Cup txapelketan izen emateko epea. 6-14 urte arteko haur eta gaztetxoek hilaren 10era arteko tartea dute, taldea osatu eta izen emateko. Apuntatzeko hain zuzen, antolakuntzak Oiardo Kiroldegian jarritako orriak bete behar dira, eta talde bakoitzeko 50 euro ordaindu. Minibenjamin (LH 1-2), benjamin (LH 3-4), alebin (LH […]

Jarraitu Irakurtzen »

Udajolaseko ordainketek, eginak behar dute maiatzaren 13rako

By on 2012-04-30 in

Ostiralean aipatu moduan, joan den astean zehar zabaldu zen epearen baitan, Udajolaseko izen emate guztiak onartuak izan dira. Orain, apuntatu direnek uztaileko udaleku irekietan euren plaza ziurtatzeko ordainketak egin behar dituzte. 77 euroko kuota ordaindu behar dute hain zuzen; 62 euro familia ugariak direnek. Kasuotan, familia ugarien txartelaren kopia ekarri beharko da NOAUA!-ko egoitzara.??Ordainketak Euskadiko Kutxako […]

Jarraitu Irakurtzen »

“Oporrak Bakean” programan parte hartzeko aukera zabalik

By on 2012-04-30 in

Uztailean eta abuztuan saharar haurrak etxean hartzeko martxan da “Oporrak Bakean” izeneko egitasmoa Usurbilen ere, eta izen emateko epea zabalik dago maiatzaren 11ra arte. Duela 25 urte abiaturiko ekimenaren bidez, urtero haur sahararrak uda gure artean igarotzera etorri ohi dira. “Programa honen helburua 7 eta 12 urte bitarteko haurrak saharar errefuxiatu kanpamentuetan bizi duten egoera […]

Jarraitu Irakurtzen »

Loteriaren zati bat Usurbilen egokitu da

By on 2012-04-30 in

DV-k berri eman duenez, Loteria Nazionaleko sariaren zati bat Usurbilgo saltokian saldu da. Zehazkiago esanda, 74.480 zenbakia. Saria leku askotan banatu da halere. Usurbilen bakarrik ez, Albaceten, Cadizen, Zaragozan, Bartzelonan, Kantabrian eta Madril aldean ere saldu omen da eta aipatu zenbakia.

Jarraitu Irakurtzen »

Ekitaldia gaur 19:30etan frontoian, epaiketa hasteko 3 egun falta direnean

By on 2012-04-30 in

D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketa abiatzeko hiru egun falta dira, maiatzaren 3an hasiko da epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Hamahiru euskal herritar daude auziperatuta, tartean, Agurtzane Solaberrieta usurbildarra. Auzia salatu eta auziperatuei babesa emateko herrian sortu den “Eskubide guztiak proiektu guztientzat” taldeak hainbat mobilizazio deitu ditu. Hitzorduetako bat, gaurko. Ekitaldia deitu dute, 19:30etan frontoian. Krossa larunbateanHurrengo […]

Jarraitu Irakurtzen »

Usurbilgo baserriak
Usurbilgo ondarea
Igo
Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.